BALTO
(http://i.imgur.com/NfoFF.jpg)
FITXA TEKNIKOA Izenburu Originala: Balto
Produkzio Urtea: 1995
Produktora: Amblimation
Nazionalitatea: EE.UU
Emisioa Euskal Herrian:PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK Gauzatzea: DVDRip
Arduradunak: Zumarra
Iraupena: 78 min.
Tamaina: 698 Mb
Bideoa: Xvid4 - 576*416 - 4:3
Audioa: MP3 128 Kbps/Estereoa
Hizkuntza: Euskera
Adin egokia: 7-12 urte
https://mega.nz/#!7PwADKbZ!bMQDynfCbitPA59007jbIo_f8sRoVLRXlQ_qpT266ZI
Kaixo, pelikula polit hau ez dago inongo serbidorean, badakit lan gehiago izango duzuela dominioarekin gertatu dena kontuan izanda, baina espero det egunen baten igo ahal izatea.
Mil Esker. ;-)
Eskerrik asko abisuagatik. Nire kontu.
SS-n eskuragarri! :mihi:
Hi, bai, hi: Tximista gizona! :pozik:
Mil esker denegatik baina pelikula erdaraz dago :-)
Aipamenaren egilea: dulantziko Noiz: 2012ko Irailaren 22a, 12:31:45
Mil esker denegatik baina pelikula erdaraz dago :-)
Film honek bi audio ditu, gazteleraz eta euskaraz. Euskaraz entzuteko audioa aldatzea besterik ez da egin behar.
MFtik ere eskuragarri! :omgomg:
Hemen MF-ko lotura 3. zatia eskeintzen du, ez karpeta edo .dlc-a.
Barkatu nire ezjakintasuna baina, nola alda dezaket audioa?
Kaixo:
Zure erreproduktoreak (ordenagailua edo dvd irakurleak) ez al du botoi bat "audio" jartzen duena? Bertan sakatuta aldatu beharko luke dituen aukeren artean (Eus-Cas). Ea asmatzen duzun...
MEGAn berriro eskuragarria! :cool2:
Badakit ohikoa ez dela, baina posible izango zen euskaraz bakarrik igotzea?
Lau formato ezberdinetan grabatu arren ezin izan dugu euskaraz ikusterik izan. Dvdak gastatu baino ez dugu egin. Mesede hori egin ezkero biziki eskertuko genizeuke.
Eskerrik asko
Nire kontu! :cool2:
Nire bertsioa probatu dut DVD birgrabagarri batean eta arazorik gabe azaldu zait euskarazko audioa. Ea oraingo honetan....
DVD-ko mandoan agertzen ohi den "Audio" botoia sakatu duzue, hizkuntzen artean aldatzeko?
Hau abiadura hau!
Ez dakit zelan eskertu!
Nola demontre egin duzu!
Esker anitz!!!!!!
kaixo burrundaie
Posible izango zen jakitea nola kendu diozun erderazko audioa, zein programa erabili duzun edo zein orrialdetan topa dezakedan informazio hori?
Eskerrik asko
Kaixo Xigut!
Nik erabiltzen dut «Free Video Converter». Nire ustez errezena. Halako gauzak egiteko, famatuena «Virtual Dub» edo «Virtual Dub Mod» da.
Animoooo! :osopozik:
Aipamenaren egilea: Godelet Noiz: 2013ko Apirilaren 10a, 20:09:08
Kaixo Xigut!
Nik erabiltzen dut «Free Video Converter». Nire ustez errezena. Halako gauzak egiteko, famatuena «Virtual Dub» edo «Virtual Dub Mod» da.
Animoooo! :osopozik:
DVD-en kasuan, zalantzarik gabe, DVD Shrink. Bideo artxiboekin, berriz, nik virtual dub mod erabiltzen dut normalean. Dudaren bat izanez gero galdetu lasai. Bi programak internetetik arazorik gabe jaitsi litezke.
«Free Video Converter» euskeraz jartzeko aukera deko! :pozik:
Izen osoa, KOYOTE FREE VIDEO CONVERTER da: http://koyote-free-video-converter.softonic.com/ (http://koyote-free-video-converter.softonic.com/)
Eskerrik asko guztioi
Egunon,
Megako bertsioa desagertu da.
Eskerrik asko
Gauerako prest.
Prest!
Eskerrik asko makinak!
Linkak erorita daude
Kaixo, erabiltzaile atzerritar batek film hau jeitsi nahi du, baina linkak erorita daude. Norbaitek berrigo dezake?
Dagoeneko Megara berrigota.
Eskerrik asko! Atal hau hirugarrena da - 2004ko, ez 1995ko.
Eskerrik asko burrundaie!
Egun on !
Lehenik eta behin milesker partekatzeagatik ! Egiazko altxorra da hemen !
Justu mezu bat erraiteko ez dudala Balto marrazki biziduna telekargatzen lortzen (eta erabili nahi nuen ene ikasleekin, gure gaia da).
Iduriz lotura ez da ibiltzen.
Izan ontsa !
Matiu
Bai, hau .avi denez ezin da online ikusi. Ikusteko artxiboa jeitsi beharko duzu.
Gabon!
Berria naiz inguru hauetan, baina ez dut lortu Balto deskargatzea... laguntzerik bai?
Mila esker egiten duzuen lan guztiagatik!!!!
Aipamenaren egilea: Unatz Noiz: 2021ko Abuztuaren 19a, 23:28:04Gabon!
Berria naiz inguru hauetan, baina ez dut lortu Balto deskargatzea... laguntzerik bai?
Mila esker egiten duzuen lan guztiagatik!!!!
Aupa Unatz! Ongietorri! Fitxaren bukaeran "SPOILER: SHOW" agertzen da, show sakatu behar duzu eta horrela Megakolotura agertuko zaizu. Loturan klikatu eta Megara eramango zaitu, eta hor daukazu filma. Megan "Descargar" jartzen duen botoi berdean sakatu eta film jaisten hasiko da. Saiatzen gara filmak mp4 formatuan igotzen Megan online ere ikusi ahal izateko, baina hau avi formatuan dago eta ezin da online ikusi. Jaitsi egin beharko duzu ikusi ahal izateko. Segi bizkor!