DRAGOI BOLA Z
(http://webs.ono.com/loqueveiamosdepeques/imagenes/db18.jpg)
FITXA TEKNIKOA Izenburu Originala: Dragon Ball Z
Kapituluak: 291
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa x264rekin konprimituta eta ETBko LTD audioa
Arduradunak: Aju
Iraupena: 23:36
Tamaina: 350 MB inguru
Audioa: Dual, Euskara/Japoniera.
Zerbitzariak: Mega
AZALPENAK
- Zeintzuk dira bertsio honen hobekuntzak?
- Audioa. Bertsio zaharraren audioa duela ia 20 urteko VHStatik atera eta gero filtratu egin zen, kalitate asko galduz. Bertsio berri honen audioa LTDko ETB3 katetik hartua izan da, hau da, ETBk digitalizatua, eta ez du filtraziorik jasan. Gainera oraingoan euskarazko bikoizketari zentsura kendu zaio beste eszena batzuetako bikoizketa jarrita. Atalen tituluak audio japoniarrarekin geratu dira baina euskarazko azpititulu ez itsatsiak gehitu zaizkio bideoari.
- Bideoa. Bertsio zaharraren bideoa konpresio baten konpresioa zen (jaitsi zirenean Windows Media Video formatuan konprimituta zeuden eta gero Xvid codec-arekin berriko konprimitu ziren), kalitate asko galduz. Gainera 640x480 erresoluziora txikituta zeuden. Bertsio berriaren bideoa egiteko Japoniako Dragon Boxaren ISO kopia zehatzak jaitsi dira, gero belaunaldi berriko x264 codec-arekin zuzenean konprimitzeko, 720x540 erresoluzioko bideoak atereaz.
- Behin atalak jaitsitakoan berrizendatu itzazue, mesedez, batez ere emulen jartzen badituzue. Proposatzen dudan izen estandarra "Dragoi Bola Z - XXX - [Euskal-Encodings][x264]" da, XXX-en lekuan atalaren zenbakia jarrita. Izena aldatu badiet MEGAren zentsura ekiditeko izan da, inoiz gertatu izan baitzait "Dragoi Bola Z" izenarekin zerbait igo eta haiek, copyrighta dela eta, ezabatu izana.
- Atalen batek akatsen bat badauka (atalaren tituluaren azpititulua falta, lehen audioa euskarazkoa izan beharrean japoniarra izatea, bi audio batera entzun, audio zatiren bat falta, etabar) abisatu eta ahal den arinen konponduko da.
ATALAKSerie osoa biltzen duen DLCa JDownloaderrekin jaisteko (https://mega.nz/#!99JRgTJD!fzJggoCKw9gI9U1zwtz7GMSxstrf19eYeRAy0BfL9ek)
Mezu hau badaezpada erreserbatua geratzen da etorkizunerako.
Alaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa :omgomg: :txistu: :osopozik: :shock:
Eskerrik asko benetan!! Jeisten jarriko ditut, eta ahal dudan heinean ikusten joango naiz. Zerbait arraroa ikusten badut, abixatuko dizut!
:goku:
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Otsailaren 11a, 14:21:33
Alaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa :omgomg: :txistu: :osopozik: :shock:
Eskerrik asko benetan!! Jeisten jarriko ditut, eta ahal dudan heinean ikusten joango naiz. Zerbait arraroa ikusten badut, abixatuko dizut!
:goku:
Hori hori, zuk abisatu, ez litzateke arraroa eta akatsak aurkitzea. Adibidez duela astebete atal bat aurkitu nuen openinga euskaraz eta japonieraz aldi berean zeukana.
Baina pazientzia, ze 291 atal ez dira hilabete batean ikusten XD
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Otsailaren 11a, 18:21:04
Baina pazientzia, ze 291 atal ez dira hilabete batean ikusten XD
Bai bai, hori ulertzen dut. Zure mezua ikusi dudanean pentsatu dut "joder, ya lehenengo atalean akatsen bat dago?" :barre:
91. atala berriro egin dut. Lehengo bertsioa ezabatu, berria igo eta DLC fitxategia eguneratu dut berarekin. Lehen mezuko DLCan aurkituko duzue.
Jada akatsik topatu du norbaitek ala? jajaja
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Otsailaren 11a, 23:23:38
Jada akatsik topatu du norbaitek ala? jajaja
Bai, nik neuk. Eta
berriro aldatu dut atal berdina, beraz beste behin jaitsi behar duzu lehen mezuko DLCa. Txapuza bat zegoen kortinilla eta gero, baina ez da nire errua, ETBri masterra eman zion enpresa frantziarrarena baizik.
Aju, begira dezakezu 231. atalaren linka? Ezin dut jeitsi-eta.
Ematen du orain ondo dabilela.
Orain arte ikusitakoarekin, esan beharra daukat primeran dagoela! Ez nintzen gogoratzen "Bulma sorginaren" bikoizketa akatsaz jajaja.
Pentsatu duzu extra moduan zerbait sartzea? Ikusita ETBko abestia jarri duzula, agian kreditu gabeko opening eta ending-ak, beste bikoizketekin ere, edo BGM edo OSTrik?
Eta gogoan duzu zentsurak non dauden? Argi egoteko besterik ez da, ea zerbait arraroa sumatzen dudan Kaiko bikoizketeki XD.
Eskerrik asko berriz ere!
Google Drivera denborarekin igotzen saiatuko naiz...MEGAko doako kontuek izugarrizko arazoak ematen dituzte nahi dutenean.
Eskerrik asko ala ere zure lan apartagatik. :omgomg:
21. atalean somatu dut bikoizketa aldaketa, Iratxo Dortoka komunean dagoen unetxo batean eta komunetik irtetzean XD
Hor da DBZn dagoen lehen zentsura? Besterik badago ez dut bikoizketan ezer sumatu.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:08:59
21. atalean somatu dut bikoizketa aldaketa, Iratxo Dortoka komunean dagoen unetxo batean eta komunetik irtetzean XD
Hor da DBZn dagoen lehen zentsura? Besterik badago ez dut bikoizketan ezer sumatu.
Hori zentsura kuriosoa da. Selecta DVDak editatzen hasi zenean asmo itzelekin hasi zen, bezeroei zentsura guztiak berbikoiztuak izango zirela aginduz. Azkenean zentsura bakarra bikoiztu zuten, horixe bera. Konturatzen bazara ahotsa beste bat da (Vickieko Urobe agurea). Zentsura hori DVDtako audioarekin konpondu dut releasean. Litekeena da lehen zentsura hori izatea, bai.
Laster Napparen burrukara iritsiko zara; atal horiek bikoizketa frantses dexente zeramaten, eta nik japoniarra jarri nien. Ze nazkagarriak diren bikoizketa frantseseko ahotsak :barre: Eszenetako bat Nappa hegazkinak apurtzen dabilenekoa da.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:24:56

Nik irakurri nuenez frikien kexuengatik utzi zuten alde batera zentsuren bikoizketa. Frikien esanetan bikoizle aldaketa asko igartzen zen (normala, jatorrizko bikoizleak erabiltzen ez badira), eta horretarako hobe zela japonieraz uztea. Denok dakigun moduan, askoz hobeto dago japonieraz, ahots guztiz ezberdin eta ulergaitza entzunten, eta subak irakurri behar izatea :shit:
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:24:56
Laster Napparen burrukara iritsiko zara; atal horiek bikoizketa frantses dexente zeramaten, eta nik japoniarra jarri nien. Ze nazkagarriak diren bikoizketa frantseseko ahotsak :barre: Eszenetako bat Nappa hegazkinak apurtzen dabilenekoa da.
Pentsatzen nuen oihu gehienak japonieraz uzten zirela, frantsesezko oihuak zeudenik ez nekien. Bertsio zaharrean frantsesak daude? Konparaketu egingo ditu ea aldea zein den.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Otsailaren 24a, 18:27:14Pentsatzen nuen oihu gehienak japonieraz uzten zirela, frantsesezko oihuak zeudenik ez nekien. Bertsio zaharrean frantsesak daude? Konparaketu egingo ditu ea aldea zein den.
Ahots frantsesak boladaka agertzen ziren. Dakizun moduan ETBk tandaka erosten zituen atalak, eta tanda batzuetan frantsesa erabiltzen zuten eta beste batzuetan ez. Gehien 261-291 ataletan somatzen zen. Bertsio zaharrean ETBren audioa tal cual dago, ez nintzen japoniarrarengatik ordezkatzen ibili.
Kaixo!
263 atala ez dabil.
Mila esker.
Une batez offline geratuko zen, ze niri orain utzi dit.
Megako atalak nabigatzaile bitartez deskargatu ezinik geratzen direnean (baina orrialdeko lainotxoan HASTEN jartzen baldin badu bakarrik) saia zaitezte jdownloader edo Mipony programarekin fitxero hori jaisten. Megak arazoak ditu batzuetan nabigatzaile bitartez jaisterakoan.
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Martxoaren 03a, 16:03:36
Megako atalak nabigatzaile bitartez deskargatu ezinik geratzen direnean (baina orrialdeko lainotxoan HASTEN jartzen baldin badu bakarrik) saia zaitezte jdownloader edo Mipony programarekin fitxero hori jaisten. Megak arazoak ditu batzuetan nabigatzaile bitartez jaisterakoan.
Orain egin dut eta miponyarekin "error de descarga" ta jdownloaderekin "No hay conexion"
Berriro jaisten saiatuko naiz
Mila esker
Niri berdina gertatu zitzaidan beste atal batekin, eta ordu batzuetara ondo zebilen. Izan pazientzia pixka bat, agian hau ere denbora kontua izango da.
Niri lehen jaisten hasi zait, zerbitzariaren gauza izango da.
Probak egiten asi naiz eta niri ere 263a ez doakit ondo. Miponyrekin error de descarga jartzen du. Aldi bateko errore klasikoa izatea espero dut. Bestela...jai daukagu. Atala berriro igo behar izango zenuke orduan.
EDIT: Berriz ere saiatu naiz 263garren atala Mipony bitartez jaisten, eta ez dit utzi. Errore abisua eman dit. DLC fitxeroa deskodetu dut eta 263garren atalaren lotunean sartu naiz. Nabigatzaile bitartez arazorik gabe jaisten utzi dit.
Hemen duzue linka behar duzuenontzat
Spoiler
https://mega.co.nz/#!fE5j1BTK!R2_TQ1tzuJDfROGjHGsXRc8mq1Rt3gdMfsq4wcZ81jM
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Martxoaren 04a, 09:23:04
Probak egiten asi naiz eta niri ere 263a ez doakit ondo. Miponyrekin error de descarga jartzen du. Aldi bateko errore klasikoa izatea espero dut. Bestela...jai daukagu. Atala berriro igo behar izango zenuke orduan.
EDIT: Berriz ere saiatu naiz 263garren atala Mipony bitartez jaisten, eta ez dit utzi. Errore abisua eman dit. DLC fitxeroa deskodetu dut eta 263garren atalaren lotunean sartu naiz. Nabigatzaile bitartez arazorik gabe jaisten utzi dit.
Hemen duzue linka behar duzuenontzat
Spoiler
https://mega.co.nz/#!fE5j1BTK!R2_TQ1tzuJDfROGjHGsXRc8mq1Rt3gdMfsq4wcZ81jM
Holan bai!!!!!!!!!
Eskerrik asko!
Eskerrikasko!! Jeisten jarriko det gaur bertan!
Kalidade onean eta euskeraz, ezin hobea!
Beste bikoizketa aldaketa bat antzeman dut 54. atalean. Vegetak suntsitutako herrixkan Freezerren soldadu batek bizirik iraun duen azken namektarra hiltzen duenean. Egia esan ahotsen aldaketa bakarrik sumatzen da, oso ondo dago benetan.
Honetaz aparte akats bat topatu dut 58. atalean: izenburuaren zatian ez dago hotsik, isil-isilik dago...
Beste hauek ez nituen aipatu bere garaian, baina 10. eta 34.ean, aurreko ataleko laburpenaren audioa eta izenburuarena solapatu egiten dira. Hauetan pentsatzen dut horrela izango dela bestela laburpeneko audioa moztu egin beharko litzatekelako, ezta?
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Martxoaren 09a, 17:13:19
Beste bikoizketa aldaketa bat antzeman dut 54. atalean. Vegetak suntsitutako herrixkan Freezerren soldadu batek bizirik iraun duen azken namektarra hiltzen duenean. Egia esan ahotsen aldaketa bakarrik sumatzen da, oso ondo dago benetan.
Honetaz aparte akats bat topatu dut 58. atalean: izenburuaren zatian ez dago hotsik, isil-isilik dago...
Beste hauek ez nituen aipatu bere garaian, baina 10. eta 34.ean, aurreko ataleko laburpenaren audioa eta izenburuarena solapatu egiten dira. Hauetan pentsatzen dut horrela izango dela bestela laburpeneko audioa moztu egin beharko litzatekelako, ezta?
58.arena hankasartze bat da, eta 10 eta 34arena horrela izan behar da, ze bestela esaldia moztuta geratzen da; horrek ez dauka konponbiderik.
Orain ez daukat hainbeste denbora ikusteko, baina poliki-poliki banoa. Beste bi gauzataz konturatu naiz: 61. atala amaitzean bukaeran audioa moztu egiten da, suposatzen dut ETBk emisioa une horretan moztu egingo zuela eta horregatik dagoela; eta 65.ean bideoan gauza arraro bat dago 10:12 minutuan, mezuan erantsita jartzen dut.
Oso gustora ikusten ari naiz DBZ, uste baino hobeto :goku:
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Martxoaren 18a, 21:28:39
Orain ez daukat hainbeste denbora ikusteko, baina poliki-poliki banoa. Beste bi gauzataz konturatu naiz: 61. atala amaitzean bukaeran audioa moztu egiten da, suposatzen dut ETBk emisioa une horretan moztu egingo zuela eta horregatik dagoela; eta 65.ean bideoan gauza arraro bat dago 10:12 minutuan, mezuan erantsita jartzen dut.
Oso gustora ikusten ari naiz DBZ, uste baino hobeto :goku:
65. atalekoa banekien. Egia esan ez dakit zergatik geratu den horrela. Badaezpada berriro jaitsiko dut atal hori dakarren Dragon Boxeko ISOa eta ea zerbait egin daitekeen.
61. atalaren amaiera hori disimulatuko dut zerbaitekin. Halako gauzak zailak dira konturatzeko seriea ikusi ezean, zu joan esaten.
Bai, bai, ni esaten joango naiz. Zuzentzen badituzu, primeran, eta bestela primeran ere. Zuzendu behar dituzun jakin nahi dut DVD grabatu baino lehen, zuzenduz gero, itxaron egingo dut hauek grabatzeko.
58 eta 61 konponduta daude, eta 65.aren bideoa oraintxe konprimitzen ari naiz. Ea bihar edo jartzen ditudan.
58, 61 eta 65. atalen bigarren bertsioa igota. Lehen mezuko DLCa eguneratu dut beraiekin. Jdownloaderrean kargatzean azken posizioan agertzen dira zerrendan.
Eskerrika asko! Jeisten oraintxe bertan!!
V2en txostena ematera nator:
- 58: OK.
- 61: Atal hau ez dut osorik ikusi eta honegatik agian akatu egingo nauzu lehenago ez konturatzeagatik, izan ere V1ean ere bazegoen. Atalaren hasieran akats batetaz konturatu naiz eta horregatik ez dut ikusten jarraitu. Izenburuaren ondoren, 3:00 minututik aurrera, ahotsak guztiz desfasatuta daude...
- 65: Atal hau ezin izan dut ikusi, ze reproduktoreak ez du rekonozitu... MediaInfoa ikusten aritu naiz eta bideo berri honek kodek liburutegiaren bertsio ezberdina du. Beste guztiek x264 core 129 r2230 1cffe9f erabiltzen duten bitartean, honek x264 core 138 r2358 9e941d1 darabil. Asko eskatzea litzateke aurreko bertsioa erabiltzea? Honetaz parte, MediaInfoak ikusten ibili naizenez, subak txertatu gabe daudela konturatu naiz.
Akatsak zuzenduta.
EDIT: Codec-arekin ezin dut ezer egin; bideoak aspaldi konprimitu nituen meGUIk garai hartan zerabilen x264 bertsioarekin, eta orain berria egitea oraingoarekin egin dut. Ez dago atzera egiterik.
61.a OK, atzeko musika arraro hasten da, baina elkarrizketak ondo daude.
65.a PCan ikusi beharko, pena bat. Ikusten dudanean konfirmatuko dut ondo dagoela.
Eta eskerrik asko dena hain azkar zuzentzeagatik! :goku:
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Apirilaren 01a, 22:55:13
61.a OK, atzeko musika arraro hasten da, baina elkarrizketak ondo daude.
65.a PCan ikusi beharko, pena bat. Ikusten dudanean konfirmatuko dut ondo dagoela.
Eta eskerrik asko dena hain azkar zuzentzeagatik! :goku:
61.ak ez dauka beste soluziorik. Zentsura bat dago hor Zarbon hiltzen delako, eta frantziar iluminatu hauek, zentsura dela eta, bideoa eta audioa tramo berdinean moztu beharrean desberdinetan egiten dute, horregatik ahotsak sinkronizatzean gero musikek ez dute koinziditzen. Horrelako gehiago daude seriean zehar. Hor nahiko salduta nengoen, Krilinek esaldia amaitzean jada musika hasita baizegoen, eta aukera bakarra abesti hori beste atal batean bilatzea zen (OSTekoak ez du balio ze kalitate oso desberdinekoak dira eta gehiegi igartzen da) fondoko efekto antzeko batekin (hegaldia). Jakingo bazenu nolako malabareak egin behar diren... Web hau (http://kenisu.webs.com/dragonballzbgm.htm) nire salbazioa da, berak esaten dit abesti hori zein ataletan agertzen den.
79.eko abestia lortu zenuen orduan?
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Apirilaren 02a, 07:12:07
79.eko abestia lortu zenuen orduan?
Bai, aurkitu nuen. Hor ya OSTa erabili behar zen ze ezinezkoa zen beste eszena batzuetatik abesti garbia lortzea.
Bale, 65arekin probak egiten aritu naiz eta neure telebistan ere ez da ikusten. Azkenean ere konturatu naiz zergatik den: meGUIrekin bideoak konprimitzean MKV formatuan jarri behar dira. Nik horrelaxe neukan orainarte baina kasualitatez, izan ere berdin baitio (edo hori uste nuen) bideo konprimitu hori de primeras MKV edo MP4 formatuan egiteak, gero mkvmerge programarekin sortu behar baitut MKV finala; bideo, audio eta azpitituluekin. Baina ez, antza denez hasieratik jarri behar da MKVn, egin ezean fitxategi hori "hondatuta" geratzen baita. Aurreko batean gauzak ukitzen ibili nintzen eta nahi gabe gaizki utzi nuen. Baina arazoa ez da x264 codec-aren bertsioa.
Ba putada galanta, ze Shin Chanen 50 bat atal neuzkan takada batean horrela konprimituta, eta ez nuke deskartatuko GTren atalen bat edo horrela egotea... Pffff...
Pena da telebistan ezin ikustea :triste:
PD: emotikonoa pena gehiago emateko jarri dut jajaja
Beno, beste tanda batekin nator. Azkenean Namekeko sagarekin amaitu dut, ez nintzen gogoratzen Freezerren aurkako borroka zenbat luzatu zuten :haserre:
65. atala PCan ikusi dut eta ondo dago. 71. atalean zentsura bat nabaritu dut Freezerrek Naili besoa mozten dionean, baina agian bikoizlea berdina izan daiteke, oso ondo dago egina. 79. atalean naiz eta lekuren baten zerbati igarri, hau ere oso ondo gelditu da.
Orain audioekin topatu ditudan arazo pare bat:
- 85: audio desinkronizazio bat dago, Freezerrek Vegetari jipoia eman ostean, Vegeta lurrera jaurtitzen du, eta begeta lurrean dagoen bitartean (17:25-17:33 tartean) Krilinen ahotsa, Gohanena eta abiadura soinu efektu bat entzuten dira. Zati hau Vegetaren eszena ostekoak dira, Krilin eta Gohan ikusten dira, eta gero Freezer euren aurrean agertzen da bat-batean. Baliteke audio zatia osoa Freezerrek Vegeta buztanarekin hartzen duenerarte izatea, ze Vegetaren eztarriko soinua errepikatuta entzuten da bera agertu baino lehenago.
- 103: 21:13an soinua moztu egiten da narratzailea hizketan dabilen bitartean. Ziurrenik ETBko emisioan moztu egingo zuten eta ezingo da ezer asko egin. Hala ere, DVDtan badator hortik audioa atera nahi baduzu.
Orain arte nahiko gustora ikusten ari nintzen, Freezerren borrokararte. Ea martxa berdinean noan, ez nuen uste hain azkar ikusiko nituenik. Eskerrik asko berriz denagatik!
85ean ohartu ez nintzen zentsura bat dago. 103an nahi gabe audio gehiegi ezabatuko nuen, ze ETBtik hartutako audioa osorik daukat. Ea laster batean zuzentzen ditudan hauek eta 65a.
Biok egiten ari zareten lana apartekoa da. Mila esker. :rock:
Nork esango lukeen ETB eta Selekta berak eskainitako bertsioak baino hobeagoa den bertsio bat aurki genezakeela hemen.
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Apirilaren 21a, 13:07:13
Biok egiten ari zareten lana apartekoa da. Mila esker. :rock:
Nork esango lukeen ETB eta Selekta berak eskainitako bertsioak baino hobeagoa den bertsio bat aurki genezakeela hemen.
Egia esan ez da batere zaila, ETBk duela mila urteko bideoa dauka eta Selectak audioak beharrizanik gabe filtratu eta hondatu zituen.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Apirilaren 21a, 14:32:25
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Apirilaren 21a, 13:07:13
Biok egiten ari zareten lana apartekoa da. Mila esker. :rock:
Nork esango lukeen ETB eta Selekta berak eskainitako bertsioak baino hobeagoa den bertsio bat aurki genezakeela hemen.
Egia esan ez da batere zaila, ETBk duela mila urteko bideoa dauka eta Selectak audioak beharrizanik gabe filtratu eta hondatu zituen.
Eta ez hori bakarrik bideo japoniarraren formatua entrelazatua (entrelazado, euskeraz ez dago hau esateko beste modurik) zen, bideoa ripeatzerakoan, saltoka ikusiz. Konprimatzerako orduan desentrelazatu egin behar izaten zen. Buuren sagako atal batzuk ripeatu nituenean konturatu nintzen honetaz.
65a, 85a eta 103a berreginda. Jonny, emaiozu begiradatxo bat 65ari, atal hori madarikatuta baitago; ya ez dut bere ISOa ezabatuko ondo dagoela egiaztatu arte (3-4 aldiz jaitsi dut jada...).
Primeran, eskerrik asko! Jeisten nabil eta ikustean komentatuko dizut.
65, 85 eta 103 OK!! :osopozik:
ISOa ezaba dezakezula ematen du. Eskerrik asko berriz! Garlick Gazteren saga ikusi dut eta ez dut arazorik ikusi.
:goku:
:ahozabal: :omgomg: :txistu: :osopozik: :goku:
Buaaaaa ze ondooooo!!! Gora zuek!!! Zelako karetoa geratu zaidan hau ikustean. Lan bikaina! Den dena deskargatu harte ez dut ordenagailua itzaliko jajaja.
Mila esker egiten ari zareten lanagatik!
Aspaldiko partez ikusi ditudan gauzak komentatzera nator. Lehenik eta behin gauza bat galdetu nahi nuen: 105. ataletik aurrera, atal sorta bat dago titulua bikoiztuta duena, horiek horrela dira edo Kaitik ateratakoak dira? Ohartu naizen gauza bitxi bat ere, 166. atalean 15:20 minutuan Iratxo Dortokak Satan Txikiri
Piccolo deitzen dio! Hori inoiz gertatu zenik ez nekien XD
Orain ikusi ditudan akatsak komentatuko ditut:
- 147: audioa unetxo txiki baten joan egiten da 2:41 minutuan, baina hau ez da hainbesterako ere, ziurrenik ETBk horrela izango du (egia esan atzeko soinu bandak atal guztietan lekuren baten desafinatzen du).
- 184: kortinila ondoren zatitxo bat japonieraz dago berri emailea eta Satan jaunaren esaldi bana besterik ez. Audio zati hau galduta dago?
- 193: 5:53 minutuan, Shenron desagertzen denean bi frame gaizki nabaritu ditut (erantsita daude).
Beste gauzarik ere somatu nuen, 127. atalean reproduktoreak zati bat salto egiten zuen aurrera edo audioa joaten zitzaion (ez naiz ondo gogoratzen), baina 10 aldiz jartzean 2tan edo bakarrik gertatu zitzaidan. Hau nire reproduktorearekin kontua izango dela uste dut.
4 hilabetetan 2 herenak ikusi ditut... Sobre dosis bat izan behar dudala uste dut!
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Ekainaren 15a, 19:25:06
Aspaldiko partez ikusi ditudan gauzak komentatzera nator. Lehenik eta behin gauza bat galdetu nahi nuen: 105. ataletik aurrera, atal sorta bat dago titulua bikoiztuta duena, horiek horrela dira edo Kaitik ateratakoak dira? Ohartu naizen gauza bitxi bat ere, 166. atalean 15:20 minutuan Iratxo Dortokak Satan Txikiri Piccolo deitzen dio! Hori inoiz gertatu zenik ez nekien XD
Orain ikusi ditudan akatsak komentatuko ditut:
- 147: audioa unetxo txiki baten joan egiten da 2:41 minutuan, baina hau ez da hainbesterako ere, ziurrenik ETBk horrela izango du (egia esan atzeko soinu bandak atal guztietan lekuren baten desafinatzen du).
- 184: kortinila ondoren zatitxo bat japonieraz dago berri emailea eta Satan jaunaren esaldi bana besterik ez. Audio zati hau galduta dago?
- 193: 5:53 minutuan, Shenron desagertzen denean bi frame gaizki nabaritu ditut (erantsita daude).
Beste gauzarik ere somatu nuen, 127. atalean reproduktoreak zati bat salto egiten zuen aurrera edo audioa joaten zitzaion (ez naiz ondo gogoratzen), baina 10 aldiz jartzean 2tan edo bakarrik gertatu zitzaidan. Hau nire reproduktorearekin kontua izango dela uste dut.
4 hilabetetan 2 herenak ikusi ditut... Sobre dosis bat izan behar dudala uste dut!
147: Horrela eman zuten ETBn. Badauka konponbidea, audio japoniarra jarri eta listo. Egingo dut ahal dudanan.
184: Audioa nahi gabe gehiegi ezabatuko nuen edo?, ze ETBk emititu zuen eszena hori. Hori ere konpontzeke.
193: Atalak DVDtan progresiboan zetozen, baina ez dakit zergatik inoiz eszenaren bat entrelazatuta jartzen zuten, eta hau kasu horietako bat da. ISOa jaitsi beharko dut...
Nola aterako ditut tituluak Kaitik bikoizle horrek ez bazuen Kain ezer bikoiztu? :barre: Horrelaxe emititu zituzten, atal tanda horrek eztauka inolako zentsurarik, eta sinkronizatzeko ere bikainak ziren, denak koinziditzen zuen.
Piccolorena neu ere ohartu nintzen duela pare bat urte. 38. atalean ere hanka sartu zuten, Bulmak espaziuntzia isteko agintzen duenean pasahitz moduan Piccolo esaten du, momentutxo bat lehenago Satanko esan duenean.
EDIT: 127arena inori gehiago gertatu zaio?, inork gehiago egin dezake proba?, zein eszenatan gertatu zaizu?
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Ekainaren 15a, 21:34:02
Nola aterako ditut tituluak Kaitik bikoizle horrek ez bazuen Kain ezer bikoiztu? :barre: Horrelaxe emititu zituzten, atal tanda horrek eztauka inolako zentsurarik, eta sinkronizatzeko ere bikainak ziren, denak koinziditzen zuen.
Barkatu eeeeeeeeeee nik ez dudala horrenbeste kontrolatzen bikoizle kontu horiek! jajaja
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Ekainaren 15a, 21:34:02
EDIT: 127arena inori gehiago gertatu zaio?, inork gehiago egin dezake proba?, zein eszenatan gertatu zaizu?
Ba gutxi gora-behera 5. minututik aurrera tarte batean. Normalean akatsak ikusten ditudanean apuntatu egiten ditut, eta gero PCan ikusten ditut aurrera eta atzera eginez momentu zehatza topatzeko. Kasu honetan PCan ez da gertatzen, eta reproduktorean berriz jartzean ez zitzaidan gertatu. Orduan aldi batzutan jarri nuen, eta beste behin ere gertatu zitzaidan, baina ezin dut zehaztazun handiagorik eman. Hala ere, reproduktorearen kontua izango delakoan nago.
Lehen mezuan DLC eguneratu bat daukazue.
Kriston nahastea daukat berregindako atalekin. Badakizue pixkanaka akats batzuk agertzen joan direla eta konpontzen joan naizel (batzuk 3 aldiz ere ukitu behar izan ditut); hainbeste aldaketaren ostean batzukin zalantzan nago, ea igotako bertsioak azkenak diren edo ez. Hori dela eta, duda guztiak uxatzeko, zalantzan naukaten guztiak berrigo ditut; segur aski bat baino gehiago fitxategi berdina izango da, baina gaur egun zer da ba 300mb jaistea?.
Jaitsi beharrekoak hauek dira: 9, 58, 61, 64, 67, 68, 71, 91, 103, 147, 152, 184, 193, 289, 291.
Ea oraingo hau azkena den, hori jonnyk esango digu :barre:
PD: 127a osorik ikusi dut eta niri ez dit arazorik eman.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 07a, 21:32:50
Jaitsi beharrekoak hauek dira: 9, 58, 61, 64, 67, 68, 71, 91, 103, 147, 152, 184, 193, 289, 291.
Hara, badirudi nitaz aparte besteren batek ere partea ematen dizula jajaja. Nik orain arteko bertsio berri hauek dauzkat:
- 58: v2.
- 61: v2, v3.
- 65: v2, v3, v4. (ez dago zurrendan)
- 85: v2. (ez dago zerrendan)
- 103: v2.
Badaezpada zure zerrendakoak + 65 eta 85 jaitsi eta begiratuko ditut.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 07a, 21:32:50
Ea oraingo hau azkena den, hori jonnyk esango digu :barre:
Jai daukazu, bestela ikusi hau XD:
- 196: tituluaren suba luzatu da 3:02an bukatu beharko litzateke eta dexente gehiago luzatzen da, minutu erdiz-edo.
- 212: ending hasieran frame entrelazatu bat dago (kaptura erantsita). Normalean ez ditut abestiak begiratzen, aldaketa dagoenean bakarrik, eta hau justu ending hasieran dago eta ikusi egin nuen. Niretzat ez da garrantzizkoa ere, zuk erabaki DVDa jeitsi, ripetau eta igotzea merezi duen.
- 214: kortinila ondoren zaratatxo bat entzuten da, ematen du atalaren lehen zatiaren amaierakoa dela.
- 221: 10:18 minutuan audioa eten egiten da une batean. Seinalearen akats bat?
- 234: 2:12-2:45 tartean atzeko soinu banda aldatu egiten da, hor zentsura zegoen eta Kairen soinua jarri zenuen?
- 238: 7:46 minutuan audioa eten egiten da une batean. Seinalearen akats bat?
- 247: 7:49-7:57 tartean audioa joan egiten da.
Oraindik 44 gelditzen zaizkit, ez dut uste oporretarako bukatuko dudanik...
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 07a, 21:32:50
PD: 127a osorik ikusi dut eta niri ez dit arazorik eman.
Bai, hau nire reproduktorearen gauza izango da.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 08a, 20:53:47Jai daukazu, bestela ikusi hau XD:
- 196: tituluaren suba luzatu da 3:02an bukatu beharko litzateke eta dexente gehiago luzatzen da, minutu erdiz-edo.
- 212: ending hasieran frame entrelazatu bat dago (kaptura erantsita). Normalean ez ditut abestiak begiratzen, aldaketa dagoenean bakarrik, eta hau justu ending hasieran dago eta ikusi egin nuen. Niretzat ez da garrantzizkoa ere, zuk erabaki DVDa jeitsi, ripetau eta igotzea merezi duen.
- 214: kortinila ondoren zaratatxo bat entzuten da, ematen du atalaren lehen zatiaren amaierakoa dela.
- 221: 10:18 minutuan audioa eten egiten da une batean. Seinalearen akats bat?
- 234: 2:12-2:45 tartean atzeko soinu banda aldatu egiten da, hor zentsura zegoen eta Kairen soinua jarri zenuen?
- 238: 7:46 minutuan audioa eten egiten da une batean. Seinalearen akats bat?
- 248: 7:49-7:57 tartean audioa joan egiten da.
196: zuzentzeke.
212: Pfffff, hori horrela geratzen da XD Es ke eztauka zentzurik, zergatik utzi zituzten frame kontatu batzuk entrelazatuta? :barre:
214: konpontzeke.
221: Bi pase dauzkat grabatuta eta bietan gertatzen da berdina. Nire teoria da ETBk gaizki digitalizatu zuela, ze bertsio zaharrean ez da gertatzen. Handik hartu beharko. Bide batez esango dizut Booren sagan nahiko aldiz gertatzen dela, 289a adibidez horrexegatik dago eguneratuta.
234: Ez da nire gauza, horrela emititu zuten eta ez dauka konponbide errazik, horrelaxe geratu beharko da (berotu nauzu eta zerbait egiten saiatuko naiz, baina...)
238: Hau ere ETBren errua.
248: Niri ez dit arazorik ematen. Edo beste atal bat da, edo beste denbora tarte bat, edo atalak ez dauka arazorik.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 08a, 21:54:42
234: Ez da nire gauza, horrela emititu zuten eta ez dauka konponbide errazik, horrelaxe geratu beharko da (berotu nauzu eta zerbait egiten saiatuko naiz, baina...)
Hau bai dela arraroa, ETB muntaiak egiten? jajaja.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 08a, 21:54:42
248: Niri ez dit arazorik ematen. Edo beste atal bat da, edo beste denbora tarte bat, edo atalak ez dauka arazorik.
Egia, gaizki jarri dut, 247a da. Aurreko mezua editatuko dut.
196, 214, 221, 238 eta 247 atalak berreginda. Besteak horrela geratzen dira. Lehen mezuan DLC eguneratua.
Aipamenaren egilea: MEGAJeisten saiatzen ari zaren fitxategia eskuragaitz dago.
Arazo hauengatik gertatu izana liteke:
- Fitxategia ezabatu da Erabilera Baldintzen edota Politika Erabilera Onargarrien haustea dela eta.
- URL baliogabea - atzitu nahi den esteka ez da existitzen
- Erabiltzaileak fitxategi hau ezabatu du.
Lehen mezua eguneratzea ahaztu.
Orain bai!
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 07a, 21:32:50
Jaitsi beharrekoak hauek dira: 9, 58, 61, 64, 67, 68, 71, 91, 103, 147, 152, 184, 193, 289, 291.
Checksumak atera ditut eta hauek guztiak bertsio berriak dira, ez dago errepikatzen denik. Arraroa dena da 147a v3 izatea, v2rik egin ez denean (guretzat behintzat) XD. Ikusten ditudanean esango dizut ondo dauden edo zer ;)
Beste batzuk ikusi ditut, 3 lehenak ez dira beste munduko ezer, baina laugarrena arraroa da:
- 253: 4:11 minutuan audioa eten egiten da une batean, "itz-arrik" esatean.
- 255: 18:11 minutuan txaskido bat entzuten da, eszena aldatzean.
- 257: 16:13 minutuan audio gora-behera bat nabaritzen da, ziurrenik ETBko audioaren errua izango da.
- 263: 15:00 minutu inguruan (beti ez da zehazki leku berean gertatzen) gauza arraro bat gertatzen da. Reproduktorean gelditu egiten da eta atala ez doa aurrera. PCan aldiz, segundu batzuk aurreratzen da 15:20 minutu aldera.
67. atalean 17:16an entrelazatuta ikusten da. Neure buruari lan gehiago jartzen, ieeepa hi!
Egunen batean bukatuko ote da...
Hasteko eskerrik asko dragoi bola euskaraz igotzeagatik betidanik izan nahi nuen.
263. atala 15. minutuan amaitzen da oraindik 8 bat minutu geratzen direnean.
Eskerrik asko denagatik.
Bai, oraintxe esaten duzula, neuri ere ez dit hortik aurrera VLCk irakurtzen; Media Player Classic-ek bai, baina tartetxo batean eten bat eginda. Hori ez da ganora, berriro egingo dut. Eskerrik asko abisatzeagatik.
Bai, niri ere gertatzen zait:
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 19:57:54
Beste batzuk ikusi ditut, 3 lehenak ez dira beste munduko ezer, baina laugarrena arraroa da:
- 253: 4:11 minutuan audioa eten egiten da une batean, "itz-arrik" esatean.
- 255: 18:11 minutuan txaskido bat entzuten da, eszena aldatzean.
- 257: 16:13 minutuan audio gora-behera bat nabaritzen da, ziurrenik ETBko audioaren errua izango da.
- 263: 15:00 minutu inguruan (beti ez da zehazki leku berean gertatzen) gauza arraro bat gertatzen da. Reproduktorean gelditu egiten da eta atala ez doa aurrera. PCan aldiz, segundu batzuk aurreratzen da 15:20 minutu aldera.
Lehen mezuko DLCa eguneratuta. Eguneratuak izan diren 3 atalak:
160: Aspalditik neukan eguneratzeke ze duela bi emisio seinaleak kale egin zidan eszena batean eta aurreko emisioan atala saltatu egin zuten. Zorionez emisio honetan dena ondo joan da :bow:
253: ETBren digitalizazio kaxkarraren ondorioa. Release zaharrarekin konponduta.
255: ETBren digitalizazio kaxkarraren ondorioa. Release zaharrarekin konponduta.
Besteak:
257: Hor ez dago seinale faltarik, halaxe egin zuten bikoizketa etxean eta eztauka konponbiderik. Horrelaxe geratzen da.
263: Bideo berria egin behar dut eta horretarako ISOa jaitsi behar dut, eta momentuz nahiko zail dago.
Eskerrik asko eta animo!
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Abuztuaren 15a, 00:19:54

Nik selektak ateratako bertsioa daukat DVDFABekin disko gogorrera pasata...hori interesatzen bazaizu..
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Abuztuaren 18a, 23:14:44
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2014ko Abuztuaren 15a, 00:19:54
Lehen mezuko DLCa eguneratuta. Eguneratuak izan diren 3 atalak:
160: Aspalditik neukan eguneratzeke ze duela bi emisio seinaleak kale egin zidan eszena batean eta aurreko emisioan atala saltatu egin zuten. Zorionez emisio honetan dena ondo joan da :bow:
253: ETBren digitalizazio kaxkarraren ondorioa. Release zaharrarekin konponduta.
255: ETBren digitalizazio kaxkarraren ondorioa. Release zaharrarekin konponduta.
Besteak:
257: Hor ez dago seinale faltarik, halaxe egin zuten bikoizketa etxean eta eztauka konponbiderik. Horrelaxe geratzen da.
263: Bideo berria egin behar dut eta horretarako ISOa jaitsi behar dut, eta momentuz nahiko zail dago.
Nik selektak ateratako bertsioa daukat DVDFABekin disko gogorrera pasata...hori interesatzen bazaizu.
Eskerrik asko baina badauzkat bideo horiek, eta Selectak filtrazioarekin dena hondatzeko ohitura daukanez nahiago dut bideo japoniarra erabili. Pentsatzen dudan bakoitzean nolako kalitatean lortuko zuten euskarazko audioa eta zer nolako aberia egin dioten...
Beti irakurri izan dut Selectak audioa asko filtratu zuela eta hori guztia, baina hainbesterako al da?
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Abuztuaren 19a, 10:26:47
Beti irakurri izan dut Selectak audioa asko filtratu zuela eta hori guztia, baina hainbesterako al da?
Ba bai. Izan kontuan ETBk galerarik gabeko audio bat pasako ziela, kopia zehatza, eta hauek filtroa oso gogor jarri zutela, okerrago utziz.
Eskerrik asko!!! zaharrak eguneratuko ditut kalitate hobe duten hauetara! ONA!!!
Lehen mezua editatuta 263. atalaren bertsio berria daukan DLCarekin.
Egurra, hau jeistean bertsio berriak dituzten atalak begiratzea baino ez zait falta. Eskerrik asko!
Lehen mezuan jarri duzun linka ez da DLCarena, atalaren baizik jajaja XD
Orain bai.
Perdonad, si pudierais subir los links a mega desde la misma pagina web (ver los links en la misma pagina) como en otras paginas parecidas a estas, os lo agradecería muchísimo
También me serviría si en vez de tener que utilizar en jdowloader, si sirviese para el utorrent
Aipamenaren egilea: Andoni4494 Noiz: 2014ko Urriaren 15a, 01:21:08
Perdonad, si pudierais subir los links a mega desde la misma pagina web (ver los links en la misma pagina) como en otras paginas parecidas a estas, os lo agradecería muchísimo
También me serviría si en vez de tener que utilizar en jdowloader, si sirviese para el utorrent
Hola.
El uTorrent no será posible porque te obliga a estar conectado teniendo todos los videos en el disco duro, mientras que al hacerlo vía Mega lo subes y te olvidas de todo; antes con peor conexión de internet yo también tiraba de eMule, pero ya no es rentable.
Lo de los links individuales se podría hacer, pero es más cómodo hacerlo por JDownloader. Si lo pides por desconocimiento se te puede explicar cómo usarlo, pero si es por otra razón te pongo los links.
Holaaa, mira tranki acabo de encontrar una pagina en la que no se necesita tener instalado el jdowloader y ya me los estoy bajando muchass graxiassss :)
El link de la pagina es este por si te interesa: http://dcrypt.it/
Lo único una cosa, me e dado cuenta que al final de los episodios en el avance del siguiente capitulo esta en version original en vez de en eusquera, podrias explicarme el porque de eso por favor?
Aipamenaren egilea: Andoni4494 Noiz: 2014ko Urriaren 16a, 17:20:25
Holaaa, mira tranki acabo de encontrar una pagina en la que no se necesita tener instalado el jdowloader y ya me los estoy bajando muchass graxiassss :)
El link de la pagina es este por si te interesa: http://dcrypt.it/
Lo único una cosa, me e dado cuenta que al final de los episodios en el avance del siguiente capitulo esta en version original en vez de en eusquera, podrias explicarme el porque de eso por favor?
Hola, eso es porque esas partes no se doblaron al euskera.
Aparte, DBZ tuvo su censura también an algunos capítulos. Pero Aju se las ha ingeniado para completar esta censura a partir de diálogos de DBK, y la podemos disfrutar sin censura.
Aju una cosa, si no es molestia me podrias explicar como y con qué programa has modificado los videos para que quede tan bien?
Aipamenaren egilea: Andoni4494 Noiz: 2014ko Urriaren 16a, 19:14:48
Aju una cosa, si no es molestia me podrias explicar como y con qué programa has modificado los videos para que quede tan bien?
EN resumen te diré que me bajé los dvds japoneses y los comprimí con el programa meGUI. El audio lo he grabado de ETB3, y lo he sincronizado con Adobe Audition. Te diré que son años de práctica, algo imposible de describirlo aquí :barre:
Aupa,
Duda txiki bat: Dragoi Bola jaisten (eta ikusten) bukatu berri dut eta orain DBZrekin hasiko naiz gutxinaka.
Ikusi dut bi post daudela (emulekoa kontatu gabe), suposatu dut hau dela "ona" edo osatuen dagoena, zuzen nabil?
Bestalde, lan handia suposatzen ez badizue, nik ere nahiago nuke estekak spoiler batean jarriko bazenituzte Dragoi Bolan bezalaxe.
Besterik gabe, eskerrik asko hartu duzuen lanarengatik.
:goku:
Aipamenaren egilea: Xoxobon Noiz: 2014ko Abenduaren 24a, 12:27:52
Aupa,
Duda txiki bat: Dragoi Bola jaisten (eta ikusten) bukatu berri dut eta orain DBZrekin hasiko naiz gutxinaka.
Ikusi dut bi post daudela (emulekoa kontatu gabe), suposatu dut hau dela "ona" edo osatuen dagoena, zuzen nabil?
Bestalde, lan handia suposatzen ez badizue, nik ere nahiago nuke estekak spoiler batean jarriko bazenituzte Dragoi Bolan bezalaxe.
Besterik gabe, eskerrik asko hartu duzuen lanarengatik.
:goku:
Bihak daude osaturik. Bata eta bestearen arteko ezberdintasunak hauek dira.
Post hontako bertsioa Aju aurten egindakoa da, TDTko soinu digitala erabiliz. Beste bertsioko euskarazko bikoizketa VHS zintetatik ateratakoa da, kalitate gutxioagoarekin.
Beste ezberdintasun bat bideo kalitatea da, bietan DVDRIP japoniarrak erabili badira ere, honetan X264 kodea erabili da, askoz kalitate gehiago lortzen ahalbidetzen duena. Beste bertsioa XVID-en dago.
Gainera bertsio berri honek bi soinu banda dakarzki (japoniera eta euskera).
Eta gauza interesgarriena, nire ustez, zentsura ez duela da. Zentsura zegoen lekuetan DB Kaiko zatiekin bete zituen. Primeran dago egia esan.
Bale, milesker!
PD: A zer lana Kai-tik audioak ateratzea eta beste honetan txertatzea!
Aupa,
67. atalean, 18:20 minutuan gutxi gora behera, bideoa moztu egiten zait bukatu izango balitz bezala.
Hurrengo minutura jauzi egin ezkero ondo dabilkit. Bazpare bi aldiz jaitsi det, baina berdin. Zuei ere berdina gertatu zaizue?
(VLC erabiltzen det erreproduzitzeko)
Jaitsi dut eta VLCrekin ondo doakit denbora tarte horretan.
Aipamenaren egilea: Xoxobon Noiz: 2015ko Urtarrilaren 15a, 13:47:34
Aupa,
67. atalean, 18:20 minutuan gutxi gora behera, bideoa moztu egiten zait bukatu izango balitz bezala.
Hurrengo minutura jauzi egin ezkero ondo dabilkit. Bazpare bi aldiz jaitsi det, baina berdin. Zuei ere berdina gertatu zaizue?
(VLC erabiltzen det erreproduzitzeko)
Aupa Xoxobon,
67. atala ikusi berri dut ta berdin berdin gertatu zait niri ere. Minutu berberan ta guzti. VLC-kin.
Kaixo lagunak,
91. atalan ere, bideoa moztu egiten zait 19. minutuan edo. Ez dakit beste inorri gertatzen zaion.
Eskerrik asko lan primerakoagatik, halere.
Agurrak.
Bale, badakit zergatik ez zidan akatsik ematen aurrekoan aipatu zenuten 67ak: nik bideo berriago bat daukadalako, zuzenduta. 91 hau neuri ere eten egiten zait diozun leku berean.
Une honetan hainbat atal berriro ari naiz igotzen, hauek hain zuzen: 66-67 69 91 159 170-171 179 183 194 199 201 207 210 212-213 219 227 236-237 242 247-249 259 261 265 271 275-278 281-282 285-286 289-290.
Igoera bukatzen duenean mezu berri bat idatziko dut berton eta lehen mezuko DLC fitxategia eguneratuko dut.
Hauek guztiak izango dute bertsio berria?? Zenbat gauza saltatu nituen XD
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Apirilaren 03a, 14:23:38
Hauek guztiak izango dute bertsio berria?? Zenbat gauza saltatu nituen XD
Bueno, gehienak audioa mugitzea izan zen 160ms inguru.
Lehen mezua eguneratuta goian aipatutako atalekin. Halako batean GTn ere zuzendu nituen atalak igoko ditut eta bide batez serie osoa hari bakarrean bilduko dut.
Eskerrik asko, jeisten jarriko ditut!
91.a ere berria da, arazoa daukala esan duten azkena.
Mila esker
Nire heroia zara, Aju. Mila esker.
Mila esker, baina arazo bat daukat 25. kapituluarekin, ez dut lortzen inondik inora ere konektatzea eta deskargatzea. Denbora osoan hurrengo mezua agertzen zait: "Resource temporaly not available"
Aipamenaren egilea: deathlok Noiz: 2015ko Apirilaren 15a, 20:19:37
Mila esker, baina arazo bat daukat 25. kapituluarekin, ez dut lortzen inondik inora ere konektatzea eta deskargatzea. Denbora osoan hurrengo mezua agertzen zait: "Resource temporaly not available"
Ba itxaron egin beharko duzu, mezuak dioen moduan, nik ezin dut beste ezer egin.
Asko itxoin ondoren, azkenean deskargatu da, mila esker.
Bai, Deathlock, hori JDowloader-ekin bakarrik zerikusia daukadala dirudi, ez da igotzailearen ardura.
Hain pozik nago Dragoi Bola euskeraz ikusteko posibilitatea izateagatik. Mila esker berriro, ez du axola 345 alditan esaten badut, hori ez du erakusten ezta 1% zenbat eskertzen dudana (ez dakit ongi azaldu naizen, ez dut euskeraz hitzegin azken 7 urteotan).
Bide batez, ez nituen gogoratzen euskarazko bikoizketak dauzkan akats guztiak. Adibidez (baina azkoz gehiago daude) Gokuk Freezer Namek-en hil ondoren, narratzaileak hamar urte pasa direla esaten du. Baina geroago, Gohanek Krilin ta Maron topatzen dituenean, bost urte dituela esaten dio Maroni. Orduan, Namek-egon zenean -5 urte zituen, ezta? Hahaha
10 hilabete dira. Bikoizketak pila bat akats dauzka, gehienak frantsesen erruz baina beste batzuk (zuk emandako adibidea adibidez) itzultzailearen erruz.
Eskerrik asko, zure lanarengatik, liruragarria! Serie osoa, bejon deizula!! Mila eskerrrrrr
Kaixo berriz ere. Bukatu berri dut serie guztia ikusten, ta orain esango dizkizut detektatu ditudan akatsak, zure informaziorako:
- 160. kapitulua: bideoa 3.54 minutuan gelditzen da ta irudia ez da itzultzen 4.59 minuturaino.
- 274. kapitulua: beheko barran klik eitten baduzu 24. minutuz aurrera, gutxi gora behera, bideoa mozten da ta soinua hasieratik entzuten da berriro. Hau ez da oso garrantzitsua, kapitulu bera bukatzen den ondoren gertatzen delako, baina hantxe dago akatsa.
Hoietaz aparte, azken berrigoera egin zenuenean, igotako kapitulu berri batzuk akatsak zituzten, bertsio zaharrak ez ezik. Hementxe dago zerrenda. 286. kapituluan izan ezik, ezin dizut zehazki esan non dagoen akatsa. Gogoratzen dudan bakarra bertsio zaharra erabili nuela da, berria akatsen bat zeukalako:
- 179 (v1 erabili nuen v2-ren ordez)
- 183 (berdin)
- 194 (berdin)
- 199 (berdin)
- 248 (berdin)
- 271 (berdin)
- 286 (berdin): honetan badakit akatsa 10. minutu inguruan dagoela, Videl Gohan-i berarekin haserre dagoela esaten dionean.
Ta hori da dena. Mila bider mila esker berriz ere, ezin dizut hitzekin esan zenbat gozatu dudan serie hau euskaraz berrikusten (azken kapituluak lehenengoz ikusten, hain zuzen ere). Ongi izan.
Eskerrik asko zuzenketa guzti hauengatik ba. Bufff, mordoa dira, ez dut ulertzen zergatik.
Nire ustez, inportanteenak 160. ta 274. kapituluak dira, alternatibarik ez daukatelako. Besteak ez dute hain garrantzi handirik, lehenengo bertsioa daukazulako, soinua zenbait milisegunduren akatsarekin (hori da aldatu zenuena azken eguneraketan, ongi ulertu banuen). Edonola ere, gauzak oraintxe bertan dauden moduan, ni pozik baino pozagoa nago, ta infinitoraino eskertzen dizut.
Agurrak.
Aipamenaren egilea: karraspito Noiz: 2015ko Maiatzaren 31a, 01:51:08
Nire ustez, inportanteenak 160. ta 274. kapituluak dira, alternatibarik ez daukatelako. Besteak ez dute hain garrantzi handirik, lehenengo bertsioa daukazulako, soinua zenbait milisegunduren akatsarekin (hori da aldatu zenuena azken eguneraketan, ongi ulertu banuen). Edonola ere, gauzak oraintxe bertan dauden moduan, ni pozik baino pozagoa nago, ta infinitoraino eskertzen dizut.
Agurrak.
Gauzak egiten direnean ongi egin behar dira :barre: Berriro jaisten nabil DVDak, batzuk disko gogorretik ezabatuta baineuzkan, eta prest dagoenean berriro igoko ditut. Dena den kezkatuta nago ze dezentetan gertatzen zait atalak estropeatzea, ez dakit zeren errua den...
160. kapituluaren linka erori egin da
Serie osoa biltzen duen harian dago, batzuk berritu egin behar izan ditut akatsak zeuzkatelako eta 160a horietako bat da.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 01a, 15:15:45
Serie osoa biltzen duen harian dago, batzuk berritu egin behar izan ditut akatsak zeuzkatelako eta 160a horietako bat da.
Bale, ordun link berria ondo dago ez?
Eske JDownloader gustatzen etzaidanez dlc-a ireki nuen eta loturak notepad batean kopiatu nituen. Horregatik duela hilabete batzuetako linkak dauzkat. Publikatu dituzuen aldaketak eguneratu ditut notepadean baño noski, mezurik egon ezean ezin jakin aldaketarik egon den ala ez.
Eskerrik asko :)
Aupa Kuadrila!!
Lehenbizi eskerrak eman hartu duzuen lanagatik. Bigarrenik, uste dut megako link-a kenduta dagoela, Megan bertan esaten duenez. Berritu ahal izango bazenute edo zeozer egin, eskertuko nuke mila bider.
Milesker!!
Aipamenaren egilea: berrio Noiz: 2015ko Uztailaren 30a, 10:15:22
Aupa Kuadrila!!
Lehenbizi eskerrak eman hartu duzuen lanagatik. Bigarrenik, uste dut megako link-a kenduta dagoela, Megan bertan esaten duenez. Berritu ahal izango bazenute edo zeozer egin, eskertuko nuke mila bider.
Milesker!!
Eguneratuta. Hobe duzu beste hari hau (http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4957.0) erabiltzea berau erabiltzen baitut erreferentzia bezala aktualizazio bat ateratzen dudanean.
Milesker Aju!!
Kaitok bedeinka zaitzala
Ondo izan!!