MARRAZO MUTIL ETA NESKALABAREN ABENTURAK
FITXA TEKNIKOA
JATORRIZKO IZENBURUA: The Adventures of Sharkboy and LavagirlPRODUKZIO URTEA: 2005
IRAUPENA: 92 m.
AKTOREEN BANAKETA: David Arquette, George Lopez, Kristin Davis, Cayden Boyd, Taylor Dooley, Taylor Lautner
ZUZENDARIA: Robert Rodriguez
HERRIALDEA: EEBB.
SINOPSIA
Oporrak bakarrik pasatzen dituen bitartean, mutiko baten irudizko lagunak (pertsonaia boteredunak) egiazko bihurtuko dira, eta ezin konta ahala abentura bizitzera gonbidatuko dute...
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
GAUZATZEA: DVBrip
TAMAINA: 1,27 GB
BIDEOA: XviD
AUDIOA: AC-3/BI KANAL/ESTEREOA
ARDURADUNA: BURRUNDAIE
HIZKUNTZA: EUSKARA
AZPITITULUAK: EZ
https://mega.nz/file/0dshjSSK#Btwstd4jhRiLPxgNa40R_SObyI2cpofAiJp8hbvNih0
Lan bikaina !!
FileToLink bezalako serbidoreak zertan behartu behar gaituen Facebook edo bestelako foroen bitartez autentifikatzera ez dut batere argi, ezta gogoko ere, kontuan hartuta bertan onartuz gero, bere orrian nire argazki, perfileko datu eta bestelako guztia ateratzen baimendu behar dudala...
Agian lan ona egin duzu, baina bide horretatik... paso.
Honen erantzuna erraza da: Facebooken bidez identifikatzeko behar hori KONTU BERRIA DA. Hau da, film hori Filetolinkera igo zenean, ez zuten horrelakorik eskatzen jaisteko, beranduago ezarritako baldintza da. Zalantzarik gabe, eta zerbitzari honek hartu duen erabakia ezagututa, ziur nago hemendik aurrera inork ez duela erabiliko ezer igotzeko.
Ez dut uste gure esku ez dagoen erabaki horrengatik inoren lana epaitu daitekeenik.
Horixe bera esan behar nuen nik ere. Zaindu zure idazteko modua, robertomielgo, mesedez.
Ez da esan behar baina... Gure Burrundaie egiten duen lana apartekoa da, dudarik gabe... :pozik: Daukagun zortea! :bow:
Eskerrik asko, mutil!
Neuk bai dudala zuekin lan egiteko ohorea eta zortea. Baina tira, loreak eta komentario desegokiak bazterrera utzita, Filetolinkek hartu duen erabakiak beste traba bat suposatzen du, noski, gure lanerako. Badirudi Sisiforena egitera behartuak gaudela behin eta berriz, harria ez, baina filmak eta marrazkiak etengabe igo behar horrekin. Lehendabizi Megauploaden itixiera etorri zen, gero Fileserveren mugak artxiboak jaisteko; Rapidshareren abiadura murrizpenari oraindik ari gara buelta eman nahian eta orain hau datorkigu... Kontuok horrela segitzera, Saizarbitoriaren azken liburua oso-osorik irakurtzeko moduan egongo naiz laster, Job santua barregarri utzita. Kontuak kontu, gaur bertan hasiko naiz Filetolink-eko filmak beste zerbitzarietara berrigotzen. Ea ba oraingoan!
(Inoiz hasiko al naiz dokumentalei txukundua ematen?)
Marrazomutil eta Labaneska Mediafirera berrigota.
FILE UPLOADen ere eskuragai.
4Shared-en ere eskura! :rock:
2SHAREDen ere eskura :osopozik:
Bertsioa hobetua (formatua aldatu diot) eta Megatik eskuragarri! :orden2:
Berriz ere eskuragarri, azken bertsio berritu hori...
Badago gaur egun ikusterik? Esteka ez dago erabilgarri :(
Aipamenaren egilea: Ehmoon Noiz: 2023ko Maiatzaren 29a, 13:34:48Badago gaur egun ikusterik? Esteka ez dago erabilgarri :(
Lixto, berrigota! :garagardoa: