Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Ortzi Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 03:53:48

Izenburua: Laguntza mesedez!!! Henri 4 edo Henry of Navarre filmaren inguruan
Egilea: Ortzi Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 03:53:48
Kaixo, lagunok.

Pasaden egunean Nafarroako Enrike III.aren eta Frantziako IV.aren inguruko filme baten berri izan nuen.
Filma 2009. plazaratu egin zen eta nahiko pinta ona daukalakoan nago. 
Filmaren inguruko informazio pixket http://www.filmaffinity.com/es/film995951.html (http://www.filmaffinity.com/es/film995951.html)
Eta hemen ingelerazko trailerra https://www.youtube.com/watch?v=vHUoYnnO7Rs (https://www.youtube.com/watch?v=vHUoYnnO7Rs)

Gakoa da, euskarazko azpitutuluak aurkitu nituela webgune honetan(https://sites.google.com/site/azpidatziak2011eta2012/Azpidatziak/henri-4), baina azpititulu zehatz horietarako filme bertsioa jeistea ezinezkoa egin zaidala.

Aitortu behar dut ez naizela oso trebea torrent-arekin, beraz denbora luzean bilatzen ibili eta gero, ezin izan nuen aurkitu. Beste film bat bait dago, izen berberarekin (Henry IV , hain zuzen) baina Ingalaterrako Enrike IV.aren inguruan diharduena, ta horren bertsiao baino ezin izan nuen aurkitu.

Azkenean youtuben bertsio portugaldarra ( portugeses bikoiztua) aurkitu nuen, baina euskarazko azpitituluak ez datoz bat ( ez daude sinkronizatuak) eta pizka bat ulertzen den arren, gauza asko galduko nituelakoan nago. Hona hemen bertsio portugaldarra : https://www.youtube.com/watch?v=EjymTJ9m6s0 (https://www.youtube.com/watch?v=EjymTJ9m6s0)

Txapa guzti honen ondoren , laguntza eskatzeko ordua ailegatu da. Ni baino trebeagoa den norbaitek lortu zezakeen euskarazko azpitituluekin bat datorren bertsioa eta muntaia egin?. Edo bestela, gutxienez esan nondik lortu euskarazko azpitituluekin sinkronizatua dagoen bertsioa ( niri jatorrizko hizkuntza berdin dit, ingeleraz bada ba azpititulurik gabe ulertzeko gai izan nahiteke, baina frantsezes , alemanieraz edo portugaldarrez... ez jajaj). Nire uste apalean, azken finean, garrantzitsuena euskeraz azpititulatua izatea da.

Gure historiaren pertsonai interesgarria eta garrantzitsu bat da , batez ere erlijioaren kontu guztiak direla eta. Bere ama, Juana, Nafarroako Koroak historia osoan zehar izan duen erregina protestante bakarra izan zen ( Calvinoren jarraitzailea zen), eta bera (Enrike) hasieran ere protestante izan  bazen ere  azkenean katolizizmora bihurtu zen "Paris bien vale una misa" esaldi xelebrea esan eta gero.

Filme kurisoa izan daiteke eta uste dut foroaren film azpitituludun atalean edukitzeko, pieza interesgarria izan zitekeela.

Amaitzeko, barkamena eskatu nahi dizuet, txapa hain luzea idatzi izanagatik.
Eskerrik asko aldez aurretik.
Agur bero bat hauxe irakur dezuten guztiei. Ea norbaitek lagundu dezakeen.
Izenburua: Re: Laguntza mesedez!!! Henri 4 edo Henry of Navarre filmaren inguruan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 12a, 21:37:26
Gabon Ortzi,

Nik filme hau etbn eman zutela uste dut. Ez dakit Euskaraz edo Gazteleraz izan zen. Ziurrenik etb2an izango zen.

Bestalde, azpititulu horiek fidatzekoak dira?

Irakurri azpititulukoek zer dioten X.A.ren azpitituluei buruz.

http://azpitituluak.com/euskaraz/1454841860
http://azpitituluak.com/euskaraz/1315889636
http://azpitituluak.com/eskasak

PD: hala ere saiatuko naiz laguntzen, ea datorren astean zerbait lortzen dudan.