Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2017ko Abenduaren 02a, 17:09:23

Izenburua: VOLTRON, KONDAIRETAKO DEFENDATZAILEA Astehelenetik aurrera ETB3n
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Abenduaren 02a, 17:09:23
Aupa guztioi!
Ia inork grabatu ahalko lukeen NETFLIXeko VOLTRON telesail berria, astelehenean emitituko daude gaueko 21:00tan!
Ta "MERLI" delakoaren arrastorik ez, jakinda pasadan hilabeterako esan zutela estrenatuko zala ta Abenduan gabiz jada...
Izenburua: Re: VOLTRON, KONDAIRETAKO DEFENDATZAILEA Astehelenetik aurrera ETB3n
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Abenduaren 03a, 16:55:34
Zenbat denbora ezer grabatu barik!!!!  Aurtengoa sinistezina da: ez dute ia ezer estrenatu ETB1. Aurrezten eta aurrezten dabiltza edo (euskerazko kateetan noski!!).
Gaur euskeraren eguna dela eta, ahalegin bereziren bat egin behar zuten, zerbait potentea jarri ETB1 edo 3an, edo bietan.
"Marti" telesailaren iragarkiak jarri dituzte ETB1ean eta "laster" emango dutela jartzen zuten. Beharbada gabonetarako.
Izenburua: Re: VOLTRON, KONDAIRETAKO DEFENDATZAILEA Astehelenetik aurrera ETB3n
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Abenduaren 03a, 20:49:13
"MERLI" izenekoa antza zenez pasadan hilabetean estreinatuta egon behar zuen, hori jakinda EITBko webgunean esan zutela, baita Teleberrian ere...
Abenduan gaude ta ezer ere ez. Nik uste jada datorren urterako utziko dutela, total, ganora gutxiko zuzendaritzak ganora gutxiko katea dabil eraikitzen, baina lasai! ETB2n emango dugula EUSKARAREN EGUNAREN ekitaldi nagusia... Ona EITB!! ONA!!
Izenburua: Re: VOLTRON, KONDAIRETAKO DEFENDATZAILEA Astehelenetik aurrera ETB3n
Egilea: JASS Noiz: 2017ko Abenduaren 04a, 22:30:49
Grabatzen jarri dut, hala ere eitb nahieran begiratu dut eta igotzen ari direla ikusi dut. Bertsio hori jaitsi eta MEGAra igoko dut, pazientzia mesedez, internet nagi dabilkit...  :aspertu:
Izenburua: Re: VOLTRON, KONDAIRETAKO DEFENDATZAILEA Astehelenetik aurrera ETB3n
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Abenduaren 05a, 15:25:18
Mila esker Jass!! :olatu2: