Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.

Sortzailea burrundaie, 2013ko Otsailaren 05a, 20:38:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa, egia esango dizuet, gaur berton enteratu naiz, nire E-mailera mezua moderatzeko bidali didatelako (ez dakit nork, badirudi hemengo arduradun nagusia naizela edo....).
Gauza da niri gauza hauek ez zaizkidala gustatzen , "mal rollo" egotea horren inguruan, eta horregatik ia guztioi bidali dizuet pribatu bat jakinminean egoteko, zeren egia da esaten duzuena, bai alde batekoa bai bestekoa, baino azken finean helburu batekin sortu gendun Euskal Encodings, eta zen, euskaraz bikoiztuta dagoen materiala berreskuratzeko prosezua egitea eta guztiontzat eskuragarri izatea.
Badakit nik neuk ere azkenean eta ikusita ez nuela nire kabuz ezer egingo, kaleratutako edo salmentarako dvdak hasi ginen ripeatzen eta jakinda dendetan eskuragarri dugula oso. Baino oraingo gaia da, euskal ekoizleen materiala, eta estan duzuenez, edozein lekutan aurki daitekeen material hura kentzen hastea, batez be etorkizunera begira arazorik ez edukitzeko ez ta, katxiporretagaz, ezta Elkarrekin, ezta ibaizabal, Ttarttalo ezta ezerekin ere.
Errepaso bat eta funtzezko nortasuna adostu behar dogu guztion artean, eta gidoitxo bat egin Euskal-Encodingsen onartuko dugunarekin eta ez dugunarekin.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Ez naiz ondo azaldu. Ni dena igotzen uztearen aldekoa naiz. Norbaitek Mediafire, Mega edo beste zerbitzari batean salaketa jartzen badu, fitxategia ezabatu besterik ez da egin behar, beti ere nire ustetan.

Hasieran, asko igoerak mugatzearen alde azaldu zarete, argitalpenetik pasa diren urteen arabera. Ni, nahiz eta horren alde ez egon, erabakia ulertzeko gai naiz. Horregatik, 5 urte gehiegi iruditzen zaizkidanez, 3koa bota dut, baina 2 edo 1 esan nezakeen.


PD: Ajuk bota dituen 10 urteak katxondeoa direlakoan nago :evil:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 16:25:54
Arrazoi guztia daukazu, baina, Txirrita telesail osoa, nahi izanez gero, erosi daiteke dvd-tan?

Ez dakit zertan ari nintzen pentsatzen. Nire ikuspuntutik telebistan botatzen dena grabatu eta eskura jar daiteke, berdin dio Txirrita edo Burdin Aho. Debalde bota dute edozeinek xoxik ordaindu gabe ikusi ahal izateko.

burrundaie

MF-n igota neuzkan Pirritx eta Porrotxen titulu guztiak MF-tik ezabatuta. Honako hauek dira:

-Pospolin Marisorgin
-Ilargiaren sekretua
-Marimotots
-Zatoz jolastera
-Jolasen altxorra
-Makarroiak
-Maite zaitut
-Aupa Kintxo

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 17:39:42
Ez naiz ondo azaldu. Ni dena igotzen uztearen aldekoa naiz. Norbaitek Mediafire, Mega edo beste zerbitzari batean salaketa jartzen badu, fitxategia ezabatu besterik ez da egin behar, beti ere nire ustetan.

Hasieran, asko igoerak mugatzearen alde azaldu zarete, argitalpenetik pasa diren urteen arabera. Ni, nahiz eta horren alde ez egon, erabakia ulertzeko gai naiz. Horregatik, 5 urte gehiegi iruditzen zaizkidanez, 3koa bota dut, baina 2 edo 1 esan nezakeen.


PD: Ajuk bota dituen 10 urteak katxondeoa direlakoan nago :evil:
10 urte jarri ditut azpiforoa zuzenean ez kentzeagatik, eta benetan nabil. Taichisanek bidalitako mezuan marroia neuk eta berak jango genukeela dio, eta horrek gauzak beste era batera ikustarazi dizkit :beldur: Argitaletxe bat hemendik pasa dela jakiteak errespetu handia eman dit.

zumarra

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 20:26:13
MF-n igota neuzkan Pirritx eta Porrotxen titulu guztiak MF-tik ezabatuta. Honako hauek dira:

-Pospolin Marisorgin
-Ilargiaren sekretua
-Marimotots
-Zatoz jolastera
-Jolasen altxorra
-Makarroiak
-Maite zaitut
-Aupa Kintxo

Maite Zaitut oraindik MF-n eskura dago.

Pupu eta Lore (MG/MF), Plisti-Plasta (MF) eta Baserrian (MF) ez dira zureak? Oraindik eskura daude.

Txaperen kontua litzateke Parrandan

burrundaie

Oraintxe begiratuko diat, zumarra. Hala ere, nire ustez azkarrena zera duk: denak, hari guztia ezabatzea eta bakea. Egin dezagun egin beharreko debatea lasaitasunez, sikiera....

zumarra

Link guztiak ezabatuta.

Hariak berak ezabatzeak pena ematen dit... Sikiera informazio moduan egon dadila.... eh?

Taichisan

Hori da gauza lagunok, ez dela txantxa...
Zeren orduan zertan erregistratzeko denbora emon dute? Gero ezer ez gertatzeko? Ez jakina, azken finean horrela funtzionatzen dute gauza hauek. Aju eta biok gara Webune honen arduradunak, Arsenicum gestioa eramaten duena... Eta ez nago prest cd, filme edo ezergatik ere ahinbeste kosta zaigun erreferentziko komunitatea eraikitzea, orain pikutara jutea, eta, porseakaso diot, empresa baten SALAKETA ez da txantxa ez txantxetan hartzekoa, askok hemen ez duzue ezer jokatzen hari azken finean, baino gu, azken urte luze hauetan lan eta lan jardun dugun ametsa dugu tartean.
Horregatik ulertzen duzuenontzat esker mila zor dizuegu, batez be gu bezalako sentimenduak dauzkazuelako proiektu honen gainean eta, azken finean denok hitzeginda gauza garbiak ateratzen ditugu.

Bale, ordun Pirritx eta Porrotzen zeuen materiala fulminatuta dago ezta? orain ikusi beharko dugu "porseakaso" nola berrezarriko dugun musikarena eta euskal herrian ekoiztutako materiala.
ETBn grabatutako guztiarekin ez dago batere arazorik, bada ez bada esaten det, azken finean hori zen eta gure helburu nagusia, bikoizketa guzti horiek zaku apurtu baten ez erortzea. Eta hemen bai esaten dut. Gauza da ez legokeela arazorik egon behar adibidez txirri mirri eta txiribitonen atal edo filme bat ETBn emoten badute eta grabatzen bada eta igotzen bada, telebistatik artutako materiala delako, baino bada ez bada sahiatuko gara ez igotzen (nik ere, noski).
Urteen kontua ez da nire ikuspegitik ezer laguntzen, esan bezala berdin du bizitza komertzialarena, inok ez daki ta ze bizi komertziala izango duen cd batek edo dvd batek, horren ondorio ere nahiz ta oskorriren lehen diska jarri, oskorriko kide batek ona sartu daiteke eta salaketa jarri ostabere nahi badu, ez dakit ondo azaltzen naizen.

Ez dakit zer gehiago esan dezakedan, beste inork proposamen gehiago badu esan dezala.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Hortaz, hire proposamena Zumarrarenarekin bat letorkek: bertako ekoizpena (EHan sortzen den euskarazko material originala) bakean utzi eta kitto! EITB-en botatzen dutenera mugatu, alegia. Ba E.E-en onerako bada eta, noski, zuen lasaitasunerako bada (horrek ere asko balio dik eta) nire aldetik eragozpenik ez.

Aju

#55
Baten batek azalduko dit nola gertatu den zehazki?.

Arsenicumen partetik email bat heldu zait eta Patakon erabiltzailea aipatzen du (haren emaila begiratuta pailazoen produktorakoa da), baina uste dut berandu iritsi naizela eta ordurako guztia zegoela ezabatuta. Ez naiz ezertaz enteratzen ari :haserre: Patakon horrek zerbait idatzi du?, edo norbaiti mezu pribatua bidali dio?.

Pausoz pauso azalpen bat, mesedez.

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 22:39:17
Hortaz, hire proposamena Zumarrarenarekin bat letorkek: bertako ekoizpena (EHan sortzen den euskarazko material originala) bakean utzi eta kitto! EITB-en botatzen dutenera mugatu, alegia. Ba E.E-en onerako bada eta, noski, zuen lasaitasunerako bada (horrek ere asko balio dik eta) nire aldetik eragozpenik ez.
Badago Lekeitioko talde bat berak igo duena bere diska, horrelako kasuak ez lirateke kanpoan geratu behar.

Taichisan

Nik horrela enteratu naiz be Aju, eta salaketa ikusi dudanean ya hor oso argi ikusi dut gauza. Baita ere dena ezabatuta zegoen baino horrez geroztik nire konklusioak atera ditut eta geuk garenez honen egileak (ez justo artxibo hori igotzearena noski), ba horren ondorioz mezua bidali dizuet "arduradun" guztiei edo aktiboenei.
Hori da guztia. Eta gauza bat esango dotzuet gainera, gauza hauetaz enteratzea horrela ez zait bapez gustatzen, zeren lasai lasai ikustera noa e-mailak ta "pastel" horregaz aurkitzen naz...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Baina zerbitzarietan jarritako salaketez aparte, beste salaketarik egon al da?

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 23:04:23
Baina zerbitzarietan jarritako salaketez aparte, beste salaketarik egon al da?
Hori beste bat da. Salaketaz hitz egiten ari gara baina ez dakit zer esan edo egin duten zehazki ere. Diskaren harian zerbait idatzi dute?, nola gertatu da guztia?.

jonnydbz

#59
Beno, gaia guztiz itxi baino lehen gauza batzuk esan nahiko nituzke.

Hemen betidanik igo izan dira edukiak, lizentziadunak zein ez, eta hori egitea defendatu izan da FHarlock-en garaietatik hasita ikusezazuko eztabaidatik pasata. Hau horrela izan da hemen inork ez duelako dirua irabazten, hau da, legeak dioen "lucro" hori ez dagoelako, eta legezkoa delako. Horren adibide da zumarrak bere harian jarritako linka orain dela gutxi:
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 21:43:15
http://www.adslzone.net/article10657-el-tribunal-supremo-se-posiciona-las-webs-de-enlaces-son-legales.html

Behin hau esanda, foroko arduradunen kontuaren inguruan, garrantzitsuena zuen lasaitasuna da. Ezin daiteke urduritasun eta ezinegonarekin bizi, beraz, hartu beharreko erabakiak eta neurriak errespetatu eta geure egingo ditugu. Horretan ez izan zalantzarik, zuekin egongo baikara.

Azkenik, jakin dezala Patakonek, edo denadelako horrek, Pirritx eta Porrotx pailazo horien (nunca mejor dicho) aurkako boikota hasiko dudala. Horiek ikusten ditudanean inguruan ditudan lagunei gertatutakoa kontatuko diet. Oso ezker-abertzale, euskalzale eta solidario baina gero begira nolakoak diren. Beraien etxeetan ziur ez dutela ezer jeisten. Potroak!


Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 22:40:46
Pausoz pauso azalpen bat, mesedez.
Bai, mesedez, norbaitek gertaera guztiak kronologikoki kontatuko ditu? Ni ere nahastuta nabil.


Ez ditzagun ahaztu, copyleft eta CC lizentziekin ateratako argitalpenak, hauek zabaltzea ere libre da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa