DBZKAI maratoiak larunbat gauean

Sortzailea Taichisan, 2012ko Otsailaren 17a, 12:53:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi,
Atzo ofizialki esan zuten etb3 betizu facebooken DBZKAIren maratoriak hasi egingo direla larunbat honetan hasita, 23:00 aldera gaueko 1:30arte. Ez dakigu Igandeetan berdin ziango dela, ez dut uste.
Dena den espero dugu tonika hau ez mugitzea batez ere asteburu honetan ere, larunbaten animazio filmea emititzen dutelako (geroxeago HIRU nahieran igo egingo dena) eta Igandean irudi errealeko filmea emango dute, errepikatuta, Marrazomutiko eta labaneskaren abenturak, baino zerbait da, hau espero dugu ere nahieran ikusgai izan ahal izatea.
Ta zain nago ikusteko ia igandeko programazio osoa jartzen duten jakiteko pasadan asteko filmearen ordutegian filme gehiago eskaintzeko prest dauden.

Hurrenarte!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Programazioa ikusi dut eta Brinkola ere botatzen dutela konturatu naiz, noiztik baina??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Adi egongo gaituk. Ea behingoagatik portazen diren...

Taichisan

Bai, ikusi dut, Brinkola nire usteetan aste hontan hasiko dira be. Ia behingoan 6 hilabetez behintzat programazio horien aldaketarik egoten ez den, igandeetan filme berriak estreinatzen dituzten gabean, etab...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Badirudi gaur ere baietz, hirugarrena ari dira ematen :barre:

Arsenicum

Ointxe joan naz idazten! 3.na jarraian. Shinchan ez deurie emongo orduen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Ondo kalkulatuta dauke. Aurrerantzean 3naka emanda datorren ostiralean amaitzen da exakto.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Keba, ez dira holakoak. Berez azkan kapituloa japonian ez zan emon telebistan, e. Baina Katalunian emon da.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:16:26
Keba, ez dira holakoak. Berez azkan kapituloa japonian ez zan emon telebistan, e. Baina Katalunian emon da.

Azken finean DBKAI txapuza xamarra izan zen. Berziklaketa moduko hau egiteak zekarren kostu altuek, soinu bandaren plagio kontuarekin batera, guztiz hondatu zuen. Eta honi gainera garai hartan (2010-ean) Satan Jaunare ahots Japoniarra jartzen zuen aktoreak bere buruaz beste egin zuela, eta ondorioz Videl en ahots jartzen zuen seiyuuak telesailean parte hartzeari uko egin ziola gehitu behar zaio. Hala ere azken faktore honek ez du erlazio zuzenik KAIren kantzelazioarekin

Taichisan

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:11:08
Badirudi gaur ere baietz, hirugarrena ari dira ematen :barre:
Emmmm zer?? esan nahi duzue gaur 3 atal emititu dituztela jarraian sinmas inori esan gabe berriz???
Ostia bat emango diet azkenean seguru!! Bazilatuz bazilatu beti.... Putakume zantarrak!
Dena den uste dut Shinchan bai emititu dutela zeren iruditu zait atal berria HIRUn ikustea, baino erra naiteke...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Shin Chan ez dute eman Kairen ondoren.

Arsenicum

KTX edo holangoren bat emititu deurie ondoren. Kayak, trontzalari eta eskaladako saio bat.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.