Esku Pilota - Partidu Bereziak eta Bestelakoak

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Abenduaren 07a, 23:04:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

raulet7

Eta zer arazo duzu zuk gaztelaniarekin?
Gainera, ez dut ulertzen zergatik zaren beti erantzuten didan erabiltzaile bakarra.

Aju

#31
Aipamenaren egilea: raulet7  Noiz: 2022ko Azaroaren 15a, 19:04:26Eta zer arazo duzu zuk gaztelaniarekin?
Gainera, ez dut ulertzen zergatik zaren beti erantzuten didan erabiltzaile bakarra.

Benetan... Agian zorte txarra izango duzu itzultzailearekin, ez dakit, baina idazten duzun guztiak beti du exijentzia tonu desatsegin hori.

Nik ez dut inolako arazorik gaztelerarekin hizkuntza bezala. Gertatzen dena da foro honen tematikarekin ez duela zentzu gehiegirik hemen gaztelerazko zerbait aurkitu nahi izateak. Gainera, ETBk Retegiren garaitik ez du pilotarik eman gazteleraz... Gazteleraz eman duen azken katea oker ez banabil Mega da eta pare bat urte daramatza partidurik eman gabe, eta emandako guztia zerorrek ere ikus zenezakeen emisio nazionala baitzen. Gauzak horrela, hemen gaztelerazko partidurik ez duzula aurkituko esateak munduko zentzu guztia du.

Zergatik erantzuten dizudan beti nik bakarrik? Ezin naiz besteen buruetan sartu eta ez dakit zer pentsatzen duten (ideia bat egiten hasita nago), dakidan bakarra nik pentsatzen dudana da: Sarritan idazten duzu eta normalean ez duzu erantzunik jasotzen, eta uste dut ezetz esateko bada ere erantzunen bat merezi duzula. Horregatik idazten dizut. Baina visto lo visto egon lasai, ez dizut gehiago erantzungo eta.

raulet7

Ba sentitzen dut desatsegina iruditu ote zaizun, ez zen nire asmoa, nire asmoa pilota partidak besterik ez lortzea zen.
Hala iruditu bazaizu, sentitzen dut, benetan, zure zintzotasuna eskertzen dizut, eta eskerrik asko erantzuteagatik.