TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!

Sortzailea Taichisan, 2013ko Abuztuaren 28a, 14:04:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, horra nire zalantza.
Disko gogor bat daukat non ia ia grabazioz josita dago eta ripeatu nahian nabil material guztia daukadan espazio apurragaz.
Gauza da, AVIDEMUXekin sartzen ditudala .TS-ak eta hortik audioa eta bideoa separatuta atera. Jakin nahi dudana da nola ripeatu dezaket kalitatea galdu gabe programa bakar batean ezer gehiago egin gabe, zeren avi formatuan ateratzen didanean gero virtuadub-ean sartu behar dut ripeatzeko.

Esker mila erantzunengaitik.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2013ko Abuztuaren 28a, 14:04:10
Aupa lagunok, horra nire zalantza.
Disko gogor bat daukat non ia ia grabazioz josita dago eta ripeatu nahian nabil material guztia daukadan espazio apurragaz.
Gauza da, AVIDEMUXekin sartzen ditudala .TS-ak eta hortik audioa eta bideoa separatuta atera. Jakin nahi dudana da nola ripeatu dezaket kalitatea galdu gabe programa bakar batean ezer gehiago egin gabe, zeren avi formatuan ateratzen didanean gero virtuadub-ean sartu behar dut ripeatzeko.

Esker mila erantzunengaitik.
Negritan jarri dizudana ez dut ondo ulertu. AVI formatuan atera ostean ripeatu?, AVIan badago ripeatuta dago, ez?. Bi aldiz ripeatu behar duzula diozu?

Taichisan

Berez AVIDEMUXekin avi bat ateratzen dut baina ez da kompresioa, soilik formatu horretara ateratzen dit bideoa "stream copy" bat izango balitz bezala... horregatik gero virtuaduben bideoa eta audioa sartu behar ditut nahasteko eta gero hortik ripeatu. AVIDEMUXak blokekaateratzen dizkit bideoak.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

AVI hori konpresio gabeko izango da, TS-a baina tamaina askoz handiagoa izango du ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik meGUI programa bakarrik ezagutzen dut guzti hori egiteko gai dena, baina gogoratzen bazara duela urte batzuk Kerororen raw batzuk bidali nizkizun (meGUIrekin konprimituta zeuden Xvid erabilita) eta komentatu zenidan pixelazio arraro bat zeukatela. Ez nuen ulertu zergatik gertatzen zen baina ordutik hona ez dut gehiago meGUI erabili Xvidekin konprimitzeko.

Taichisan

Bai jonny, hori da gauza, artxibo erraldoiak direla eta horregatik ba... disko gogorrean sartuta zeharo puteatzen dit.
Orduan ez dago beste modurik egiteko?
Zumarra, zuk nola egiten duzu?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

#6
Neuk ere lehengo urtean antzeko arazoa izandu nian, TDT grabatzailea erosi eta sortzen zituen artxiboak ezin kodifikatu eta editatu behar bezala. Azkenean, -ts motako artxiboak onartzen zituen programa bat aurkitu nian, editatzeko aukeraren bat edo baduena : artxiboak moztu besteak beste. Nahi baduk, bihar pasako diat bere  botikarekin eta proba ezak.

Euskadi1

Kaixo Taichisan, zuk egin nahi duzuna da .ts-ak ripeatu horrela disko gogorean uzteko eta lekua gehiago aprotsatzeko ez?

Ba nik tutorial bat egin berri dut nola erabili x264.exe ripeatzeko nahi baduzu lagunduko dizut azalpenekin,

Begiratu ezazu tutorial hau nik eginikoa: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4233.0

Tutorial honetan bezala egiten baduzu kalidade guztia mantenduko duzu. x264 ematen baitu kalidade gehien

Ahaztu Xvid eta VirtualDubMod horiek laister historiara pasako baitira!

zumarra

Kaixo Taichisan:

Iritsi berria naiz eta egunean jartzen ari naiz:

Nik Avidemux-a soilik erabiltzen dut eta hemen tutoriala jarri nuen (nahiz eta bakarrik gazteleraz egon  :giveup:)

http://marrazkiak.euskal-encodings.com/1-Avidemux.html

Ea baliagarri zaizun, bestela galdetu.  :barre:

Taichisan

Esker mila guztioi, Avidemuxekin probatuko dut, erabiltzen bait dut eta. Esango dizuet ia nola ateratzen den ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!