14:50 LUCKY LUKE: DALTONDARREN BALADA..ZAKURRAREN PUTZA!!

Sortzailea Taichisan, 2007ko Urtarrilaren 01a, 15:01:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Hau benetan ya neuretza pertsonalki kokoteraino naukan asuntua da!!
Ointxe berton 14:54 dira eta ara nolako sorpresa hartu dudan etb1 jartzen dudanean eta LUCKY LUKE: DALTONDARREN BALADA hasita dagoen jada,baino hasi hasita,...atzo teletextuan zein webgunean ARGI ETA GARBI jartzen zuen 14:50 LUCKY LUKE: DALTONDARREN BALADA, eta orain begiratu dut eta jartzen du: 14:25 LUCKY LUKE: DALTONDARREN BALADA....

MADARIKATU NAZKANTE ZIKIN SUBNORMALAK!!!!EZ DUZUE GEHIAGORIK BEHAR IKUSLEEI PROGRAMAK IZORRATZEKO??? GERO SARIAK EMATEN DIZKIETE SUBNORMAL HAUEI :brickwall
Ondo asten dut urtea ikusten denez, malaostiagaz etbkoei esker, urte hau badirudi etbk berdin berdin jarraituko duela, ikusleei programazioa izorratzen egun batetik bestera Y SIN PREVIO AVISO!!

Asike sentitzen dut, FHARLOCK, Aju, ezin izan dut ez bideoa ez audioa hartu hasita dauden filmeak sekula ez ditut grabatzen eta(maximoa 4 minutu galtzea da hasieratik,ortik aurrera ez zait interesetan)ia biharko filmerako ez didaten berdina egiten,ze bihar uste dot lucky luken beste bat ematen dutela eta BETIZUren bigarrena....
Agur


EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

Bai lastima. Ea beste paserik geratzen zaion eta hurrengoan sorte obeagoa duzun.

Nire VHS-an City Hunter Tele5 gauetan programatzen nueneko garaiak oroit arazi dizkidazu, kapitulorik anuntziatu ez eta 3 grabatzen nituen, edo alderantziz ere. Segurtasun margen bezala, ordu bat gora eta ordu bat behera jartzen nion 3 kapitulo jarriko balute bezala.

Diska gogordun grabagailu bat nahi dut, honelako gauzengatik, eta ez orduaren arabera programatu, saioaren arabera programatzaile inteligente horiekin ordua aldatzen badiote ere grabatzen dituena.

Bestetik, esan behar dut... bere formatuan eman dute bai... baina berriz erakutsi digute, ETB-en kalitatezko emisioak arduratzen ez dietela, master zahar eta lotsagarria emanez.

- Formatua, inklinaturik zegoen.
- Telezinadoa, irudia egonkortasunik gabe zegoen, irudia momentuoro saltoka parkisona balu.
- Koloreak galduak eta itsusiak.
- Definizia oso kaltetua.
- Ez larregi, baia hauts eta 35mm zikinkeriak nabari ziren, marratzoren bat erroilu aldaketa inguruan. Oso normala, baina badira master obeak.

Eta gaizki ez baditut datuak, frantzian dvd master bikaina badute dagoeneko filme honena.

Aju

ez da joditzearren, baina azken 3 egunetan etbko teletextua begiratu dut eta 14:25 zekarren, eta ordu horrekin maneiatu naiz ni eta bai, audioa hartu dut  :xD txarrena da mikroa nahiko ozen neukala jarrita, eta zarata ozenetan (eztandak eta) 'zerbait' igartzen da, baina bestela oso ondo entzuten da.

Dena den, ea arsenicumek tdt bidez hartu duen, bestela fibratik hartutako audioarekin egingo dut montajea.

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 01a, 15:50:49
- Formatua, inklinaturik zegoen.
- Telezinadoa, irudia egonkortasunik gabe zegoen, irudia momentuoro saltoka parkisona balu.
- Koloreak galduak eta itsusiak.
- Definizia oso kaltetua.
- Ez larregi, baia hauts eta 35mm zikinkeriak nabari ziren, marratzoren bat erroilu aldaketa inguruan. Oso normala, baina badira master obeak.

Ba nik dvdrip frantziar bat jaitsi nuen, eta etbkoaren berdin-berdina izan da kalitateari dagokionez, ikusten egon naiz pelikula eta kalitate onekoa izan dela uste dut  :huhh Boterik ez diot igarri. Dena den, guzti hori igarri badiozu master zaharrekoa izango zen.

Audioa bai dela tristea, duela urte mordoa eusko jaurlaritzak atera zuen vhsan, eta edizio hartako bikoizketa bera da baina modifikatuta, voz de pitoa jarrita. Normala askoz hobea zen.

Beno, ba otsaila bitartean edo aurkitzen baduzue pelikula honen erremasterizatutako bertsioa emulean edo, abisaidazue eta jaitsiko dut, ordurarte liatuta bainabil eta ez dut ezer egingo  :aznn

Momentuz daukadan bideoarekin kaptura batzuk




Hauen eta one pieceren kapturetako koloreak ikusita, esango nuke codec konfigurazioarekin arazoa daukadala, baina bestela ere bideoaren beraren kolorazioa nahiko txarra da. 16:9an dago (beno, intento de 16:9 ze 576x320ra dago, beraz, 324 izan beharko litzake), erremasterizatutako bertsioa izango da?


FHarlock

Aipatuaudioa hartu dut  txarrena da mikroa nahiko ozen neukala jarrita, eta zarata ozenetan (eztandak eta) 'zerbait' igartzen da, baina bestela oso ondo entzuten da.

Ze muntai egiten duzu audioa arrapatzeko mikroa erabili behar izateko?





AipatuBa nik dvdrip frantziar bat jaitsi nuen, eta etbkoaren berdin-berdina izan da kalitateari dagokionez
Nik dakidala, Asterix-ekin gertatu berri den bezala, edizio berriak atera dituzte primeran erremasterizatuak eta errestauratuak. Dvd zaharreko ripeoa izango zen.




Aipatueta kalitate onekoa izan dela uste dut
Kalitate txarragoarekin eman dituzte batzuk. Egia ez dela Asterixen filmen desastrera heltzen, baina ona izatetik hurruntxo.
Zure kapturetan, mozketa egin dizulako ez da igartzen ez formatu inklinatua, ez formatuaren altueraren aldaketa.



AipatuBoterik ez diot igarri.
Formatua egiteko franja beltzak fotografikoak ziren kopiatik etorriak. Grabatu baduzu, jarri behatza marra altuera seinalatzeko, eta ikusiko duzu, ez dela finko mantentzen. Proiektorearen Maltako gurutzeko hortzak desgastatuak daudenean bereziki ematen da horrenbesteko botea.



AipatuHauen eta one pieceren kapturetako koloreak ikusita, esango nuke codec konfigurazioarekin arazoa daukadala
Duela egun batzu, foro baten, alako arazoa zuen batena irakurri nuen. Arazoa, dekofifikazioan konfigurazioak egiten ziona zen, ez bideoan arazoa zegoelako. Probatu vcl bideo erreproduktorea bere codec integratuak erabiltzen dituena.

Nire gomendioa, kodek eta erreproduktore guztiak kentzea, eta instala ezazue k-litle megapack, eta erabili instalatzen dizuen media player clasics. Horrela bukatu nuen ni betiko kodek arazoena.

Ala ere, kolore ilundua, kasu honetan, telebistako emisitik datorrela esango nuke.
: Enero 01, 2007, 09:43:31
Aipatu16:9an dago (beno, intento de 16:9 ze 576x320ra dago, beraz, 324 izan beharko litzake), erremasterizatutako bertsioa izango da?

Orain harrapatu det zer esan nahi izan duzun. Luke-ren filmearen formatuaz ari zinen.

Ez da 16/9, hau da, 1:78.

Filme hau zinerako zen, 60 hamarka hasieratik, 1:33 formatua baztertu zen. Bi formatu mota geratu ziren, anamorfikoak, hau da scope, eta optika esferikoak, hau da, panoramikoak. Euoparrek 1:66-ren apostua, eta amerikarrek 1:85. Azkenekoa da erabiliena, zinemek optikak aurrezteagaitik, arazo gutxien ematen ziena aukeratuta.

Garaia eta filmearen jatorria jakinda, 1:66 baten aurrean gaude, zeintzuk askotan telebistarako alboetan mozketa txikia egiten zen, pantaila zertxobai gehio betetzeko formatua gehiegi izorratu ga. Kontuan eduki behar da, formatuak ez direla sakrosantuak, eta zineman ez daudela optika imagina guztiak, baizik eta katalogo jakin bat, eta zine pantailak ahal diren neurrian exprofeso sala bakoitzarentzat egiten direla, honek egiten du, sala zine bakoitzan formatutik ahal den gertuen egotea, baina ez beti.

Horregaitik, fotogramako irudiak baditu gehinetan proiektatzen ez diten segurtasun margin batzuk, eta batzutan, mozketa, zertxobait esanguratsua da.

Beraz, telebistarako moldaketan aurreko oinarriak aplikatuz moztu dute zertxobait. Gainera hor gaude overscan eta irudi linea ez erabilgarriak tuboko telebisten funtzionamendu oinarria dela eta.

16/9 balitz, estuagotxoa izango zen.

Txapa guzti hau, formatua bermatu dela eateko, gutxi gora behera garaiko egoeran telebistarako masterra egin zenean, eta bere formatua ez dela 16/9.

Aju

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 01a, 23:59:37
Aipatuaudioa hartu dut  txarrena da mikroa nahiko ozen neukala jarrita, eta zarata ozenetan (eztandak eta) 'zerbait' igartzen da, baina bestela oso ondo entzuten da.

Ze muntai egiten duzu audioa arrapatzeko mikroa erabili behar izateko?

Nik mikroaren sarreratik hartzen ditut audioak. Nire fibraren toma bideoarekin lotuta dago (fibrako kanalak bideotik daude sintonizatuta, ez dakit nola doan neuk ere, ba?a txapuza bat da, bideoa beste gela batera mugitu nahi dut eta ezin dut ze bestela dena popatik hartzera doa  :undecidedd), eta bideoaren eurokonektorearen irteeran eurokonektore bat jarri eta honi dvd reproduktoreak ekarritako kable bat jarri diot, mutur baten audioen irteera gorri eta zuriak dauzka, eta bestean mikrofonoen punta, eta punta hau mikroaren sarreratik sartzen dut. Audioa audiaudacityrekin grabatzen dut, momentu horretan erreguladorea nahiko altu eduki dut jarrita.

VCLri buruz, uf, ez zait batere gustatzen, audioa pixkat desfasatuta erreproduzitzen dit ('dit' diot, baina uste dut 'du' esan beharko nuela, ze uste dut ez dela nire arazoa bakarrik) eta bere erruz montaje baten zoratu egin nintzen audioa sinkronizatzen, eta ya ezin dut begien aurrean ikusi. Aparte ke subtitulu opzionaldun bideo bat ikusten bazaude eta jauzi egiten baduzu, keyframe batera ez baduzu jauzi egiten, subtituluak ez dira agertzen. Ez zait gustatzen batere  :unsure ffdshow + k-literen expert instalation modua  :thumbsup portatilean probatu dut eta la polla da, erreproduktore moduan bsplayer da onena, whenusave instalatzea eskatzen ez duen partxe batekin instalatu ezkero, jakina

FHarlock

AipatuNik mikroaren sarreratik hartzen ditut audioak.
Gaizki, Line in sarrera erabili beharko zenuke.




AipatuNire fibraren toma bideoarekin lotuta dago (fibrako kanalak bideotik daude sintonizatuta, ez dakit nola doan neuk ere, ba?a txapuza bat da, bideoa beste gela batera mugitu nahi dut eta ezin dut ze bestela dena popatik hartzera doa  ), eta bideoaren eurokonektorearen irteeran eurokonektore bat jarri eta honi dvd reproduktoreak ekarritako kable bat jarri diot, mutur baten audioen irteera gorri eta zuriak dauzka, eta bestean mikrofonoen punta, eta punta hau mikroaren sarreratik sartzen dut. Audioa audiaudacityrekin grabatzen dut, momentu horretan erreguladorea nahiko altu eduki dut jarrita.
Zure fibra toma, dekodifikagailu batera joango da, eta fibra emisio guztiak aparu honengatik aterako dira. Gogora dezagun, dekodifikagailuak kanal asko jasoko dietuela aldi berean, baina aldiberean bakarra emateko gai dela. VHS-eak gertatzen zitzaion berdina.

Etxeko bi aparatuetan kate digital desberdinak ikusi ahal izateko, dekodifikagailu bat baino gehiago beharko duzu. Aparatu bakarra edukita, kate digital bat aparatu baten baino gehiagotan ikusi ahal izateko, kable ladroiak erabili beharko dituzu, eta kablea bota aparatu batetik bestera. Nik dekodifikagailua saloian daukat, eta sukaldeko telebistan ikus dezaket kate digitalak, baina saloian ikus ahalko den bera.

Bestetik, dekodifikagailuak irteera mota desberdinak ditu. RadioFrekuentzia, kate analogiko baten moduan bidalita. Hau da nik erabiltzen dudana bideoa itzalita ere, beste aparatuek seinalea jaso dezaten. Gainera, horrela, beste kate analogiko guztiak pasatzen dira.

Bestetik, audio-out/euroconector. Itxura desberdina badute ere, egitan berdinak dira, gauza da eurokonektorea sortu zela konexioak sinplifikatzeko, para tontos egiteko. Seinale bakarra igorri dezake aldiberean. RF baino kalitate haundiagoa eskeintzen du. Interesgarria da, ahal denean, konexio mota hauek, grabaketetarako erabiltzea. RF-rekin kontuan eduki behar da kanal libre bat erabiltzen aparatuarentzako, beste batekin interfiri ez dezan, VHS-eak, dekodifikagailuak eta besteak rf zein kanal erabiltzen duten programa daitezke, eta beste aparatuetan tb kate arrunt bat bezala programatu.

Euskaltelen aparatuak, audio digital irteera badauka, zure konputagailuak horrelako sarrera badu, erabili hori inongo dudarik gabe. Kalitate galerako toma bakarra da. Hortaz gain, badu ere vga irteera bat. Grabatzera zoazen aparatuak honelako sarera bat badu, hau da toma egokiena.

Azalpen hauekin, nola molda dezakezun zure instalazioa ea azaltzea lortu dudan.

Eta zure hurrengo akatsa, minijack (mikro burua deitu dizunaren benetako izena)-audio kablea, dekodifikagailura konektatu zuzenean, seianle analogikoak, emplame/konexio guztietan kalitate galerak jasatzen dituzte, eta zenbat eta aparatu guxiago erdian prozesuan, kalitate galerak txikiagoak.

Aju

nik ez dut dekodifikagailua bezalako ezer ikusten, mueblearen atzetik kable bat bakarrik dator, bideora doana, eta bi telebista desberdinetan fibrako kanal desberdinak ikus ditzaket. Eta txarrena da mueble hori ezin dudala mugitu ni de co?a, nire aitari horrelako zerbait eskatzea ya...  :undecidedd

FHarlock

Ea nire susmoa zuzena den. Uste dut ez duzula oso argi nola emititzen duen Euskaltelek bere telebista seinaleak.

Kalean zunt optikoa doa, baia kaletik etxera, erremodulatu eta RF kabletik bidaltzen dute. Zunz optikoaren garestitasunak eta ez dizutela horrenbesteko kaudala bidaliko, RF-a erabiltzera eraman ditu, frekuentzia desberdinak erabiliz seinale bat baino gehiago bidal bai dezakete.

Erremodulazio hau bi eratara egiten dute, analogikoki, telebista dekodifikagailurik gabe ikusteko, eta digitalki, kate gehiagorekin, ordainezko guztiak eta irekian (minitb deitzen diotena), TDT-koak,  autonomikoak eta internazional batzuk. Analogikoki, antena terrestea jaso zenitzake baino kate gehiago eskeintzen dizute: Euronews, Natura...

Nire ustez, kontzeptuak nahastuta dituzu, eta anbalogikoki jasotzen zabiltza, dekodifikagailurik ez baduzu eta videoak ez badu bat integratuta.

Kontuz ibili, 2008-tik aurrera, kate analogikoak itzaltzen joan daitezke, eta 2010 itzaltzeko obligazioa dute.

Aju

#8
bai bai, duela denbora bat komentatzen ibili nintzen lagun batekin eta analogikoa daukat, bai. 2008rako aber tdt puta jartzen den, portaleko pare bat bieja hiltzen badira agian baiezkoa irtengo da (2k 25 manejatu)  :undecidedd

EDIT: bestela ere bideoa mugitzea, txungo nire aitarekin