Lekuak Asmatu Google Earth Erabiliz

Sortzailea Arsenicum, 2007ko Maiatzaren 27a, 04:07:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum


Joko berri bat proposatzen dot, Google Earth-ko argazkiak erabilita lekua zein den asmatzea. Euskal Herri barruan egon beharko zan.

Ia zer iruditzen datzuen. Hpr doa nirea:


Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Portugalete ezkerrean eta Areeta eskuman, zubi esekiarekin lotuta.

Arsenicum


Bai. Minipunto Orionatk-tzat jaja.

Orionatk - 1 puntu

Zure txanda.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Horra hor. Koordenadak atxindu ditut iruzurrik ez egiteko  :cooll



Arsenicum


Hori Barakaldoko BEC da. Erakustazoka berria.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Bai horixe!!

Arsenicum --> 1
orionatk    --> 1

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Artxandako futbol zelaia?? (Zerbait esatearren  :bleh)

getxoztarra

Mendizorrotza, Gasteiz. Ia ia 2.b-ko futbol zelaia bihurtzen da.

Arsenicum


2.B mailakoa ez dakit, baie Mendizorrotza bada, bai.

Arsenicum    - 1 Puntu
Orionatk      - 1 Puntu
Getxoztarra  -1 Puntu

Zure txanda.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Hemen dekozue, erreza da ba?a bueno gogoratzeko beharbada ez hainbeste. Pista handia.

Arsenicum


Gero ta giau gustatzen dast joko hau. Argazkian dauena San Anton zubie da. Athletic-en eskudoan agertzen dan zubia.



Alboan ikusten dan eraikin luze hori Bilboko Erriberako merkatua da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Bai horixe, pista ez gogoratzearena zan, zubia pasata bilbi dago ( mozkor handien bilgunea). Bueno ba zure txanda.
Arsenicum   2 puntu
Orionatk     1 puntu
Getxoztarra 1puntu

Arsenicum


Hemen doa nirea. Ia baten batek badaki non da hau.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Armintza, bere portua eta bere hondartza. Armintzako arroketan arrantzan, behin olatu batek itsasora bota ninduen jajaja