Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2013ko Uztailaren 06a, 22:26:00

Izenburua: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Uztailaren 06a, 22:26:00
Dudan nago oraintxe, San Ferminen aurreko kontzertua edo Tafallako jota txapelketa ikusi... Benetan programazio joria eta erakargarria. ETB1-era aldaketa sakona ekarri behar zuen horri nire errekonozimendu erabatekoa! :rock:
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Uztailaren 07a, 13:32:03
Bai, benetan penagarria iruditzen zait niri ere... Sanferminak amaitu ta gero zer, Gazteizko, Donostiako ta Bilboko aste nagusien programazio bereziak, oso erreportai potoloekin? Barraketara jun ta triptiko bat egin zenbat diru gastatzen diren bizkaitar ta arabarrak Txoke autoan??
Barregarria benetan, ta ondino SPEED RACER ETA DIAMANTES DE SANGRE EMITITU BARIK PUTAKUME ALAKOOK!!
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Uztailaren 07a, 18:27:03
ETB1 sobratu egiten zaie. Bizitza osoan marrazkiz josita egon ondoren marrazkiak ETB3ra pasatu dituzte eta orain ez dakite nola bete. Uler dezaket hasieran galduta ibiltzea, baina bada proposamenen bat martxan jartzeko ordua, ez?. Orain EspaƱa Directo bat egingo dute jairik jai tontakeriak galdetuz eta uda emango dute.
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Uztailaren 07a, 22:15:31
Jaietako programak beti egon dira ETB1en, denok gogoan daukagu JAIAK 98 saio martxosoa non oso itxurosoa zen, baina azkenean dena baztertu ta kampora eraman formatua... Gero berriz berreskuratzerakoan kalitate gutxiko emanaldia izanen da noski, ikusi bestela TELEBILBAO edo CANAL BIZKAIAk egiten dituzten horri buruzko hemanaldiak... penagarriak... :threat:
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Uztailaren 10a, 23:17:16
Gero eta zalantza gutxiago dut ETB-ek iseka egiten digula euskaldunoi aurpegira. Une honetan, ETB-K/SAT kanalean alemanierazko film bat ematen ari dira, bai, ALEMANIERAZ eta batere azpititulurik gabe!!!!! Ze kristo! Euskaraz eman ez eta alemanieraz hasi behar al dute orain pelikulak botatzen?? Asko eskatzea ote da euskarazko programazio normalizatu bat gure herriarentzat?? Zuek Surio euskaltzale peto bihurtuko duzue oraindik....
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Abuztuaren 21a, 10:27:08
ez dakit amestu egin ote dudan edo... baina atzo etbko iragarkietan 15 bat film euskaraz emateko duten asmoa ikusi nuen, batzuk beintzat berriak ziruditen, eta astean bat botako dutela uste dut. "laster" etb-n esaten zuten (ez dut gogoan etb1en ala 3n) ea laster hori udazkenean bertan den!!!  :goku:

gainera etb3ko programazioa ere aldatu dute, orain iluntzeetako programazioa indartu egin dute (one piece, galactic f. martin mistery... eta gauean DB), egun osoan ordea betikoa, doraemon eta hello kitty...  :evil:
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Abuztuaren 21a, 12:52:05
Aipamenaren egilea: SonGorka4  Noiz: 2013ko Abuztuaren 21a, 10:27:08
ez dakit amestu egin ote dudan edo... baina atzo etbko iragarkietan 15 bat film euskaraz emateko duten asmoa ikusi nuen, batzuk beintzat berriak ziruditen, eta astean bat botako dutela uste dut. "laster" etb-n esaten zuten (ez dut gogoan etb1en ala 3n) ea laster hori udazkenean bertan den!!!  :goku:

gainera etb3ko programazioa ere aldatu dute, orain iluntzeetako programazioa indartu egin dute (one piece, galactic f. martin mistery... eta gauean DB), egun osoan ordea betikoa, doraemon eta hello kitty...  :evil:
Atzo DBZ 261-263 eman beharrean 261, 216-217 eman zuten, eta gaur 264-266 dago programatuta, beraz 2 atal saltatuko dituzte. Baten batek pentsa lezake ganora pixkat izan eta zuzenduko dutela hankasartzea, baina okerreko emisio hori EPGan bertan ere horrelaxe zegoen programatuta...
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Abuztuaren 21a, 16:29:31
Ea ametsa baino gehiago den eta nire hitzez damutzeko aukera ematen didaten...
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Abuztuaren 21a, 20:33:45
Hauxe da filmei buruz aurkitu dudana. Ez dakit oso garbi euskaraz, erdaraz, ala bietara emango ote dituzten filmok...

http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1402260/estreinaldirik-onenak-etbn--denboraldi-berriak-zine-eskaintza-zabala/
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Ekainaren 21a, 10:47:54
Hau al da hasieratik agintzen zeniguten telebista orotariko, orekatu eta anitza? Gaur ETB1en programazioa ikusi eta txahala botatzeko gogoa eman dit: 8,35etik 13,30etara KAMARA EZKUTUA (biharkoa ez da askoz hobea), Surioren urte beltzeenetara itzuli naiz kolpetik. ETB2en ez zinatekete inoiz ausartuko halako zaborreria paratzen! Aski da euskaldunon lepotik barre egiteaz!!!!!! :evil:

http://www.eitb.com/eu/telebista/programazioa/
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Ekainaren 21a, 11:09:12
Telebista anitzaren kontu ori dena babalokeriak ziren. Geroz eta aurrekontu gutxiago dutenez, nahiago dute beraien gauzetara dirua desbiratu dirua behar den edukietan inbertitzea baino.
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urriaren 14a, 21:27:44
Badirudi Psek EITBren lerro editoriala dela eta, konfidantza kendu diola Iturbe andreari eta hilabeteko epea ematen diola gobernuari berria jar dezan. Ustezko arrazoien artean ez da ageri, noski, EITBren eredua, erabateko porrota erakutsi duena (ETB1en kasuan bederen). Ez daitezela kexa, gero, jeltzaileak! Beraiek aukeratu baitzuten Pse bide lagun, Bilduren aldaketa sakonaren eskaintzaren aurrean. Onartu izan balute ez dakit gaur egun nolako telebista izango genukeen. Neu behintzat partiduekin eta politikoekin orohar, ez naiz fio batere; ez baita jende sanoa. Orain dela gutxi Eduardo Barinagak, ETB1eko zuzendari berriak, filmak ez zirela euskarara bikoiztuko aldarrikatu zuenean, denok ikusi genuen euskararen lepotik gastuak murrizteko ahalegin trakets bat. Harrez gero, azken hiru asteetan, ETB1ek ez du ez filmarik ez telesailarik eman. Agian beste funtzionario argi-iturriren batek zera iradokiko zion: azpitituludun filmak merkeak dira, baina are merkeagoa batere filmarik ez ematea.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2637288/eitb--psek-maite-iturberen-dimisioa-eskatu-du/

 
Izenburua: Er: Milesker Iturbe anderea!
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Urriaren 15a, 11:03:22
Guztiz ados zurekin Burrundaie, ez dakit zertara jolasten duten kateekin, ikusita inora ez garamatzala.
Filmeen eta telesailen egoera ETB1en penagarria da, TVGn galegoz 3 edo 4 filme botatzen ditutze astero, TV3n 14 bat filme astean.... eta ETB1en filme bat ere ez, hau ez da serioa ezta komenigarria zeren guk euskaraz bikoiztutako filme gabe geratzen gera, bikoizleak gero ta lan gutxi daukate eta azkenean behartzen zaie berte ogibide bati eustea (eta batzuek lortu dute), txikiek euskarari uko egiten diete ez daudelako telebistan euskaraz filmerik familiagaz ikusteko.... Ez dakit baina nik uste dut datorren urteko auteskundeetan gauzak aldatzen ez badira, ez direla sekula aldatuko ta euskarazko bikoizketaren amaiera izango dela guztiz, ETB1 kendu, euskara euskal herritik atera ta gero independentzi ohiuak entzun EAJtik.... hipokresia hutsa!