DRAGOI BOLA SUPER EUSKARAZ

Sortzailea egoninobi, 2017ko Otsailaren 05a, 13:32:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Kaixo denoi!

Dragoi Bola jarraitzen duzuenok jakingo duzue gaur hasi dela saga berria. Ba euskaratzea erabaki dut. Itzulpen bizkor batekin egunean eramaten SAIATZEKO asmoa daukat. Espero dut asmoa aurrera eraman ahal izatea luzaroan. Hona hemen GAURKO atala: https://euskomanga.com/news.php?readmore=112

Honi buruzko zuen iritzia jakin nahi dut. Baten batek Dragoi Bola jarraitzen du? Baduzue ikusteko asmoa? Asko poztuko ninduke jakiteak eta honekin jarraitzeko ere motibatuko ninduke.

Arsenicum

Nik momentu honetan One Piece jarraitzen dut gehiago, baina uste dut Dragoi Bolak beti izango duela tiroia.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Otsailaren 06a, 19:38:41

Nik ere One Piece jarraitzen dut, baina Dressrosa hasi zenetik izugarri astuna ari zait egiten. Streamingean ikusten dut eta askotan halako logurea sartzen zait "pikutara! bihar ikusiko dut" esaten dudala. Dragoi Bola Super ordea, Champaren saga hasi zenetik (pelikulen errepikapenak bukatu ostean) izugarri interesgarria iruditu zait niri.

Momentuz Dragoi Bola soilik itzultzeko asmoa daukat. Hilabete luze batzuetan zehar egunean eramateko gai baldin banaiz eta denbora soberan dudala ikusten badut (eta interes handia baldin badago) beharbada One Piece ere itzultzen saiatu ninteke modu bizkor batean. Dena dela, horren aurretik, denbora izanez gero Dragoi Bola Superren atal zaharrak itzultzen saiatu nahi nuke (Champa eta etorkizuneko Trunksen sagak bereziki) eta honek luze emango lidake.

Beti ere badago aukera beste norbait One Piece itzultzera animatzea. :barre:

jonnydbz

Nik DBS gaztelerazko subekin ikusten dut, saga berri hau euskeraz ikusi beharko! Eskerrika asko!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Otsailaren 06a, 20:37:39
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Otsailaren 06a, 19:38:41
Nik momentu honetan One Piece jarraitzen dut gehiago, baina uste dut Dragoi Bolak beti izango duela tiroia.
Nik ere One Piece jarraitzen dut, baina Dressrosa hasi zenetik izugarri astuna ari zait egiten. Streamingean ikusten dut eta askotan halako logurea sartzen zait "pikutara! bihar ikusiko dut" esaten dudala. Dragoi Bola Super ordea, Champaren saga hasi zenetik (pelikulen errepikapenak bukatu ostean) izugarri interesgarria iruditu zait niri.

Momentuz Dragoi Bola soilik itzultzeko asmoa daukat. Hilabete luze batzuetan zehar egunean eramateko gai baldin banaiz eta denbora soberan dudala ikusten badut (eta interes handia baldin badago) beharbada One Piece ere itzultzen saiatu ninteke modu bizkor batean. Dena dela, horren aurretik, denbora izanez gero Dragoi Bola Superren atal zaharrak itzultzen saiatu nahi nuke (Champa eta etorkizuneko Trunksen sagak bereziki) eta honek luze emango lidake.

Beti ere badago aukera beste norbait One Piece itzultzera animatzea. :barre:

Zenbat zaude ba, One Piece Euskeratzen? Dragoi Bolarako zu bakarrik zaude?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Otsailaren 07a, 23:34:14

Dragoi Bola Superren lehen 12 atalak "Sogeking" izeneko batek itzuli zituen. Orain Dragoi Bolarako ni bakarrik nago.

One Piecen Skypieako atalak nik itzuli nituen aspaldi. Dressrosako atalak Sogekingek itzuli zituen. Orain ez dabil inor One Piece euskaratzen.

Honetaz ari garela, justu gaur bertan kide berria bildu zaigu taldera eta GURREN LAGANN euskaratzen hasi da.  :txistu:

RAIMIKEL

Neuk Dragoi Bola Super ikusteari utzi neuen euskaraz azpititulaturiko atalak amaitu zirenean, ta batez be, aspertzen ninduelako. Baia oin beste saga barri bat euskaraz egiten bada, prest nago ikusteko! Beti euskaraz eiten den fansuben alde :)

egoninobi

Aipamenaren egilea: RAIMIKEL  Noiz: 2017ko Otsailaren 08a, 18:39:15
Neuk Dragoi Bola Super ikusteari utzi neuen euskaraz azpititulaturiko atalak amaitu zirenean, ta batez be, aspertzen ninduelako. Baia oin beste saga barri bat euskaraz egiten bada, prest nago ikusteko! Beti euskaraz eiten den fansuben alde :)
Mila esker Raimikel! Ea gustatzen zaizun datorkigun saga berri hau :)