Oizmendi telebista

Sortzailea burrundaie, 2012ko Abenduaren 30a, 00:14:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Oizmendi telebistan euskarazko filmak ematen ari dira. Eguerdian Tasio eman dute, aukera paregabea gure bertsio eskasa hobetzeko; tamalez ez dut grabatzerik izan. Orain, gaueko 12etan, 27 Ordu ematen hasi dira, eta hau bai, hasieratik grabatzen ari naiz eta bihar daukagun bertsioa berritu egingo dut. Honek duen alde txarra zera da: filmok ez dira inongo programaziotan azaltzen, hortaz, ezin jakin noiz eta zer botako duten... Era berean, telebista hauetako batzuek ematen dituzten marrazki bizidunak ere interesgarriak izan litezke. Ikusten denez, gero eta gehiago,  ETB-z gain badago zer ikusia...

Taichisan

Baino telebista hori ez da euskal herri osoan hartuko ezta? esan nahi det, zihurasko eskualde baten telebista izango dela.
Ala eta guztiz ere oso interesgarri litzake jakitea zein marrazki bizidun emititzen dituzten, zeren Heman, Bravesstar, Muka muka, Bihurkorrak eta horietakoak badira inork graba behar ditu bai ala bai, falta zaizkigun materialik gogokoena bait da ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Hemen programazioa:
http://oizmenditelebista.com/programazioa/

Euskaltelen ikus daiteke 900 ta piku katean.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik badaukat TDT bidez. Inoiz Muka Muka eta Sakura aurkitu izan ditut.

burrundaie

#4
Tamalez tokiko telebisten programazioarekin ez dago fidatzerik. Hala ere, badakit Telebista batzuetan ETB-en emititzen ez dituzten marrazki asko botatzen dituztela... Saiatuko naiz jarraipena egiten, gutxienez gaur egun kate haietan zein marrazki ematen ari diren jakin dezagun. Denak grabatzen lortzea zailago ikusten dut nik, lehen esandakoarengatik: Eitb-ko programazioak baino fidagarritasun eskasago eskaintzen baitute telebista haien programazioek....
Printzipioz ez dakit zehazki zeinetan ematen dituzten marrazki bizidunak (zerrendako lehengo lauetan bai, behintzat). Nik hartzen ditudan euskarazko kateak hauek dira:

Goiena Telebista (Debagoiena aldekoa)
Hamaika Telebista (Gipuzkoa eta Bizkaikoa, momentuz)
Oizmendi Telebista (Gernika aldekoa)
Goierri Telebista (Goierrikoa)
Erlo Telebista (Zarautz...)
Urola Telebista (Urola bailarakoa)
28 Kanala Telebista (Tolosa aldekoa)

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Abenduaren 31a, 08:09:47
Baino telebista hori ez da euskal herri osoan hartuko ezta? esan nahi det, zihurasko eskualde baten telebista izango dela.
Ala eta guztiz ere oso interesgarri litzake jakitea zein marrazki bizidun emititzen dituzten, zeren Heman, Bravesstar, Muka muka, Bihurkorrak eta horietakoak badira inork graba behar ditu bai ala bai, falta zaizkigun materialik gogokoena bait da ;)
Ni benetan honek jarri nau martxan. Honelako kate batean eman dute eta gu enteratu ez?  :puppy2:

jonnydbz

Goienan aspalditik ez dagoela marrazkirik, programazioan ere ez da agertzen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Abenduaren 31a, 18:06:13
Goienan aspalditik ez dagoela marrazkirik, programazioan ere ez da agertzen.
Egia esan, aspaldi ez dut Goiena telebista ikusten. Lehen bai, marrazkiak egoten ziren... Orain ez dakit. Hemendik aurrera hasiko naiz denen programazioa gertutik jarraitzen. Lehengoan Oizmendi telebistan bi pelikula eman zituzten eta programazioan aipamenik ere ez. Gaur Goierri telebistan eta Oizmendin Kalabaza Tripontzia eman dute eta berdin, ezta hitzik ere horretaz.. 

GS

#8
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Abenduaren 31a, 08:09:47
Baino telebista hori ez da euskal herri osoan hartuko ezta? esan nahi det, zihurasko eskualde baten telebista izango dela.
Ala eta guztiz ere oso interesgarri litzake jakitea zein marrazki bizidun emititzen dituzten, zeren Heman, Bravesstar, Muka muka, Bihurkorrak eta horietakoak badira inork graba behar ditu bai ala bai, falta zaizkigun materialik gogokoena bait da ;)
Hamaika telebistan orain dela hilabete batzu emititu zituzten Cloud Trotters, Lazkao txiki, Fernando Amezketarra, Txirrita eta Alex eta Alexis. Oizmendi telebistan iaz eman zuten kazetari ausartak, eta orain ematen ari dira Bizar gorri, Fernando, Sakura, Mamorro mamu txikia, Nonochan, Seabert, Grisu dragoi txikia, Animaliakeriak, Barkleitarrak, Amaigabeko istorioa eta Snorkak.

JON I

Kaixo lagunok urte berri ona eta zorionik onena opaz galdera bat egin nahi dizuet nik telebista batzuekin kate batzuk artzen ditut eta beste batzuekin beste batzu ez nahi aña baina...
beno nahiko nuke jakin zein katetan emititzen diren euskal herrian ditugun kate hauek:
Goiena Telebista (Debagoiena aldekoa)
Hamaika Telebista (Gipuzkoa eta Bizkaikoa, momentuz)
Oizmendi Telebista (Gernika aldekoa)
Goierri Telebista (Goierrikoa)
Erlo Telebista (Zarautz...)
Urola Telebista (Urola bailarakoa)
28 Kanala Telebista (Tolosa aldekoa)
zintonizatu ta gordetzeko; nahiz eta batzuen seinalea seguruenik ezta heldu ere agian propagazioak laguntzen duenean ikus al izateko.
ongi legoke kate guzti hauek EH-n ikus al izateko ekimenen batzu egitea eskaerak edo..... eta horrela ahalik eta jende gehienera hel daitezen.
segi horrela kementsu beldurrik gabe gureari eutsiz,aurrera!

burrundaie

Aipamenaren egilea: JON I  Noiz: 2013ko Urtarrilaren 01a, 10:21:15

Nik haiek denak Euskalteleko seinalearen bidez hartzen ditut, TDT-en bidez ezin dut Hamaika telebista ere hartu. Badakit, tokian tokiko telebistak hartzeko antena modifikatu beharra dagoela, baina informazio gehiago ezin eman. Agian baten batek TDT-en bidez harrapatzen ditu hauetako batzuk eta informazio gehiago eman diezazuke.

Aju

TDT bidez zure eskualdekoa bakarrik har dezakezu, beste seinaleak ez dira iristen. Ezin dugu Bizkaiatik Zarautzeko katea hartu, ezta Gipuzkoarrek Oizmendi hartu ere.

JON I

Ni eibarren nago eta tdt dut bakarrik mendian bizi naizenez eta antena eskus aldatu dezaketenez ba ....beno gauza da nik hamaika tb,la10teledonosti tb eta gipuzkoa tb ren seinale bat, artzen ditudala,goiena gertu dut baina momentuz ez dut arrapatzen urkok oiz mendia tapatzen duenez bizkaikoak ere ez ,pena da potentzia erdal kateei ampliatu eta euskarazkoei ezertxo ere ez ematea patxito kabroiak. baina seinalehen kateak jakinda probak egin al dira.