Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.

Sortzailea burrundaie, 2013ko Otsailaren 05a, 20:38:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: Godelet  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 15:51:24
Beno, agian bi aukeran onak izango dira.
Interesgarri izan daiteke inkesta bat sortzea (publikoa) iritzi orokorra jakiteko. Eta gero ataratako datuekin, pribatuan, arauak jarri.

Ondo iruditzen zait «Admin txoko» horretan administratzaleak, moderatzaile globalak eta laguntzaleak parte hartzea, baina beste hiru laguntzaile zenbatu ditut: 717, Aket eta Darko.
Denbora da ez direla hemendik pasatzen ere. orionatk berdin.

jonnydbz

Dagoeneko inork gehiago idatzi ez badu, gerora ez dira askoz gehiago agertuko. Baina nahi duzuen moduan, epe bat jarri daiteke nahi duenak iradokizunak egin ditzan. Hori bai, horretarako agian abisu bat bidali beharko zaie erabiltzaileei, bestela ez da jende asko agertuko.


Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 23:13:35
Hemen betidanik igo izan dira edukiak, lizentziadunak zein ez, eta hori egitea defendatu izan da FHarlock-en garaietatik hasita ikusezazuko eztabaidatik pasata. Hau horrela izan da hemen inork ez duelako dirua irabazten, hau da, legeak dioen "lucro" hori ez dagoelako, eta legezkoa delako. Horren adibide da zumarrak bere harian jarritako linka orain dela gutxi:

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 07a, 21:43:15
http://www.adslzone.net/article10657-el-tribunal-supremo-se-posiciona-las-webs-de-enlaces-son-legales.html
Badirudi aipatutako albistea gezurra dela:
http://www.meneame.net/story/noticia-sobre-supremo-no-ve-delito-enlaces-descargas-internet
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Sentitzen dut, lagunok baina gaur jokoz kanpo nago erabat: birus eraso bortitza sufritu baitut.  Ez birus informatikoak, bestelakoak, gripearenak baizik. Kalentura haundi samarra dut eta tanke bat gainetik pasata bezalaxe nago. Ohera noa erdi arrastaka. Ea bihar suspertuxeago nagoen eta laguntzeko moduan. Gabon guztioi.

zumarra


zumarra

Pentsatzen, pentsatzen, gauza batzuk: Bi kontu elkartu dira hemen aldi berean:

Alde batetik, salaketaren kontua, eta horrek sortu duen beldurrak, hainbat artxibo ezabatzeko beharra ekarri du; bestetik Burrundaiek sortutako ausnarketa "etikoak" edo, artxiboak ezabatu behar ote diren planteamendua sortu du.

Salaketaren kontua argitu da jadanik baina web orriaren arduradun ezagun zareten horiek, nire ustez (uste, jakin, ez dakit) ez duzue ezeren beldur izan behar. "Sin animo de lucro" den loturak dituen web orri bat edukitzea ez omen da delitu (azken albiste faltsua aparte utzita). Gehienez web orria itxiaraziko litzateke. Hemen errudunak bilatzekotan, berriz nire ustez, "uploader"-ak izango ginateke, azken urte honetan Burrundaie, Godelet eta ni neu, gehien bat. Baina igotzen ari garen material gehiena telebistan botata, liburutegitik hartuta edo internetetik hartuta izan da; guztia dohainik eskeinitakoa. Nik, nere aldetik, beldur haundirik ez dut. Akaso egunen batean ertzaintza azalduko zait etxean eta disko gogorrak kenduko dizkidate? Beno, ez da hainbesterako izango. Saiatuko naiz familiako bideoak aparte jasotzen.  :keinu:

Baina garrantzi gehiago ematen diot Burrundaiek planteatutakoari. Euskara eta euskal kulturaren alde egin nahi badugu oroar, guk izan behar dugu aurrenak hori bultzatzen. Eta herri honetan lan eginez sortzen dena etekinik gabe geratzeko arriskua guk bultzatzea gaizki iruditzen zait. Eta epe bat jartzea ere ez nau konbentzitzen: 3, 5, 10 urte? ematen du goazela "de perdonavidas": Azkar ibili zaitez ahalik eta gehiena saltzen hurrengo 3 urteetan zeren eta 4. urtean debalde jarriko dugu guk hemen!

Nire proposamena hau da orduan: Hemen sortutakoa ez jartzea eskura.

Eta Txirri, Mirri eta Txiribiton-en "Pailazokeriak" nik mantenduko nuke. Etb-ko nahieran dago ba debalde ikusgai. Zer egingo dugu? nahiera-rako lotura jarri hemendik? horixe edo hemendik deskargatzeko aukera ematea antzeko-parezido dira.

Iritzien zain, ondo pasa ihauteriak!

jonnydbz

Lehenago esan bezala, ni "errekorteen" aurkakoa naiz, baina zuk proposatutako bide hau jarraituz gero (eta bide hori jarraituko dela uste dut), "hemen sortutakoa" zer den definitu beharko litzateke, eta gero zein salbuelpen dauden. Argi dago euskal talde batek bertako ekoizle edo argitaletxe batekin ateratakoa "hemen sortutakoa" dela.

"Hemen sortutakoa" denarekin dauzkadan zalantzak jarriko ditut:
- Euskal musika talde batek kanpoko argitaletxe batekin ateratako diskoak.
- Kanpoko argitaletxe batek ateratako DVDak euskal bikoizketarekin.

Urteen kontuarekin, ez daukat iritzi bera. Zenbat disko daude gaur egun erosi ezin daitezkeenak? Niri gertatzen ari zaidan kasu bat jarriko dut adibidetzat: urteak dira Des-kontrolen maketa erosi nahi dudala, baina ez dut aurkitzen. Bere garaian 1000 kopia-edo aterako ziren, eta agortua dago, eta ez da berriz argitaratu. Ez dut arrazoirik ikusten disko hori ez igotzeko, eta ez da perdonavidas kasu hori. Horrelakoak askotan gertatzen dira.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Nik jaisten ditudan euskal diskoak ez dira gaur egungoak. Orain dela 15-20 bat urte ospatutako trikitixa txapelketenak izan ohi dira, amonarentzat.

Katalogoz kanpo dauden gauzek jaisteak ez du inongo galerarik sortzen, irabazirik ere sortu ezin duelako. Beste gauza bat produktu hori banatzeko eskubideak dituzten konpainiei beraiek dirutruk egiten dutena besteek dohainik egin ahal izatea ez zaiela batere gustatzen da. Beraiengatik izango balitz, produktuaren kontrola beraiena bakarrik izan beharko litzateke, eta beraiek inorekin ez elkarbanatzeko erabakia hartuko balute, guk horrekin konformatu beharko genuke.

Taichisan

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2013ko Otsailaren 08a, 09:12:53
Bueno bueno bueno... Arsenicumi atzo kontatu nion pasatakoa eta Ajuri gaur arratsaldean kontatzekotan nengoen.

Pausoz pauso pasatakoa honako hau da:

- Godeletek Pirritx eta Porrotxen diska bat igo zuen.
- Unaik; Patakonek, "salaketa" jarri zuen Mediafire-en fitxategia ezabatzeko eskatuz. Salaketa irakurrita, hasiera batean inpaktatu egin dezake, baina lasai ez da Ertzaintzan jaritako salaketa, mediafire ezabatzeko eskaera baizik.
- Mediafiretik Godeleti mezu bat bidali zioten, berak igotako fitxategi bat ezabatu dutela jakinaraziz, salatzailearen datu pertsonalekin, NAN, telefonoa etab...
- Godeletek mezu hori foroan posteatu zuen fixtaegia zergatik ez zegoen eskuragarri azaltzeko. Mezuan datu pertsonalak mantendu zituen.
- Patakon erabiltzaileak mezu hori ikustean, foroko salaketa sistemaren bidez, mezu hori ezabatzeko eskatu zuen.
- Ni lanean konektatuta nagoenez berehala irakurtzen ditut mezuak eta hori irakurtzean horretaz arduratzea pentsatu nuen. Baina datu pertsonalen kontuarekin konturatu ez eta linkak bakarrik ezabatu nituen, horiek salatzen ari zela uste nuen.
- Patakonek mezu bat bidali zidan hau esanez:
AipatuEgunon Mikel,
Unai naiz Aioran senarra. Salaketa Mediafirera nik egin dut Aioran izenean beraiek Interneten oso galduak dabiltzalako, baina argi dugu gure materiala zabaltzeak ez digula inungo onik egiten zeren ala bazan guk zabalduko genuke doan zuzenean. Gure diska bakoitzeko produkzioa seguruenik euskal herrian egiten den garestienetakoa Garateko estudioa hilabete osorako hartzen dugulako eta diska bakoitzean pasatzen diren musikari pilagatik. Ez naiz hontan luzatuko baina katxiporreta kooperatibak 14 langileri ematen die lana eta parte handi batez salmenten esker da. Lanaz aparte uste dut argi dagoela kulturan eta gai sozialen alde ematen duguna.
Baina idatzi hau ez da materialangatik baizik eta foroan datu pertsonalak zintzilikatzeagatik, izen, DNI eta movil zenbakia. Mesedez borratu segituam hau ilegalaz izateaz aparte benetan larria delako, beraz bapatean ezabatzea eskatzen dut. Erantzunaren zain, UNAI
- Mezua ezabatu eta hau erantzun nion:
AipatuKaixo Unai,

Ezabatu dut mezua. Ez naiz konturatu datuak zeudenik   Sentitzen dut bene-benetan. Urte pare bat dira forotik noizean behin bakarrik pasatzen naizela, eta ez nuen mezu honen berririk. Jakin izan banu lehenago ezabatuko nuke.

Kooperatibaren inguruan; badakit (eta uste dut badakigu ere esan dezakedala) igotako material mota batek kalte ekonomikoak sor d¡tzakeela eta irakurri dudanagatik gai batean dabiltza foroan zer argitaratu eta zer ez eztabaidatzen. Espero dut erabaki onak hartzea. Foroa sortu genuenean Dragoi Bola eta antzeko serie mitikoak igotzeko helburua bakarrik genuen, baina urteak pasa hala jende berria sartu da eta igotako materialaren kontrola galdu dugu.

Beste zerbait behar izanez gero, abisatu eta saiatuko naiz laguntzen. Foroko admin moduan nagoenez salaketen mezuak etab niri heltzen zaizkit.

Barkatu sortutako arazoak.
- Eta berak hau erantzun zidan:
AipatuEskerrikasko benetan
- Listo, hori da guztia, besterik nik ez dakit. Espero dut gauzak orain garbiago izatea eta mesedez berriz ez posteatu inoren datu pertsonalik.

Orain, hartu hartu beharreko erabakiak eta foroan kontu bat sortzerakoan onartu behar diren puntuetan gehituko ditut.

Ta bueno nire iritzia horren kontuan: gehienok esan duzuena, euskal produkzioak ongi zaindu behar ditugula. Igoera epea 3 urte ingurutan ongi legoke, baina Taichisanek esandakoa, ezin da jakin produktu batek izan dezakeen bizi komertziala. Beraz, hiru erreferentzia bezala ibiliko nuke, baina beti ere logika pixka bat ibilita.

PD: Taichisan, aspaldi honetan ez dut ezer posteatzen, baina isiltasunean foroa zaintzen jarraitzen dut. beraz, mesedez hurrengoan email bat botatzean gehitu ni ere mesedez. Lehen BeleBeltz zena naiz.
Barkatuko didazu, nik ere ez nabil asko hemetik eta ikusi nuenean soilik bapatean akordatu nintzenez izan ziren, dena den beste baterako arazorik gabe, baino saiatuko gera beste arazorik ez egotea.
Esker mila azalpenagatik, uste dut denon mesederako izan dela.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Eta orain nire iritzia beste gaiei buruz:
Nik ere Zumarragaz nago, esan bezala inork ez daki zenbaterako bizi komertziala izango duten, baino dohan ikusi daitezken filme pila horiek gu etbtik grabatzen baditugu eta hona sartu berdin izango da, dohakakoa eta gainera telebistatik grabatua. Baino ere ados nado Baronluigik esandakoagaz, hau da, guztiz deskatalogatuta dagoen produktu bat igotzea ez legoke txarto egongo, zeren ezin daiteke berez eskuratu.
Bestalde ere, copyleft eta nahi duten taldeen maketak igo ahal dira, ahien promoziorako balio dau, baita ere inork libururen bat idazten badu eta gurekin kompartitu hemen izango du bere etxea.
Eta esan bezala, euskal produkzioa eta kultura denon artean laguntzea da helburua, orduan nik horrela egingo nuke, orain guztion artean adosten dugunean, post berri bat egin beharko degu egin ahal den eta egin ezin den gauzei buruz eta kitto.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

#84
Erabat ados nago salbuespen horiekin. Hemen sortutakoa baina, gaur egun merkatuan dirutruk erosi ezin dena (deskatalogatua), igo liteke, orduan.

Baina hau nire proposamena da. Proposamen gehiago behar dira haien artean erabaki bat hartzeko.

burrundaie

Zalantza bat: Pirritx eta Porrotxen antzezlanen bat ETB-n bota dute. Orduan eta esandakoaren arabera libre izango litzateke igotzea ala zenbait kasutan salbuespena egin beharko genuke?

zumarra

Nik garbi azaldu dut. Telebistakoa libre banatu daiteke. Besterik erabakitzen ez bada, behintzat.

Erabakiak hartzeko garaia iritsi zaigu.

Aju

Adibide bat emango dizuet nire iritzia adierazteko: hemen egindako pelikula bat DVDan ateratzen bada, ez da jartzen harik eta ETBk emititzen duen arte.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Ados. Sortu den ustezko kontraesanaren gainean (zergatik Pirritx eta Porrotxena ezabatu eta  ez, adibidez, Urdangarinen diska) nik zera esango nuke, pailazoena ustezko salaketa batek sortutako nola edo halako larrialdiaz, eta Taichisanek hala eskatu zuelako izan zen. Hala ere, espero dut arau berriak sortzen ditugunean, beraien arabera jokatuko dugula eta, hala erabaki ezkero beti ere, foroaren irizpide berriekin ez datorren material guztia ezabatua izango dela.