BBC Kodea nola dabil?

Sortzailea sandonew, 2012ko Maiatzaren 31a, 19:03:29

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

sandonew

Kaixo denoi, berria naiz foro hontan ta profila aldatzerakoan behealdean, sinaduraren alboan, BBC kodea aipatzen duela ikusi det, zer da hori? eta nola dabil? erabiltzaile batzuei behean ateratzen zaizkien irudi horiek dira?   :shrug:



Bide batez, foru hau de puta madre dago, oso lan ona egin duzue denok  :osopozik:

jonnydbz

BBC kodea foroan idazteko erabiltzen da. Kode honekin estilo ezberdinak erabil daitezke idazterako orduan. Beti estiloa hasteko etiketa bat behar da eta bukatzeko beste bat. Etiketak kortxete artean doaz beti. Mezu bat idaterakoan botoiak erabiltzen badituzu BBC kodea gehituko da testu kutxan. Adibide batzuk idatziko ditut eta zein kode erabili behar den horrela agertzeko:

Letra lodia, etzana, azpimarratua eta marratua.
Ezkerrean
Erdian
Eskuinean
Letra motak: Courier, Verdana edo Georgia.
Tamainak: 8, 18 edo 36.
Estekak: gure foroa.
Irudi bat:
Spoiler
Testua gordetzeko edo irudiak gordetzeko.



Letra [b]lodia[/b], [i]etzana[/i], [u]azpimarratua[/u] eta [s]marratua[/s].
[left]Ezkerrean[/left]
[center]Erdian[/center]
[right]Eskuinean[/right]
Letra motak: [font=courier]Courier[/font], [font=verdana]Verdana[/font] edo [font=georgia]Georgia[/font].
Tamainak: [size=8pt]8[/size], [size=18pt]18[/size] edo [size=36pt]36[/size].
Estekak: [url=http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php]gure foroa[/url].
Irudi bat: [img]http://www.euskal-encodings.com/smf/Themes/2tone205/images/img/header.png[/img]
[spoiler]Testua gordetzeko edo irudiak gordetzeko.[/spoiler]


Gauza gehiago egin daitezke, baina dena botoiekin egiten da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Godelet

#2
Irakurri BBCodeari buruzko hurrengo webgunean:
http://es.wikipedia.org/wiki/BBCode  :evil:
G o d e l e t

burrundaie

Hara, ez nekien hori BBC kodea zenik. Beti ikasten da zerbait foro honetan. Milesker.

zumarra

Hasieran ni ere galdu xamarra ibili nintzen. Html kodea erabiltzen dut normalean eta antzekoa da baina kortxetea "[ ]" jarri beharrean "< >" simboloak erabiltzen dira.

sandonew

Mila sker, asko lagundu didazue  :osopozik: probatu dut eta badabil!!
Baina irudiak internetetik hartu daitezke bakarrik edo nik ordenagailuan gordeta ditudanak ere jar ditzaket? 


Godelet

Horretarako, nire ustez, hoberena izango da kontu bat irekitzea ImageShack-en adibidez
http://imageshack.us/  :baibai:
G o d e l e t

sandonew

Eskerrikasko Godelet! ulertu dut  :pozik: :pozik: