Ba hori, post hau irekitzen dut komentatzeko ea nola aukeratu genuen gure nick-a, zer dela eta, nondik dator... Hor doa nirea:
Internetetik nabigatzen hasi nintzenean, duela 7 urte edo, nick baten beharra ikusi nuen gauza askotarako. Printzipioz zeozer mitologikoa edo izatea nahi nuen. Pentsatzen ibili nintzen nahiko denbora luzez, eta azkenean "orion" otu zitzaidan (konstelazioa, orion "el cazador", etabar...). Baina hau oso extenditua zegoen. Zerbait behar zuen bakarra izateko, errepikatuta ez izateko. Horregatik, "orion attach", eta laburtuta, "orionatk".
Zuen txanda orain^^
Nire inizialak As direz, eta elementuen taula periodikoan letra hauen elementua Artsenikoa da. :wacko
mmmm, nirea zergatik izango ote da? :xD
arsenicum, zurea ez zen klaseko baten plagioa ere bai? :huhh platinum edo holakoren bat zeukala batek
Jaja bai. Nire gelakoak Argentum jarri zuen ta nik Arsenicum.
Nirea puntazo bat izan zen, aurrerago beste nick batzuk pasatu nituen, baina batek ere ez zidan konbentzitzen eta justu El cuervo pelikulak ikusi nituenez eta euskerazko nick bat nahi nuenez, Belea otu zitzaidan, baina BeleBeltz gehiago gustatzen zitzaidanez hau jarri nuen. Ez dauka beste arrazoirik.
Foro batean erregistratzeko behar nuen. Nire izenarekin zerikusia du, baina ez nuen nire izena jarri nahi eta yankiegia ez izateko 'h' kendu nion, hala ere jonny hartuta zegoen. Momentu horretan proiektua egiten nenbilen, jota aspertuta interneten egun guztian (horregatik foroetan erregistratze hori). Garai horretan proiektukide batek Dragoi Bolako lehen 29 atalak pasa zizkidan eta jonnydb etorri zitzaidan burura, baina hori ikustean "jonny datu baseak" ikusten nuen. Aaaaa!!! Nire amesgaiztoetatik txarrena :weirdsmiley, informatikoek agian ulertuko dute... Orduan 'z' bat jarri nion DBZgatik, horrek nire onera ekarri ninduen, eta emaitza badakizue zein den.
Ea Ronbinek bere istorioa kontatzen duen... :xD
Badakizue nor den espainiar ligan inoiz jokatu duen aurrelaririk onenetakoa. Si Darko gol no problem (http://www.youtube.com/watch?v=tk8ofoIXUY0)
si darko gol no problem hori nondik atera duzue? ze realeko guztiek esaten duzue :xD
Hori Bernd Krauss entrenatzaileak esan zuen duela urte batzuk. Si darko gol, no problem. Eta si darko se va, yo el siguiente (botako zutelako).
Ez, Darkok berak esan zuen etorri zenean, gazteleraz ere ia ezer ez zekienean.
Italiatik itzuli zenetik, berak golak sartu dituen guztietan (40 partidu) Realak puntuatu egin du, 27 irabaziz. Taldea nola ibili den ikusita, harrigarria.
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje
Aipamenaren egilea: darko Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 23:46:28
Ez, Darkok berak esan zuen etorri zenean, gazteleraz ere ia ezer ez zekienean.
Italiatik itzuli zenetik, berak golak sartu dituen guztietan (40 partidu) Realak puntuatu egin du, 27 irabaziz. Taldea nola ibili den ikusita, harrigarria.
Ah, ba orduan gero Kraussek bere esaldia kopiatu egin zion, ze berari ere entzun nion.
Aipamenaren egilea: getxoztarra Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje
Jaja, ez. Kontaizu beste nick horrena.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 09:28:00
Aipamenaren egilea: getxoztarra Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje
Jaja, ez. Kontaizu beste nick horrena.
Bai, bestea itzela da
Toce-rena?
:whistling :lol
13 edo 14 urtegaz Gaztelaniako asignaturan aditzak lantzen ibili ginan eta zuzentzerako orduan bakoitzari aditz bat tokatzen jakon idaztea arbelan. Nik tocar aditza, 1.pertsonan eta iraganeko denboran idatzi behar neban ( toqu?) ta hori jarri beharrean toce idatzi neban.
:lol :ring
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 22:06:10
Ea Ronbinek bere istorioa kontatzen duen... :xD
Bueno, hor doa:
Duela 6 o 7 urte nire herriko jaietan taberna batetan geundela, kamareroek ez ziguten kasorik egiten, taberna jendez gainezka baitzegoen. Beraz, haien atentzioa deitzeko, kuadrilako bati batman-en 60. hamarkadako abestia (http://www.youtube.com/watch?v=wN8_y3nbCmY) kantatzea otu zitzaion, batman esan ordez "barman" esanez (berez, abesti hori txoznetan lan egiten zuen lagun bati abesten genion, adarra jotzeko). Beraz denok hasi ginen:
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
Eta harrigarria bada ere, kamareroak segituan etortzen ziren guregana! Tabernatik ahalik eta lasterren alde egiteko seguruena XD
Gauak aurrera egin zuen, eta guk gure "trukoa" erabiltzen jarraitu genuen. Baina taberna batetako kamareroa ez zegoen oso humore onez, eta gurekin haserretu egin zen. Orduan, kuadrilako batek bromatan esan zuen "zer pasatzen zaio barman-i?" eta beste batek erantzun "fijo hau ez dela benetako barman, roNbin izango da". Kriston barreak bota genituen ateraldi horrekin. Izena gustatu zitzaidan, eta IRC-an sartzen nintzen kanaletan erabiltzen hasi nintzen (kanal gehienak lagunek sortutakoak ziren, eta bertan sartzen ginen guztiak ezagunak ginen). Izen hori erabiltzera ohitu nintzen, eta orain foro batetan sartzen naizen bakoitzean erabiltzen dut.
Uf, menudo toston XD
PD:Duela 2 urte edo, nick-a aldatzeko ordua zela erabaki nuen, eta Rasec erabiltzen hasi nintzen (dragoibola.com-en izen hori erabili nuen), baina ez zitzaidan gehiegi gustatu eta Ronbin-era itzuli nintzen.
Aipamenaren egilea: Ronbin Noiz: 2007ko Apirilaren 28a, 12:49:21
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
Lerro bakoitzean 8 "nana" dute :xD
Nik abizenarekin jokatu dut, beno klaseko batek. Egun batean Barbax esatez aspertu zen (Hau ere abizena laburtuta da. familiko gazte denei deitzen digute horrela) eta El se?or de los anilloseko Tom Bombadil-ekin nahastu zuen
Ion Barbadil -Tom Bombadil
Aurreko nick-a utzi ta hauxe hartu nuen, ta egia esan ez zait batere gustatzen iada.