IRAKURLEA - THE READER (2008)
Filmaren Ezaugarriak:Herrialdea: AEB
Generoa: Drama, Erromantikoa
Urtea: 2008
Zuzendaria: Stephen Daldry
Gidoia: David Hare
Argazkia: Chris Menges, Roger Deakins
Musika: Ramin Djawadi
Aktoreak: Kevin Costner, William Hurt, Demi Moore, Dane Cook, Marg Helgenberger, Danielle Panabaker, Lindsay Crouse, Ruben Santiago-Hudson, Aisha Hinds
Sinopsia: Bernhard Schlinken nobela batean oinarritua. Istorioa Alemanian hasten da, II. Mundu Gerraren ostean. Eskolatik bueltan, Michael bat-batean gaixo sentituko da eta Hannak (Kate Winslet), bere adina bikoizten duen ezezagunak, etxera lagunduko dio. Behin eskarlatina sendatuta, Michaelek Hanna bilatuko du eskerrak emateko. Hala, bien arteko idilio kartsu eta sekretua hasiko da. Michael ohartuko da Hannari izugarri gustatzen zaiola irakurtzen dionean. Hala, beren arteko harremana irakurketaren bidez sendotuz joanen da?
Kate Winslet aktoresa Ingelesak antzezle hoberenaren Oscar saria lortu du lan honengatik. David Kross eta Ralph Fiennes aktoreak dira beste bi protagonistak. Ondo betetzen dute bere lana.
Nota IMDB: 7,6
Bideoaren ezaugarriak:Iraupena: 149 min.
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,16 GB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/38EjGaqI#Q1AFaw_Iiu3N6PKqgdgyxOEXDNMEF74NgfX1NRYrr60)
Itxura ona du. Ea lehenbailehen DVD-ratu eta iritzia emateko moduan nagoen. Eskerrik asko!
Filma ona da. Benetan.
MG-tik ere eskuragarri! :evil:
Sendspace-eko estekak erorita daude.
Kaixo, ikusi dut esteka erorita dagoela. Kasualitatez, atzo erosi nuen DVDa, euro ziztrin batean. Zelan egin beharko nuke hortik atera eta igotzeko?
Bueno, geroago topatu dut azalpena hemen:
https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2488.0
Orain programak topatu eta ea...
Ostras, bideotutorial hori nik igo nuen eta esteka izorratuta dago.
Saiatuko naiz beste bat grabatzen.
Bueno, azkenean VLCz ripeatu dut DVDa. Kostatu zait, audio sarreren zenbakiak aldatu arren, behin eta berriro ingelesez baino ez zitzaidalako ateratzen, baina amaierako proban lortu dut lau audioak batu dituen bertsioa, hori bai azpititulurik gabe (katalanezkoak eta gaztelerazkoak).
Gero beste tartetxo bat bilatu eta Megara igoko dut.
Kaixo, honakoa da esteka:
https://mega.nz/file/nJ1liYTb#gvad8scytLIGw8-JY0nGfguzR_lpdfANMdMdW2MIY4E
Aipamenaren egilea: Nidun Noiz: 2021ko Urtarrilaren 05a, 16:30:12Kaixo, honakoa da esteka:
https://mega.nz/file/nJ1liYTb#gvad8scytLIGw8-JY0nGfguzR_lpdfANMdMdW2MIY4E
Gaztelaniaz dago.
Goian azaldu nuen legez, lau audio ditu fitxategiak. Gaztelerazkoa da horietako bat, bai, baina euskaraz, katalanez eta ingelesez ere badago. Aukeratu euskarazko audioa eta konponduta daukazu arazoa.
Berriro eskuragarri. Eta lehenengo audio-pistarekin euskaraz!
Eskerrik asko!
Aipamenaren egilea: Godelet Noiz: 2021ko Martxoaren 23a, 17:06:05Berriro eskuragarri. Eta lehenengo audio-pistarekin euskaraz!