Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: casio Noiz: 2017ko Maiatzaren 10a, 12:00:24

Izenburua: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: casio Noiz: 2017ko Maiatzaren 10a, 12:00:24
Kaixo guztioi  :agurtu: ,

Gaur lantokian haurrak gineneko euskarazko telesailei buruz hitz egiten aritu gara (90. hamarkadan jaiotakoak gara). Lankide batek ETB 1-en, haurra zela, ikusten zuen telesail baten bila ari dela aipatu du, gogoratzen duen gauza bakarra ondorengoa da:

Saio guztietan laku batetik/uretatik espiritu antzeko bat ateratzen da zerurantz, non honek maskara trival bat duen. Ez dago oso ziur herensuge bat den, espiritu luze bat...

Irudua badatorkit burura, baina ezin naiz telesailaren izenaz otu.

Baten batek jakingo balu eskertuko nuke iruzkinetan aipatzea!

Mila esker!!!

Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Maiatzaren 10a, 19:13:39
Ideiarik ere ez!
Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Maiatzaren 10a, 20:07:55
Ezin jakin dato hoiekin. Kuxkuzeatu googleekin ea ingles edo espainolezko izenpurua topatzen duzun
Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Maiatzaren 10a, 20:39:04
Artxibategian (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2654.msg20301#msg20301) bila ibili naiz. Yoma ez bada... idearik ere ez dut.
https://www.youtube.com/watch?v=BPsC98tear4
Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Maiatzaren 10a, 23:32:08
90. hamarkadan jaioa izanda eta zerbaitetaz gogoratzen bazara marrazki nahiko berriak izango direlakoan nago ezta? Egia esan ez zait ezer burura etortzen.
Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: casio Noiz: 2017ko Maiatzaren 11a, 10:05:10
Lankideak gogoratzen duenarekin marrazki bat egin du. Laku batetik hiru espiritu ateratzen dira, hauen gorpua "urezkoa" zen. 90.hamarkada bukaera aldera ikusten zuen telesaila eitb-n... Ez dugu informazio gehiago.


Mila esker!
Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Maiatzaren 11a, 21:59:53
Ideiarik ere ez...
Izenburua: Re: EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Maiatzaren 11a, 22:51:07
Ni 82koa naiz... ta arrastorik ere ez.