Motsukorak Baronluigiren anime azpititulatuak jornadetan emititzen??

Sortzailea Taichisan, 2009ko Apirilaren 15a, 13:52:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, ikusi ezazue hau:
http://jornadas.motsukora.org/programa.php

Flipatuta geratu nahiz Devil may cry eta Death note SUB.Euskera ikusi dudanean!! Baronluigiren Releaseak Motsukoraren jornadetan emititzen!

Egia esan uste dut lehen behintzat Baronluigiri baimena eskatu beharko lioketela, batez ere bere releasea delako eta bigarrenez euskal encodingsi, baino bueno,.....baimena ez bideoagatik baizik eta azpitituluengatik, zeren jornada batzuen programazio barnean sartu dituzte, eta behintzat esatea " aizue, zuen bi release emitituko dugu jakin dezazuen zuek zarete eta egin dozuenak" edo horrelako zerbait ez duzue uste??
Ez dakit, niri hau hotz xamar utzi dit, batez ere pentsatzen baitnegoen Motsukora ta Tarasuri esatea gure material guztia beren eskuetan utziko geniela justamente gauza hauetarako ta euskaraz edukitzeko anime materiala ere... zer pentsatzen dozuez zuek honetaz? tontakeria dala ala ez dela tontakeria??

P.D.:Baronluigi, hau zuretzako da bereziki nik usteXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Duela egun batzuk fijatu nintzen erabiltzaile bat sortu zutela, baina ez nion kasu gehiegirik egin. Suposatzen dut Baronluigiri mezu internoren bat bidaltzeko izango zela. Nire partetik behintzat ez dut pegarik jartzen ezertan, egia bada ere lehenengo hemen abisatuta hobeto izango zela, baina beno, lehenago edo beranduago han egongo den norbait sartuko zen komentatuz.

EDIT: Begira nabil eta babesleetako bat Selecta da... Hauek ez ziren Death Noteren eskubideen jabeak? XD Ba justo Death Noteren emisioaren atzetik doa euren ordua XD

jonnydbz

Nik ez dakit baimena eskatu behar luketen edo ez. Bertan egiten duzuena denontzat egiten duzuela suposatzen da. Gaztetxe batean anime emanaldi bat eginez gero ere, asanbladakoek baimena eskatu behar lukete? Horrelako gauzetarako ez dut uste baimenik eskatu behar denik, gutxienez dirua irabazteko asmorik ez badute. Bestalde zurekin ados nago, Taichisan, ez zaie ezer kostatzen hemen mezutxo bat idaztea, Baronluigiri eskerrak ematen edo abixatuz zer egin behar duren. Detalle bezala bakarrik. Eta beste gauza garrantzitsu bat hau da: jendeak ez dezala pentsa Motsukorakoek egin dituztela sub horiek.

Honetaz aparte, norbaitek badaki horrelako emanaldiak zein baldintzatan egiten dituzten? Ze hor eskubide asko daude jokoan, ezin daiteke jendearentzat emanaldi bat eman horren erraz, lizentziaren bat ordaindu beharko dute, edo baimenen bat, edo $GA?ren canonen bat. Hau "ilegalki" egiten dute?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Orain gogoratu naiz honetaz. Norbaitek ba al daki zein harrera izan zuten euskaraz azpititulatutakoak?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

#4
LOL famatua naiz, laister urrea eta emakumeak ate joka edukiko ditut xD :meparto:

Ba nik dakidanez, DEATH NOTE-ren lehenengo atalak 1000 jeitsiera baino gehiago izan zituen, baina besteek ez hainbeste. Death Note-ren hirugarrena megauploadek jeitsiera faltagatik ezabatu egin zuen.

Bueno, egia da edukazioagatik behintzat baiema eskatu beharko luketela, baina zer egingo diogu ba. Nirekin behintzat ez dira kontaktuan jarri. Hala ere, niretzat oso ohore handia da horrelako ekintza batean hainbeste egitea kostatu zitzaidan lana jartzea. Jendeak lana ikustea eta berarekin gozatzea nahiko poza da neretzat.

jonnydbz

Horixe zen nire galdera, ekintza horretan jendeak zer esan zuen jakitea. Baina ikusten denez ez dute ezer esan eta hemendik ez zen inor joan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Beraien foroan, nire azpituluek zelako harrera izan zuten galdetu det. Ea zer esaten didaten.

jonnydbz

Antza denez Aju eta Arsenicumekin kontaktuan jarri ziren email bidez, baina ez zuten erantzunik jaso :silba: jijiji
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

??

Ba mezu pribatuetan ez dago ezer, beraz, spam moduan hartuko zen? ze badiotsuet nik ez dakidala horri buruz ezer.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Maiatzaren 20a, 02:00:10
??

Ba mezu pribatuetan ez dago ezer, beraz, spam moduan hartuko zen? ze badiotsuet nik ez dakidala horri buruz ezer.

Posta elektronikora bidaliko zizutela uste det.

Aju

Ya ya, spamarenena gmailegatik diot. Baina nik benetan diotsut ez dudala ezer eduki.