Audioaren sinkronizazioa zuen erreproduzioetan

Sortzailea Aju, 2011ko Abenduaren 30a, 13:57:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Hari hau zabaltzen dut nire paranoia bati buruz galdetzeko.

Niri audioa zehaztasun osoz sinkronizatzea gustatzen zait, hau da, audio originala hartu eta euskarazkoa haren gainean zehatz sinkronizatu, asko jota milisegundu batzuk beranduagoko aldea bakarrik utziz.

Lehen WinXPn sinkronizatzen nuen, eta konturatu nintzen gero Win7n erreproduzituta 160 milisegundu beranduago entzuten zela. Orain Win7n sinkronizatzen dut, eta noski, orain alderantzizko efektua ematen da eta 160 milisegundu lehenago entzuten da XPn; hori bai dela putada desatsegina ikustean. Horregatik, orain konpentsatzeko 160 milisegundu sartzen ditut.

160 milisegunduk ezer ez direla dirudi, baina igartzen da. Audioa 160 milisegundu beranduago badoa ez dio axola (nik gainera nahiago dut horrela, ze zehatz-mehatz eginda badago ematen du pixkat aurrerago doala), baina aurrerago entzuten bada nire ustez guztia izorratzen da; ezin dut jasan zarata bat tokatzen dena baino lehenago entzuten bada, desatsegina egiten zait ikusteko.

Aspaldi honetan merkatuan pilla bat telebista ari dira agertzen USBtik bideoak erreproduzitzeko gai direnak (onenak martxa kutreetakoak dira, horiek guztia tragatzen dute, eta gero Sony puta batek ezin du 576p-tik gorakoekin). Aurrekoan DBZko atal batzuk egin nituen 720p-ko bideo batekin. Win7n sinkronizatu nuen audioa eta betiko konpentsazioko 160 milisegunduak sartu nizkion. Ba telebistetan hala ere lehenago entzuten da, 100 milisegundu inguru. Beraz orain 260 milisegundu sartu beharko ditut?. Ez dakit. Gero seguru beste ez dakit non beste desfase bat dagoela.

Enparanoiatzen ari naiz kontu honekin. Tantatxo bat beranduago entzuten bada ez da arazoa (nik nahiago dut gainera), baina lehenago entzuten bada oso desatsegina da. Zuek sumatu duzue arazo hori?. Zer egingo zenukete nire kasuan?.

zumarra

Kaixo Aju:

Je! Aspaldi utzi nion kezkatzeari kontu nazkante honekin! Zuk (zuek) ez baduzue soluziorik topatu...

Niri beti pasa izan zait, lehen Wxp-n eta orain Linux-en (Ubuntu 10.10). Gainera diferente entzuten da, ez bakarrik ordenagailua edo telebistarekin (disko gogorra multimedia-ren bidez) konparatuta, baizik eta, ordenagailuan bertan ere, segun eta zer programarekin erreproduzitzen duzun, diferente ikusten (entzuten) da. Nik Totem eta VLC ditut eta, azkenean Totem programarekin eta multimedian sinkronizatua dagoen moduan uzten dut. Avidemux dohako programa erabiltzen dut dena egiteko.

Eta gaur arte.

Baina seguru nago jendeak, segun eta bere etxean nola ikusten duen, batzuk ondo ikusiko dutela eta beste batzuk desfasearekin (gehienez, 200 milisegundurekin geratzen zitzaidan) ikusiko dutela.

Sentitzen dut ezin laguntzea. Beste norbaitek soluzioa baldin badu, nik ere eskertuko dut.

Eskuminak eta urte berrion.

jonnydbz

Paranoia gehiegi, nik ez dut sekula horrelakorik somatu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Abenduaren 30a, 17:47:39
Paranoia gehiegi, nik ez dut sekula horrelakorik somatu.
Pozten naiz. Ni egia esan ez naiz gai nik egindako ezer ikusteko, beti hasten naiz sinkronian fijatzen. Urteak pasa behar dira, bestela beti nago "hemen aurreratuegi zijoan eta segundu bateko isilunea sartu nuen".

Taichisan

Aiiiii Ajutxo, hori da sinkroniketarien gaitzaXD gure lanean ez ezik gainera zerbait pixkat desinkoriniagaz ikusten badugu ya galdu egiten gera oso ta ezin disfrutau filme edo telesail horiXD
Badakizu ni zu bezalakoa naizela, oso tikismikisa sinkroniagaz baino lasai, zure muntainak bikainak direla oso, ez dute bapez inolako arazorik sinkronian are gehiago, askok zutaz ikasi beharko lukete (estatu mailan) horrelako mimoekin egiteko Releaseak, zeren batzuetan badaude batzuk ke.....XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!