Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: luistxo Noiz: 2009ko Apirilaren 01a, 18:21:55

Izenburua: Ares Galaxy (p2p eta BitTorrent), orain euskaraz
Egilea: luistxo Noiz: 2009ko Apirilaren 01a, 18:21:55
Aupa
Ares Galaxy euskaratu dut,

Ares modako p2p programa da, bereziki ona Torrent fitxategiak jaisteko,
bitTorrent bezeroa ere badenez. Windows-en dabil, baina doakoa eta librea da (GPL)

* Ares deskargatzeko, Sourceforgetik: http://aresgalaxy.sourceforge.net/
(ez deskargatu beste toki batzuetatik, tranposo asko dabil hortik)

* Euskarazko bertsioa ez dator berezko produktuan (saiatu naiz
abisatzen edo enteratzen ea nola egin behar zaien submit bat edo...
ikusiko dugu) Beraz, euskarazkoa jartzeko oraingoz lortu Basque.txt fitxategia hemendik:
http://www.manterola.org/azpitituluak/Basque.rar (http://www.manterola.org/azpitituluak/Basque.rar)

* eta gero adi instrukzioei hemen:
http://sustatu.com/1238427489 (http://sustatu.com/1238427489)
(pantallazo bat ere bertan)

Torrent-ak nola aurkitu eta abar, hemen esplikatua, inork interesa balu:
http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/BitTorrent (http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/BitTorrent)

ea, disfrutatu!

Izenburua: Er: Ares Galaxy (p2p eta BitTorrent), orain euskaraz
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Apirilaren 01a, 19:44:56
Eskerrik asko! bide batez, hau emulearekin zerikusirik dako? elinkak jarri daitezke deskargetan honegaz be??
Izenburua: Er: Ares Galaxy (p2p eta BitTorrent), orain euskaraz
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Apirilaren 02a, 14:03:14
Uste dot baietz. Emulen ia berdina da. Azkarrago da, baina askoz gauza gutxiago egoten dira.
Izenburua: Ares Galaxy, Torrent, eta Nintendo DS
Egilea: luistxo Noiz: 2009ko Apirilaren 16a, 10:08:07
Elink-ak ez ditu jaisten, nik dakidala. Itzultzean aurkitu ditut lotura horien aipamenak, eta horrek adieraziko du agian to-do egitekoetan izango dela...

Ares-ek bere p2p sare propioa dauka, eta hor akaso ez da egongo gauza askorik. Ez dakit. Nik ez dut hori erabiltzen, ezta ere ustez duen beste aukera bat, erabiltzaileen arteko konexio zuzena, elkarren mediatekak arakatzeko eta jaitsiera zuzenak egiteko.

Baina hori baino inportanteagoa da Torrent fitxategiak jaisten dituzula, http://www.mininova.org edo http://thepiratebay.org edo http://btjunkie.org/ bezalako lekuetatik. Niretzat, erraztasun hori da interesgarriena, torrent-etan sekulako materiala aurkitzen dudalako. Izatez, faltan botatzen dut EuskalEncodings-en torrentik ez topatzea... zer egingo diogu.

Gaur idatzi dut beste tutorialtxo bat Sustatu-n: http://sustatu.com/1239292812 ; nola elkarbanatu Nintendo DS-ko jokoak R4 kartutxoekin. Jokoez hornitzeko proposatzen dudana hor, BitTorrent fitxategietara jotzea, Mininovara bereziki... eta horiek jaisteko, Ares Galaxy primeran dabil. Orain euskaraz gainera.