Iepa,
Euskara ikasten ari den lagun bat daukat, oso ongi irakurri eta idazten du baina ahoz esandakoa ulertzeko arazoak dauzka. Asko lagunduko lioke pelikula edo telesailen bat euskarazko azpitituluekin ikusteak ulermena hobetzeko (ahotsa eta azpitituluak biak euskaraz). Gogoratzen dut lehen marrazki bizidun batzuekin behintzat etb3n azpitituluak jartzeko aukera ematen zuela(?), orduan pentsatzen dut euskarazko azpititulu horiek nunbait egon behar direla, baina ezin ditugu inun aurkitu. Inork badaki eskuragarri dauden?
Nik dakidala momentuz hemen ez daukagu filmik edo marrazkirik euskarazko audioarekin dagozkien azpidatziekin batera.