ETB kanal nostalgiko bat prestatzen ariko al da?

Sortzailea FHarlock, 2007ko Martxoaren 28a, 14:54:01

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Horren susmoak hartzen dizkiot nik bart ikusi nuen iragarkiari ETB-ko telebista digitalari buruzkoa, digitalak botereak ematen zizkion bati lehenagoko garaiak birbizitzeko.

Gogoan eduki, ETB 25 urteurrenetik gertu dagoela, lehen emisioa , eta 1983-ko gabonetan izan zen, urtebukaeran behar dute ospatzeko aurten, TVE 50 aniversaio kanalaren antzekoa egiteko momentua duela eta nik uste iragarkiak horren abisua dela.

Orain ikusi beharko da, ETB-ek bere multiplexaren erabilpen limitera doan, bostgarren kate berezi bat sortuz, edo ETBSAT edo CANALVASCO berregiten dituen hontarako.

Adi egon beharko da, eta egingo balute... prestatu grabagailuak lan piloa letorgiguke. TVE Bola de cristal, la cometa magica nostalgikoentzat jarri dituen bezala, agian ETB bere artxibategitik Pantxineta berrematen digun, gazteentzako izan zituen saio eta konkurkoak (kulturalak, eta ez karaoke txatxuak), euskal herriko dokumental eta saio bereziak...

Susmo bat da, baina iragarkia hortik doala uste dut, momentu juxtua da hori egiteko, eta TVE jokaldia bikain atera zitzaion. Nahiko brujoa naiz askotan, eta susmo zuzena dudalakoan nago,

Aju

mmmm, TVEri sinesten diot nostalgiagatik jarri izana kanal klasiko hori, baina ETBri ez, horiek merke ateratzearren egingo dute egitekotan, eta oso serio diot.

Imajinatu hasierako programazio berdin-berdina jartzea bururatzen zaiela  :lol Baina Harlock Kapitaina, Dotakon eta horiek ez lirateke egongo ze horrek ez dira produkzio propioa eta erosi beharra dakar. Desde luego, ea ahalik eta gauza gehien errekuperatzen dituen.

Galdera bat, gogoratzen zara 'ETB gazte' edo dena delakoa aipatu zenuela? Betizu kanala litzakeena praktikamente, ba kuriositatea daukat jakiteko ea nondik atera zenuen asmo hori. Desde luego ondo legoke kanal hori+ ETB1 euskera hutsean izatea

Arsenicum


Edo esku pilotako finalak ikustea 83tik aurrera  :tv_happy
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Gaurko Berrian irakurri dut ETB3 eta ETB4 kateei buruzko artikulotxo bat. Antzadenez ETB3 aurrei zuzenduta joango da, eta 20:00tik aurrera programazio kulturala izango du. ETB4 berriz, jendearen parte-hartzea beharko duen kate bat izango da, jendeak bidalitako bideoak emitituko direlarik. Italian azken kate hau bezalako kate bat omen dago, arrakasta handia izan duena. Gainera orain ETBko informatiboetan jendearen bideoak eskatzen ari dira, agian ze arrera izango duen estimatzeko. Hau dena ez dago guztiz erabakita, baina hori da zuzentzen ari diren proiektua. Irakurri dudanez ere 4 kateetatik 2 eta erdi euskeraz izango dira. Kate hauek 2010 baino lehenago emititzen hasiko direla zioen.

Presta zaitezte ze Kalimero, Doraemon eta horrelakoak behin eta berriz emango dituztelakoan nago :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

orionatk

Ea berriketa guztiekin etb-k gauzak era txapuzeroari egiteari uzten dion.  :undecidedd

jonnydbz

ETB4ko ereduak hau esaten dit, ahalik eta diru gutxien inbertitu behar dutela, ze azkenean jendearen bideoak jarri behar badituzte... hori ia gratix da. Espero dezagun ETB3n ganorazko gauzak ematea.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Vaya semanitan egin zuten parodia baten, ETB3 Western Kanala zan eta ETB4 Kamara Okultak eguneko 24 orduak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Orduan westernak euskeratuko dituzte?? Horrela bada Clint Easwood-en filmeen zikloa egingo dut :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

vaya semanitako ETB4 parodia bat zen? Ze Ero eta Bero 24h izateko itxura dauka jadanik bideoen kontuarekin

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

barraplaust

ETB4 horren ideia oso ongi dago, italian agian...
Hango herritar kopurua kontutan izanik izango dute egun guztian emititzeko lain bideo, baina eta Euskal Herrian?
24 ordutako emisioa izan behar badu, zail ikusten dut bideo berriak izatea denak eta are gutxiago euskaraz. Orain galdera honakoa da, eskualdeko telebisten gisan errepikaturik emango dituzte edo bestela beste programazio batekin osatuko dute?
Soilik herriak salba dezake herria.

jonnydbz

Ziur nago errepikatutako gauzekin egingo dutela, .nova edo .neox horiek bezala, prehistoriako progremekin. Orain ez badute euskarazko gauza berririk egiten kate batean, nola egingo dute 2,5 katetan?? Gauzak asko aldatu beharko dira horretarako. Baina ez dezagun ezer aurreratu, agian sorpresa onik izango dugu...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Errepeikatutako gauzekin ETBSat eta Canal Vasco egiten dituzte. Ez dut uste beste bi egingo dituztenik horrela.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

AipatuGaurko Berrian irakurri dut ETB3 eta ETB4 kateei buruzko artikulotxo bat.
Saiatu naiz berria.info digitalean bilatzen eta ezin dut aurkitu. Ea norbaitek aurki dezakeen, interesgarria izan behar du irakurtzea eta lerro artean irakurtzea.

AipatuOin badakit zer dala ta Martxoak 14an horrenbeste jende egon zan foroan: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=agenda&data=2007-03-16&orria=039&kont=007
Berria-ko artikulu bat.
Orain badakit zertara datorren juxtu oraintxe digitalerako plan horiek iragartzea, ETB dinosaurioa erreakzionatzen asi dela dirudi. Ez du logikarik orain iragartzen hastea, planak oso hurrunerako baidira 2010 aurretik, 2009-an jartzen gara, salbu norbaitek arduratzen sentitu izana, eta hori jasotzen ari garen. Eta planak ezbozo hutsak dira orain bertan.

Baina, adi, zergatik 2010? Argi dago, apagoi analogikoa ematen ez den harte, ez da arduratuko digitalean zerbait berezirik egiten. Ulertzen dut digitalari piskana piskanaka programazio berezia jorratzen joatea, gehio inplantatzen den einean gero eta gehio egitea, ba ETB-ek argi dioskagu, ezetz, bizarra haztera entzutera itxaron diezaogula.

Eta bitartean katalanak digitala seriozki hartzen, urte bukaera aurretik goi definizioan emititzen egon nahi dute, eta bitartean ETB ez du planik inongo probetxurik ateratzeko digitalari, digital aurreko plangintza berdinarekin, hau da ETB1, ETB2, eta seinal internazionalak ekoizten jarraitu ezer aldatu ez balitz bezala.

2010 arte, ETB egingo duen guztia, bi kate dohainik betetzea da. Eta juxtu aurten, ETB-ren 25 urtea ospatzeko kanal nostagi bat antolatu zatekenean... Nor du gogoan Teletxip informatikako programa Master Sisten lehenak saritzat ematen zituenak? Ikastolentzako konkursoak gogoan al ditu norbnaitek? Non oroitzen da bibotedun horretaz, programaren aurkezlea? Poli eta Tori txotxongiloak norbaitek baditu gogoan? Garaiko albistegiak, ETB-ek 25 urtetan bizi izan ditu momentu oso interesgarriak, badago zer jarri...

Eta gainera, datu bat, aurten erabakiko da kate lokalena, 2008-an, ahal bada, hasieran, bestela erdialdera, emititzen ibiltzeko, hau da, urte eta erdia pasa nahi du ETB-k besteek euskerazko obligazio piloa dutelarik, pribatuak 20% edo gehioko euskera ematera behartuta, udaletxe kanalak 50%, eta bitartean, ETB kate publikoa 50% egin gabe.

No me jodas, hori antikonpetentzia da eta monopolio egoera. ETB besteen arauekin ez du jokatuko luze, ez zait batere ongi iruditzen.

Gogoan dudala 15 edo 18 urtemuga zela, nola aintzinako programak berreskuratu zituzten. Ezdakizer eta Pantxineta, marrazkilo hegalariarenak ordun atera nituen galdutako oroitzapenetik. Eta orain, ezer egitera ez doaztela dirudi... edo egitera doaztena, ez da egin lezaketeena, kanal bat nostalgikoa.

Horrelako kanal bat aterako balute, telebistarako diska gogorreko grabagailu batekin egingo nintzateke zoroak bezala.

Ikusi beharko da ea multiplexean horiek sartzen dituzten ETBSAT eta CanalVasco kendu gabe, eta nos falta ancho de banda, eta ematen ez diguzuen arte ez dugu kate berriak kaleratuko...

Susmagarri deritzot honi, oso lanbrotsua, batere zehaztazunik gabe... Sospechoso sospechoso, paseme una bolsa de cacahuetes (SuperLopez-eko Dan inspektorea)

Inor ez du horrenbesteko denboraz ezer iragartzen. Ea oraindik asmatu dudan udan edo irailan kate nostalgikoa egitearena eta oraingoz hau jendea lasaitzeko eta isil dadin lortzeko kaleratu duten, erantzunik ematen ez bazuten, jendea asaldatzen hasiko zela aurrekusirik.

Logikoa litzateke horrelako planak edukitzea, kanal nostalgikoa egiten badute, lehenago ezin dituztelako egin. Kanal nostalgikoa, diru onean atera leike gainera.

Agian promozio kanpainia erdi prestaturik zuten, eta aurreratu dute. Pentsa iragarkia digitalaren idea saltzeko dela, ez dio ezer zehatzik, ez noiz, ez nola. Interesa pixkana sortzen joateko iragarkia da eta ez doa saldu nahi den produktoa noiz aterako den menpean.

Orain arte ETB lasai asko zebilen, eta poz pozik, inor kontuak eskatzen ez zizkiela, euskal gobernuak kontuak eskatzn ez ziela, inongo kezkarik gabe han daudenak...

Eta lasaitasunezko paradisu horretan jaso dutena ha sido un torpedo directo a la linea de flotaci?n. Inoiz ez dira kinka honetan ikusi, behintzat azkar erantzun behar zutela jakiteko bezain argiak izan dira. Esamesak eta galderak egiten hasi zatzaizkie ETB-ko nagusei ea zertan den gauza eta plana agertarazi beharrean aurkitu dira, eta gainera, plan nahiko kaxkarra, gainera.

ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4, aurkeztu dituzten moduan aurkezturik, ez dit susmo onik ematen. Argi zegoen kate bat haur programazioari egokituko zitzaiola, baina bigarren katean jarri, zerbait sekundarioa balitz... Marketing ez dut egin, baina haur katea gauza aparte bezala jarri kategori bat bezala, Betizu kanala hartuta dagoela, berreskuratu Superbat, edo obe, behiak jubilatzeko ordua heldu da, egizu GazteTB (Euskadi gaztearen izenarekin jokatuz). Eta 8ak aurrera kulturala...

Aizu ETB, gazteak ez dira 8-etan ohera joaten, kanal gazte bat behar duzula, jarri 10-retan irudi biziko seriak.

3 kate geratzen zaizkizu. Bat euskeraz eta bestea gazteleraz, tipo generalista. Antzeko programekin orduetan elkar trukaketekin jokatuz. Biak maila berean. Bata euskera hutsean eta bestea erderaz (dualki ere). CanalVasco eta EuskalKanala. Eta laugarrena, gauza anitzetarako, euskera eta erdera nahastuz, La2-ekin jokatu den cajon de sastre eta alternatiboa izan dadila. Hau da, musika kontzertuak, musika klasikoa zein euskal taldeenak, kirolak, antzerkiak... ez nago gaur inspiratuegia, HerriPlaza kanala dei geniezaioke.

Zer duzue zuek nahiago?
- ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4.
- EuskalKanala, CanalVasco, GazteTB eta Herri plaza.



AipatuGainera orain ETBko informatiboetan jendearen bideoak eskatzen ari dira, agian ze arrera izango duen estimatzeko.
Kate guztiak bezala, baina ez doa hortik eskatzearen kontua, momentuko irudiak ikusteko morboa asetzeko duten modua da eta Youtube antzekoei aurre egiteko da, horren hurrengo maila, planteatzen duten ETB4... baina izan gaitezen serioak, hori maila nazionalean egin liteke, baina euskal herrian bakarrik, ez dut ikusten nahiko ordu betetzeko gai izango delarik.


AipatuIrakurri dudanez ere 4 kateetatik 2 eta erdi euskeraz izango dira. Kate hauek 2010 baino lehenago emititzen hasiko direla zioen.
Ikusten denez, ETB1 eta ETB2 berean utzi nahi dituzte, baina ETB haur programazioa kenduta, nahiko kilikolo geratzen da. Zer sartuko dute betetzeko, kamara ezkutu gehio, dokumentalak piloa? Banatu behar dela euskerazko programazioa eta haur programazioa bai, halaxe egingo nuke, baina ez nago batere zihur euskera programazio generalista pobrea izango denik.

ETB3, clanTVE egiten dagoena ez egiteko... ea, jeiki goizeko hiruretan umeak marrazkiak ikus ditzan... Logikoagoa zen lehen egiten zuena, 50 aniversario canala, nostalgi kanalean inspiratuta, nagusientzako zerbaitekin bete. Gazte programazioa hamarretan bukatzen zuten, hor lehenengo desberdintasuna, ETB bi ordu aurrerago bukatu nahi du haurrak bakarrik dituelako buruan gazteak ahaztuz.

Eta kate kulturala izango bada 10-taik 8-etara...kultura ordu txikitan gutzi batuzentzako zuzendurik... horregatik hartu nahi dute 8-etatik, 8-etaik 12 tartera zerbait gauza daiteke, 4 ordu on dira, ez bi eskaz.

Planteamendua ez dut batere argi ikusten ETB3-rena. Eta ETB3, jada ez aurreko kanal nagusietako bat, zati kulturala... kulturaz euskeraz bakarrik egin leike? Azkenean erderaz ariko dira, Zartzuela antsespenak, erderazko antzerkiak...

Eta ETB4, cajon de sastre, baina gaizki ulertu bat bezala izango dela dirudi. Ez dut uste Italiako arrakasta izango duenik edo parte hartzea. Kate lokal baina kutreagoa izan daiteke, kanala betetzeagatik, lehen esan denez oso merke eginda dirua irabaziz.

Eta ez dut sinisten kate horrek 50% izango duenik, errepikapenekin jokatuko da eta ETB3-rekin 50% heltzera, baina ez da lortuko, euskera eskaintza anitza izan dadin.

Nire kontuan, 40-45% euskera izango dela da, duten planarekin, beste erara saldu behar badute ere.




Noski, hau plan zehatzago bat edo albistea ongi irakurri haurretik dudan ikuspuntua da. Oso eszeptikoa izan ohi naiz, baina asmatzeko joera izan ohi dut.





AipatuZiur nago errepikatutako gauzekin egingo dutela, .nova edo .neox horiek bezala, prehistoriako progremekin. Orain ez badute euskarazko gauza berririk egiten kate batean, nola egingo dute 2,5 katetan?? Gauzak asko aldatu beharko dira horretarako. Baina ez dezagun ezer aurreratu, agian sorpresa onik izango dugu...
Eta hortxe nire koxkarik larriena, ETB errepikapen anitzekin hasita, zein euskerazko materialez hornituko dira kate lokalak, kontuan edukita gainera udal etxe kanal berri bat egongo dela toki bakoitzean kontuan izanda? Aho asko hasetzeko, ETB bikoizketen jabe den bitartean eta hauen erabilpen haundia egingo du, eta bikoizketak hainbeste murriztuta izan dituelarik dagoen material artxiboa ez da batere haundia... denentzako egongo da edo kate lokalei kalitazteko programazio bat egin dezaten oztopatuko die monopolio ekintzak eginez.

Ez dut batere argi ikusten.




Larritu ditugu, agian gogorrago jartzeko ordua da. Sinadura bilketarena urduritzen dituela ikusita, zergatik ez egin sinadura bilketa bat eusko jaurlaritzari eskatuz, nola ETB kontratu soziala bete ez duen, izuna jartzeko eta edozien kateri ireki diezaiola euskeraz bikoizteko dirulaguntzak. Imaginatu la sexta Prisson Break ematen dualean.




AipatuZiur nago errepikatutako gauzekin egingo dutela, .nova edo .neox
Horiek horrela hasi ziren, espero zatekeen bezala, kanal berriak jaso zitzazkeen jendea gutxi zirelako, baina jendea TDT-ra pasatzen doala, gauzak aldatuz doaz. neox baditu programa exklusiboak, eta oso interesgarriak, igandeko Sundance zikloa idei kristorena izan da. VeoTV bigarren kanala Sonny Entertaiment Televisioni laga dio, eta kate nahiko dexentea badu, Mujeres desesperadas bere formatuan emanda, VOS nahi duenak aukera dezakeelarik (Euskaltelena ez bazara, orduan ez duzu azpitituluentzako eskubiderik).

Antena3, Tele5 baino serioago dabil, eta programazio obeagoarekin. Tele5 estrellado, joder, bai, produktu nazionalak jartzen dituela, baina Medico de familia urtikaria ematen di, eta kanaleko oberena da, eta Tele5sport... Euronews kiroletan izan nahi du, baina hainbeste interesik sor al dezake kirol albistegi zikliko batek... Teledeporte obe dago, emanaldiak eman eta eman. Ea kotxe karrerekin hasten badida, formula Indy pare baten ikusi, eta dibertigarri zegoen.

Ea LA Sexta bere bigarren katea erabiltzen hasten den, animeari garrantzi haundia eman nahi zion horretan, baina jendea TDT-ra pasatzen den bitartean ahal dituen luzapenak egingo ditu. Nire ustetan ez da pasako irailetik La Sexta2 emititzen ikusi gabe. La Sextaren seinalea Fly television betetzen du, eta bera gabe geratuko gara la sexta bere bigarren kanalarekin hasten denean. Cuatro ez dakit bigarren kanalik izango duen. NeoTv... horrek ez dirudi inora joango denik, VeoTv ez da asko, baino obeago doa.





AipatuErrepeikatutako gauzekin ETBSat eta Canal Vasco egiten dituzte. Ez dut uste beste bi egingo dituztenik horrela.
Eta hauek horrela egiten dira, kanpo seinaleak direlako, atzerrirako egiten direnak, non ETB1 edo ETB2 ez den ailagatzen. Beraz ez dira berez errepikapen... lotsagarriena da, atzerrirako emisioa sartzea da, TVE Canal internacional TDT-tik sartu izan balu bezala litzateke, kutrerio hutsa zerbait emateagatik.

Katalunian K33 haur gazte katea egin beharrean TVCatalu?na internacional emango balu, aurpegia eroriko litzaieke, hemen ETB-ko agintariek ez dute lotsarik.

Aju

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 23:56:56
Larritu ditugu, agian gogorrago jartzeko ordua da. Sinadura bilketarena urduritzen dituela ikusita, zergatik ez egin sinadura bilketa bat eusko jaurlaritzari eskatuz, nola ETB kontratu soziala bete ez duen, izuna jartzeko eta edozien kateri ireki diezaiola euskeraz bikoizteko dirulaguntzak. Imaginatu la sexta Prisson Break ematen dualean.

Badaezpada segi ETB puteatzen, ea hemendik buelta bat ematen duen...