Norbait gogoratzen da gazte bizkorrak sailaz?

Sortzailea Raasta, 2008ko Irailaren 20a, 14:45:16

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Raasta

Kaixo, orain urte mordo "gazte bizkorrak" izeneko sail bat zela uste dut, norbait gogoratzen da? Ez naiz asko ere gogoratzen baina gogoratzen naiz bazela gazte hoietako bat bere gelan ordenagailu mordoa zeukana eta modem zahar bat erabiltzen zuela ( ikus: https://www.sci.uma.es/wwwsciimg/hist1985.jpg ). Gazte kuadrila hau pozilizi bigotedun batekin ibiltzen ziren arazoak konpontzen. Ez naiz gehiago gogoratzen :( , norbaitek badauka atalen bat (agian pelikula zen eh XD )? ingeleseko berezko izena badaki norbaitek? Aspalditik nabil bilatu nahian eta ez dut ezer ere aurkitzen. Beno ba norbait gogoratzen bada zerbait gehiagoz esan mesedez ea azkenik aurkitzen dudan eta lasai lo egin dezakedan :).

Aju

me da ke nahiko gazte harrapatzen ninduela serieak :meparto:

e-gor

Bai, ni gogoratzen naiz. Bere jatorrizko izenburua The Whiz Kids da (http://en.wikipedia.org/wiki/Whiz_Kids_(TV_series)). Bere protagonista nagusia Matthew Laborteaux zen, garai haietako serie guztietan agertzen zen gaztea (La casa de la pradera, Eskugorri taldea...). Ni ere informatikaria naizenez, geroko lankide batek Richie Adler deitzen zidan, pertsonaia nagusi hori bezala. :biggrin:

Raasta