Fernando Amezketarra - Fernando Amezketarra (1994) [26/26] [MG]

Sortzailea Aju, 2011ko Abuztuaren 08a, 15:36:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Fernando Amezketarra - Fernando Amezketarra (1994)





Telesailaren Ezaugarriak:


Herrialdea: EH
Generoa: Marrazki Bizidunak
Urtea: 1994
Denboraldiak: 1
Atalak: 26
Zuzendaria: Zuriñe Sistiaga eta Jose Angel Lopetegi
Gidoia: Koldo Izagirre
Musika: Bixente Martinez
Sinopsia: Fernando Amezketarra ezagunaren abenturak, protagonista izan zituen bihurrikeriak eta pertsonaia horrek txiste bihurtu zituen eguneroko gertaerak gogorarazten dituen marrazki bizidunak. Fernando de Bengoetxea, Fernando Amezketarrak bere jaioterriaren omenez ezagunagoa, artzaina izan zen eta, analfabetismoa izan arren, bertsogintzarako gaitasun harrigarria garatu zuen. Bertsolari handia izan zen, baina umorista hobea. Azken ezaugarri horri esker, airetsu atera zen egoera zail batzuetatik.
Nota IMDBn: -



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 20 min.
Pisua (atal bakoitzeko): 175 MB
Erresoluzioa: 720x544
Adina Egokia: 8+ urte
Lehen Denboraldiko Esteka (MEGA)

[spoiler]
01. Zuloak zulo
02. Fernandoren aharia
03. Fernandok bere burua bota
04. Mihinak dantzari
05. Apaizaren legatzak
06. Ilargitik eroritako bi fraile
07. Ameriketako osaba
08. Erbia
09. Gosea
10. Apaizaren zerria
11. Bigarren astoa
12. Eskribauari irakasten
13. Fernando santua
     
14. Zapata berriak
15. Fraile_gazte_haiek
16. Elkar hil
17. Akelarrea
18. Nahi_eta_ezin
19. Astoa galdu eta astoa saldu         
20. Itsuak_argitzen
21. Espainiako_erregea
22. Fernandoren semea
23. Joxepak_goserik_ez
24. Zur_bereko_ezpala
25. Heriotza jauna
26. Fernandoren heriotza
[/spoiler]

Taichisan

Aju, gutxika gutxika jartzen dituzu gauzok, baino jartzen dituzunean a zelako poza sortzen diguzun mutiko! Gora zu eta Ajurrak!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Abuztuaren 09a, 00:58:05
Aju, gutxika gutxika jartzen dituzu gauzok, baino jartzen dituzunean a zelako poza sortzen diguzun mutiko! Gora zu eta Ajurrak!
Ba itxaron pixkat, ze guztia batera jarri behar dut  :omgomg:

Lazkao Txikiren dezente kapitulu, Txirritaren ia guztiak (bi serie hauek goizean ematen dituzte eta pixkanaka osatzen ari naiz), Dragoi Bola dragon boxetik zuzenean ripeatuta, eta gaur One Piece egiten hasi naiz, guztia x264rekin. DBZrekin hasia nintzen (36 kapitulu neramatzan), baina atzo honekin aurkitu nintzen. Azaroan blurayak aterako dituzte pixkanaka, beraz prestatu serie osoa gemusek egiten dituen oven kalitatean izateko.

jonnydbz

Ematen duenez, ez dute irudia moztuko, primeran!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Abuztuaren 09a, 16:38:16
Ematen duenez, ez dute irudia moztuko, primeran!!
Neu ere konturatu nintzen detalle horrekin. Baina uste dut berez HD faltsua dela; dragon boxeko irudiak anpliatu eta frameak banan-banan garbitzen dituzte digitalki, master berri bat izan beharrean, konturatuta nengoen gemusen releasean ere, nola dragon boxeko eta blurayko bertsioan mantxa berdinak agertzen ziren; DBKaiko bideoan koloreak guztiz uniformeak dira, agian master berri batetik abiatu ziren.

zumarra

Fernando Amezketarra eguneratuta. Saiatuko naiz Lazkao Txiki, Txirrita eta Shin-Chan-ekin.

Zerbait gaizki badago, mesedez, aldatu.

Aju

Aurrekoan konturatu nintzen ETBren emisio ordena ez dela zuzena (halaxe daude zenbakituta). Azkena eta azken aurrekoa gutxienez alderantziz dira, 25ean 26aren zatiak agertzen baitira :barre:

zumarra

Euskal seriekin nik arazo hori dut: ez dut aurkitzen atal-gida. Alex eta Alexis eta Maroons ia denak dauzkat baino ordena auskalo nola dagoen...

Fernando-rena nonbait al dago?

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 07a, 20:12:35
Euskal seriekin nik arazo hori dut: ez dut aurkitzen atal-gida. Alex eta Alexis eta Maroons ia denak dauzkat baino ordena auskalo nola dagoen...

Fernando-rena nonbait al dago?
Ez dut uste horrena egongo denik, inork inoiz grabatu ez baitu. Euskal serieen ordena nahiko kaotikoa izaten da, ETBren emisioarekin maneiatzen gara, baina ikusten duzu Fernando Amezketarrarekin zer gertatzen den.

zumarra

#9
Xvid bertsioa ere gehitu dut.

zumarra

#10
x264 bertsioko, 200 mb. baino handiagoak zirenak, Oihana Agirrek konprimitu eta MF-ra berrigo ditu. Ez dago ezer RS-n.

euskaltxiki


StarKillerNFS


Godelet

G o d e l e t

Aju

Kaixo. Esango nuke hori release zaharra dela, Xvidekin egindakoa. Gerora x264rekin hobeago bat egin nuen.