KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL - KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL (2006)
(https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/covers/2185.jpg)
Filmaren Ezaugarriak:
Herrialdea: Euskal Herria (https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/flags/eus.png)
Generoa: Komedia
Urtea: 2006
Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Gidoia: Carlos Zabala, Fernando Bernués, Mireia Gabilondo, Nagore Aranburu
Argazkia: Gaizka Bourgeaud
Musika: Iñaki Salvador
Aktoreak: Mikel Losada, Ainere Tolosa, Iñake Irastorza, Mireia Gabilondo, Iñaki Zapirain, Xabier Zapirain, Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Maite Arrese, Josean Bengoetxea, Asier Hormaza, Lierni Fresnedo
Ekoizleak: Tentazioa
Sinopsia: Juan Martin euskaldun berri donostiarrak uztailaren erdialdean ekingo zion baserri giroan euskara ikasteari. Hiria utzi eta Asteasuko Irarreta etxondoan Juan Luis eta Ixabel izango ditu zain, euskaltegiko ikasgaiak osatu eta herriko hizkera ondo menperatzeko asmoz. Duela hamar urte Joxan Sagastizabalek idatzitako eleberriaren moldaketa da filma. Antzerkitik igaro ondoren, zinemara heldu da oraingoan.
Nota Filmaffinityn: 6.4
Bideoaren ezaugarriak:
Iraupena: 100min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/#!owsUhQ5C!7efqyXDyJPZT_YahH1913iNltLGv9x2IgdKwYis-YOo)
EITBek 2007an, salmentan jarri zuen DVD osoa [Mediafire] (https://www.mediafire.com/folder/1fcjlnh4e6e4m/Kutsidazu+bidea+ixabel+fil+ma)
EITBek 2007an, salmentan jarri zuen DVD osoa [Google Drive] (https://drive.google.com/drive/folders/1pj7NBWzbcWRxq_EVVXxF4-EyJBszKL2x?usp=sharing)
Kutsidazu bidea, Ixabel -Antzerkia- (2003)
(http://img12.imageshack.us/img12/4055/kutsidazubideaixabel.jpg)
[Sinopsia]Eleberrian, 1978ko uztailean, Juan Martin, gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskararekin, (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Goizean eskolak hartu ondoren, laguntza eskainiko die etxeko baserritarrei haien zereginetan. Dena den, heldu bezain laster, konturatuko da Juan Martin gauzak ez direla berak pentsatu zuen bezain errazak.
Alde batetik, herrixkako euskararen zailtasuna. Euskaltegian ikasitakoaren eta familiakoaren artean alde handia dago eta batzuetan ulertu ezinik dabil, bere esanahi pertsonalak asmatzen. Denboraren poderioz, pixkanaka-pixkanaka moldatuko da haien hizkera bereziaz eta etxeko elkarrizketetan parte hartuko du. Euskaltegian lankideak topatuko dituen arren, ez dira oso lagungarriak izango, bakoitzak hizkuntza bere moduan egiten baitu. Txarto pasatuko du protagonistak, bere hizkera "benetako" euskarara itzuli nahian.
Beste alde batetik, baserriaren bizimodura ohitu beharko da. Goiz altxatu, sardexka belarra erabili edo baratzean barazkiak aurkitzen ikaragarrizko abenturak biziko ditu Juan Martinek, baserritarren begi txundituen aurrean. Hala ere, guztia ez da hain latza izango, baserrian bizi den bere adineko neskari esker, Isabeli esker, hain zuzen ere. Bi gazteak maiteminduko dira elkar, eta neska mutilaren aholkulari gisa arituko da, barregura ekiditen Juan Martinek hanka sartzen duen bakoitzean.
Antzezlan hau Joxan Sagastizabalek idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago. Liburu hau euskarazko libururik salduena da (31.argitalpena kalean da).
"Kutsidazu bidea Ixabel" umore handiko antzezlana da. Bertan , euskaltegi batean euskara ikasi ondoren, Tolosaldeko baserri batera euskara "errealaz" jabetzera doan mutil baten abenturak azaltzen dira. Mutil horrek bi oztopo handi aurkituko ditu: hango hizkera batetik eta baserriko ohiturak bestetik.
Antzezlana, martxa honetan jarraituz gero, euskarazko antzezlanik ikusiena izateko aukerak ditu. Euskal Herri osoan ibilia da , bai hiriburutan eta baita herri txikietan ere, izugarrizko arrakasta lortuz: emanaldi guztietan bete egin dute antzokia, plaza, eliza edota kiroldegia.
[Zenbait datu adierazgarri]
- Lan hau 2003ko martxoaren 15ean Billabonan estreinatu zen.
- Dagoeneko 125 emanaldi egin dituzte
- Urtebetean 75.000 ikusletik gora izan ditu.
- Donostian ere arrakasta handia:
- Antzoki Zaharrean: 6 emanalditan 3.138 ikusle
- Euskal Jaietan, Trinitate plazan: 2300 ikusle.
[Antzezlana]Name.........................: Kutsidazu bidea, Ixabel
Urtea........................: 2003
Iraupena.....................: 67 min 46 s
Generoa......................: Komedia
Gidoia.......................: Joxan Sagastizabal (Eleberri)
Zuzendaria...................: Anartz Zuazua
Ekooiztetxea.............: Nagore Aranburu
Aktoreak.....................: Mikel Sarriegi,Ainere Tolosa, Ixabel Agirresarobe, Iñaki Agirrezabala, Egoitz Lasa, Anjel Alkain[Bideoa]Formatua.......................: PAL
Orig. Source Aspect Ratio....: 16 : 9
Display Aspect Ratio.........: 2931
Bereizmena...................: 720 x 406
ColorDepth...................: 24 bit
Framerate....................: 25.000 Frames/Sec
Codec........................: XviD MPEG-4
Bitrate......................: Avg. 1194 kBit/s [Audioa]Language.....................: Euskara [6 channels] AC3
Format.......................: MPEG Audio
Channels.....................: 2 Channels
SampleRate...................: 48 KHz
Bitrate......................: 105 Kbit/s
Audio Post-Processing........: None [Argitaratzearen Ezaugarriak]Gauzatzea....................: DVDRip
Arduradunak..................: Godelet
Tamaina......................: 0,98 Gb
Hizkuntza....................: Euskara
https://mega.nz/#!I7Y3kDgK!gKilTM1SOxY339AeIaFiK_sN3igX9Nhb6KYQ5cNuvm8
Eta, opari, antzerkiaren promoa!
https://mega.nz/#!Ri4nFTIY!-1wenyoTVkfcq0e-Lhs13Xnn7Emezt2GW0rip7G7q8o
Eskerrik asko Godelet, nik lagunari eskatu bai, baina oraindik zain niok. Badakik, pulamentuba!
Ez larritu Burrundaie!
Atzo, kasualitatez, herriko liburutegian aurkitu nuen, besterik ez. Dena den, eskerrak zuri buruhausteagatik! :lotsa:
Mediafirera berrigota, redioooooooooooo!
4S-n eskura berriz.
barkau lana emateatik, baño 2.en atalaren linkak ez dit uzten jeisten, beste hirurak ondo dabiltz.
Egia. "Indisponible temporalmente". Hala ere artxiboa egon badago. Bihar arte itxoingo dut eta segitzen badu jeitsi ezinik, berriz igoko dut.
Segi horrela abisatzen, ez da inolako eragozpena.
ba oain badabil
Ederki. Hala ere, badaezpada ere, MY-n ere eskura.
MEGAko linkak erorita, MF koak badabiltza oraindik
Egun on! Filma hondatua dut eta berriz jaisten saiatu naiz, baina MEGAko arrtxiboa ezabaturik dago eta Mediafirek akatsa ematen dit deskonprimitzean. Berrigoko inork, mesedez?
Eskura berriz!! :gosaria:
Hau ere prest!
Kaixo. Orain aste pare bat, Cash Converters baten nengoela, film honen DVD edizioa aurkitu nuen berriz ere. Dagoeneko baneukanez ez nuen berriz erosi, baina aspaldi leku berberean erosi nuen edizioaren kopiarik egin gabe nengoela gogorarazi zidan. Hemen duzue filmaren DVDaren kopia osoa (Making of a barne), Mediafire eta Google Drivera igota. Ondo izan.