Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.

Sortzailea burrundaie, 2013ko Otsailaren 05a, 20:38:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Kontakizun guztia beharko genuke inor epaitu aurretik. Ez dezagun ahaztu geuk esan genuela zerbitzarietan salaketak ibili beharrean, hobe zela gurekin zuzenean harremanetan jartzea eta zalantzarik gabe konponduko ginela. Eta beharbada erabaki hori hartu dutelako gu hemen ari gara gaizki esaka. Baina hau, noski, zer gertatu den jakin gabe ari naiz idazten eta hortaz, oker egon naiteke erabat...

Aju

jonnydbz

#62
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 23:23:20
Kontakizun guztia beharko genuke inor epaitu aurretik. Ez dezagun ahaztu geuk esan genuela zerbitzarietan salaketak ibili beharrean, hobe zela gurekin zuzenean harremanetan jartzea eta zalantzarik gabe konponduko ginela. Eta beharbada erabaki hori hartu dutelako gu hemen ari gara gaizki esaka. Baina hau, noski, zer gertatu den jakin gabe ari naiz idazten eta hortaz, oker egon naiteke erabat...
Ez dut uste guzti hau gaizki ulertu batengatik montatu denik. Nik, momentuz, argi daukat: pailazoak joan daitezela pikutara.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

#63
Ez iezaiozue buelta gehiagorik eman kontu honi. Gauza oso simplea da. Euskal eduki audiobisualen munduan gero eta famatuago bihurtzen hari da web orri hau, eta ez da arraroa argitaletxe edota antzeko enpresetako jendea hemen sartzea.

Aju eta Taichisan. Espainia mailan ikusi dugu salatuak izan diren Web orrien artean bat bera ere ez dela kondenatua izan. Salaketaren kontua zuek ikaratzeko besterik ez dute esan. Nik zuek banintz ez nintzateke gehiago kezkatuko gai honetaz.

Nik ez dut euskal musikarik jaisten, baina ezta entzun edota erosi ere xD. Entzuten dudan bakarra orain urte pila erosi (eta kopiatutako) kaseteak dira. Hori eta Gaztean botatzen dutena xDDD.

EDIT: Nik irakurri dudana Godeletek bere Mediafireko linkak jasa zuen salaketaren arrazoia izan zen, ingelesez idatzia. Bertan Pirritx eta Porrotx izenean hari zen norbaiten salaketa azaltzen zen, baina zerbitzari horrek jaso ohi dituen horietakoa. Ez dakit gero zuekin pribatuan kontaktuan jarri ote diren edo ez.

Niri horrelako salaketa pila etorri izan zaizkit antzina, Mediafire hain putero ez zen garaian. Nintendoren-ak, Filmax-enak, Columbia pictures-enak...eta orain dela gutxi Capcom konpania japoniarra berarentzat lan egiten zuen beste konpania baten izenean. Eta inoiz ez didate ezertxo ere egin.

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 00:28:55

Orduan salaketa aipatzen denean zerbitzariari emandako abisu bat da, eta ez hemen idatzi dutelako salaketa judizial batekin mehatxatuz. Hori da jakin nahi nuena.

zumarra

Ez al lirateke Musika (eta bere barruko Euskal Musika - ez dakit non dagoen ezberdintasuna) hariak ere ezabatu beharko?

Talderen batek bere musika igo nahi izan badu, hori ez, baina gainontzeko guztia uste dut euskaraz sortutako euskal herrian sortutako materiala dela...

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 01:06:18
Orduan salaketa aipatzen denean zerbitzariari emandako abisu bat da, eta ez hemen idatzi dutelako salaketa judizial batekin mehatxatuz. Hori da jakin nahi nuena.
Hori uste nuen nik, baina jada ez dakit ziur ezer.

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 06:18:32
Ez al lirateke Musika (eta bere barruko Euskal Musika - ez dakit non dagoen ezberdintasuna) hariak ere ezabatu beharko?
Orduan jada arauak aldatu egin dira? Horrela bada, norbaitek idatz dezala postit bat arauekin.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

#67
Begira nor izan zen Patakon:

AipatuManuel Antonio Madariaga, Patakon ezizenaz ezagunagoa (Galdakao, Bizkaia, 1796 - Afrika, 1850 inguru) bidelapurra izan zen. Robin Hooden antzera, nolabaiteko gizarte kontzientzia zuen bidelapur famatua izan zen, eta hari buruzko oroitzapen hori gorde da, gaur egun arte, jardun zuen inguruetan, sarri aipatzen diren bi esaldi hauek erakusten dutenez:

Lapurre zan, baie errukitzue. Usabarri kendu ta alargunei emon.
(Gaur egungo euskara batuan: Lapurra zen, baina errukitsua. Aberatsei kendu eta alargunei eman.)
Patakon, dekoneri kendu eta estekoneri emon.
(Gaur egungo euskara batuan: Patakon, daukanari kendu eta ez daukanari eman.)

http://eu.wikipedia.org/wiki/Manuel_Antonio_Madariaga

Orain salaketa jarri dezala.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Bai, ezer  ezabatu aurretik arauak finkatzea komeniko litzateke, eta gero haien arabera jokatu.

MikelEiza

#69
Bueno bueno bueno... Arsenicumi atzo kontatu nion pasatakoa eta Ajuri gaur arratsaldean kontatzekotan nengoen.

Pausoz pauso pasatakoa honako hau da:

- Godeletek Pirritx eta Porrotxen diska bat igo zuen.
- Unaik; Patakonek, "salaketa" jarri zuen Mediafire-en fitxategia ezabatzeko eskatuz. Salaketa irakurrita, hasiera batean inpaktatu egin dezake, baina lasai ez da Ertzaintzan jaritako salaketa, mediafire ezabatzeko eskaera baizik.
- Mediafiretik Godeleti mezu bat bidali zioten, berak igotako fitxategi bat ezabatu dutela jakinaraziz, salatzailearen datu pertsonalekin, NAN, telefonoa etab...
- Godeletek mezu hori foroan posteatu zuen fixtaegia zergatik ez zegoen eskuragarri azaltzeko. Mezuan datu pertsonalak mantendu zituen.
- Patakon erabiltzaileak mezu hori ikustean, foroko salaketa sistemaren bidez, mezu hori ezabatzeko eskatu zuen.
- Ni lanean konektatuta nagoenez berehala irakurtzen ditut mezuak eta hori irakurtzean horretaz arduratzea pentsatu nuen. Baina datu pertsonalen kontuarekin konturatu ez eta linkak bakarrik ezabatu nituen, horiek salatzen ari zela uste nuen.
- Patakonek mezu bat bidali zidan hau esanez:
AipatuEgunon Mikel,
Unai naiz Aioran senarra. Salaketa Mediafirera nik egin dut Aioran izenean beraiek Interneten oso galduak dabiltzalako, baina argi dugu gure materiala zabaltzeak ez digula inungo onik egiten zeren ala bazan guk zabalduko genuke doan zuzenean. Gure diska bakoitzeko produkzioa seguruenik euskal herrian egiten den garestienetakoa Garateko estudioa hilabete osorako hartzen dugulako eta diska bakoitzean pasatzen diren musikari pilagatik. Ez naiz hontan luzatuko baina katxiporreta kooperatibak 14 langileri ematen die lana eta parte handi batez salmenten esker da. Lanaz aparte uste dut argi dagoela kulturan eta gai sozialen alde ematen duguna.
Baina idatzi hau ez da materialangatik baizik eta foroan datu pertsonalak zintzilikatzeagatik, izen, DNI eta movil zenbakia. Mesedez borratu segituam hau ilegalaz izateaz aparte benetan larria delako, beraz bapatean ezabatzea eskatzen dut. Erantzunaren zain, UNAI
- Mezua ezabatu eta hau erantzun nion:
AipatuKaixo Unai,

Ezabatu dut mezua. Ez naiz konturatu datuak zeudenik   Sentitzen dut bene-benetan. Urte pare bat dira forotik noizean behin bakarrik pasatzen naizela, eta ez nuen mezu honen berririk. Jakin izan banu lehenago ezabatuko nuke.

Kooperatibaren inguruan; badakit (eta uste dut badakigu ere esan dezakedala) igotako material mota batek kalte ekonomikoak sor d¡tzakeela eta irakurri dudanagatik gai batean dabiltza foroan zer argitaratu eta zer ez eztabaidatzen. Espero dut erabaki onak hartzea. Foroa sortu genuenean Dragoi Bola eta antzeko serie mitikoak igotzeko helburua bakarrik genuen, baina urteak pasa hala jende berria sartu da eta igotako materialaren kontrola galdu dugu.

Beste zerbait behar izanez gero, abisatu eta saiatuko naiz laguntzen. Foroko admin moduan nagoenez salaketen mezuak etab niri heltzen zaizkit.

Barkatu sortutako arazoak.
- Eta berak hau erantzun zidan:
AipatuEskerrikasko benetan
- Listo, hori da guztia, besterik nik ez dakit. Espero dut gauzak orain garbiago izatea eta mesedez berriz ez posteatu inoren datu pertsonalik.

Orain, hartu hartu beharreko erabakiak eta foroan kontu bat sortzerakoan onartu behar diren puntuetan gehituko ditut.

Ta bueno nire iritzia horren kontuan: gehienok esan duzuena, euskal produkzioak ongi zaindu behar ditugula. Igoera epea 3 urte ingurutan ongi legoke, baina Taichisanek esandakoa, ezin da jakin produktu batek izan dezakeen bizi komertziala. Beraz, hiru erreferentzia bezala ibiliko nuke, baina beti ere logika pixka bat ibilita.

PD: Taichisan, aspaldi honetan ez dut ezer posteatzen, baina isiltasunean foroa zaintzen jarraitzen dut. beraz, mesedez hurrengoan email bat botatzean gehitu ni ere mesedez. Lehen BeleBeltz zena naiz.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Kontua da ez dakidala zergatik harritzen garen. Hasieratik bagenekien guk hemen igotako edukiek zeharkako kalteak sor zitzakeela, eta hala ere igotzen jarraitu genuen.

Kasu honetan egokia iruditzen zait. Aitortu behar dut gai honetan aipatzen hari garen diska ezabatu baino lehen nire kontu batera pasatzea lortu nuela, eta bertan jarraitzen du oraindik. Hala ere, zin dagit ez dudala beste inora igoko.

Aju

Bueno, beraiekin harremanetan jartzekotan nintzen baina guztia irakurri ostean ez du faltarik egiten.

zumarra

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 07:43:09
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 06:18:32
Ez al lirateke Musika (eta bere barruko Euskal Musika - ez dakit non dagoen ezberdintasuna) hariak ere ezabatu beharko?
Orduan jada arauak aldatu egin dira? Horrela bada, norbaitek idatz dezala postit bat arauekin.

Ez, ez dago inongo arau ofizialik. Baina Pirritx eta Porrotx-en guztia ezabatua izan da (nahiz eta gutako batzuk "materialaren gordagailu" izan eta oraindik dena badaukagun) eta pentsatzen dut musikarekin berdin egin beharko litzatekeela...

Baina, tira, proposamenak bota eta bozka dezagun.

Baina horrela, modu irekian? Nire ustez modu pribatuagoan (mezu pribatuak edo Admin Txokoan) egin beharko genuke hauen artean:

Taichisan, Aju, Arsenicum, MikelEiza, Aokromes, Burrundaie, Baronluigi, Jonnydbz, Godelet, Orionatk eta Zumarra

Norbait ahaztu badut, jarri, mesedez.

Godelet

Beno, agian bi aukeran onak izango dira.
Interesgarri izan daiteke inkesta bat sortzea (publikoa) iritzi orokorra jakiteko. Eta gero ataratako datuekin, pribatuan, arauak jarri.

Ondo iruditzen zait «Admin txoko» horretan administratzaleak, moderatzaile globalak eta laguntzaleak parte hartzea, baina beste hiru laguntzaile zenbatu ditut: 717, Aket eta Darko.

G o d e l e t