Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: biotiko Noiz: 2015ko Martxoaren 07a, 19:49:39

Izenburua: gizon basatiaren telesaila eta animalietan bihurtu telesaila
Egilea: biotiko Noiz: 2015ko Martxoaren 07a, 19:49:39
Oso aspaldiko bi telesailen bila nabil.
Gizon bat edozein animaliatan bihurtzen zen, eta neska rubia bat eta beltz bat zeuden.
Eta beste bat, gizotsoa edo gizon basatia zen, eta gaizto batzuen aurka aritzen zen. Serie hau oso zaharra da, emakume bionikoaren garaietakoa.
Izenburua: Er: gizon basatiaren telesaila eta animalietan bihurtu telesaila
Egilea: carlocollodi Noiz: 2015ko Martxoaren 13a, 22:12:45
"V"ko Marc Singer (Donovan) zen protagonista? Edo filme batekin nahasten ari naiz?
Izenburua: Er: gizon basatiaren telesaila eta animalietan bihurtu telesaila
Egilea: biotiko Noiz: 2015ko Martxoaren 19a, 00:38:16
Kaixo carlocollodi.
Barkatu hain berandu erantzuteagatik.
Zuk esaten dezun Donovanena, El seƱor de las bestias da, arrano batekin, tigre edo pantera batekin (ez naiz ondo gogoratzen) eta bi surikato edo urtxintxekin (ez dakit ze aninalia klase ziren) komunikatzeko gauza zen.
Gogoratzen dut, etb1en ikusi nuela aurreneko aldiz pelikula hau, txikitan kriston beldurra ematen zidan pasiluko ateak iriki eta beso izugarri haiek irteten zirenean.

Baina nik esaten ditudanak serieak dira, lehendabizikoa uste det otso batzuk hazi zutela edo horrelako zerbait, eta eskolatik bueltan eguerdi aldean edo emititzen zutela egunero.

Bigarrenak ez zuen animalien beharrik, bere gorputza bihurtzen zelako animalia, bravestarr bezela, baina marrazkiak izan ordez hezur haragizkoa zen.