Plastation store japoniako psx jokoak erosteko metodo bikaina

Sortzailea Taichisan, 2009ko Irailaren 19a, 13:22:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa lagunok, hilabete terdi da PS3a erosi nuela eta flipatzen egon nintzen pasadan astean ikusi nuenean tutorial bat www.laps3.com -en esanez ps store USA ta JAPANera sartzeko nola egin behar zen.

Ba orain baditut PSN hiru kontu, bat europearra(egiazkoa dena), amerikarra ta japoniarra, ta flipatzen hasi nintzan japoniakoan batez ere PSXeko jokoak ikusi nituenean!! oso katalogo handia, joko oso mitiko ta honak(atera dituzten king of fighters guztiak, Fatal fury guztiak 3Dn atera zena barne, Biohazard 1-2 eta 3 japoniarrez noskiXD ta askoz joku gehiago) 600 Yenengatik.

Gauza da joko batzuk erosteko gogoa neukala ta derrepente nire txartela sartzerakoan ez zuen baieztatzen, zergatik? espainan emititutako txartela delako ta ikusi dudanez ez du balio ezta amerikar storerako ere. Orduan hasi nintzen bilatzen nola egin ahal nuen behintzat zerbait erosteko, edo ta playstation network Card bat eskuratzeko(hauek Wiin dauden berdinak dira, txarteltxo bat erosten duzu 10 edo 20 euroren truk eta kantitate hori gastatzeko duzu storean txartelak duen kodetxoa sartuta), baino beste putada bat zegoen, japoniako txartelak bereziak zirela.

Baino orduan flipatuta geratu nintzen hauxe aurkitu nuenean: www.nihongoperapera.com
Txartelak saltzen ditu japoniarrak ez direnentzako, oso prezio onenean, dolarretan dago prezioa baino oso ona da zeren niri 1000 Yeneko txartel bat(probatzeko) 11,65 Euroren truk atera zait, dolarretan 16 dollar dira.

Eroskera Paypalen bidez egiten da, oso erraz, seguru ta kalitate onenean zeren egiten duen bakarra da, zuk ordaindu, eta berak esaten dizun ordutegietan mail bat bidaltzen dizu txartelaren kodearekin, zuk ps store japoniarrera sartu ta listo. Erraza, erosoa ta segurua^^

Nahibaduzue eta interesa baduzue(baita ps3 bat eta japoniak kontua ere) jarri ahal dizuet PSXeko dauden japoniar joko zerrenda guztia, esaten diotzuet oso flipantea dela, ez dauko parekorik amerikar eta europearrekin(egia esan europear storea negar egitekoa da, PSXeko jokurik onena soilik FINAL FANTASY VII da, ta orain dela asko atera zuten, Metal Gear Solid amerikarran atera da orain dela gutxi eta espero dut laster europearran ateratzea gaztelaniar bikoizketa oso ona zuen eta).

Ba bueno ,hauxe da dena^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Ez da gauza berria. PSP-an jolastu ahal izateko, joko (kopia) askori japoniar konfigurazioa  jarri behar zitzaion ondo funtzionatu ahal izateko.

Arsenicum

Nik europarra ta amerikarra dekotaz, japoniarra ez dot sortu, baie oin kuriosidadea sartu dostezu ta igual sortu in dot japoniarra bebai. Sony-ntzako europa azkenekoa da. Beti datoz geuzek berandu eta txarto.

Metalgear nik dakildala badau store europarrean eh!

Nitzako store honen gauzarik onena, 5 deskargen gauza da. Joko bat storean erosi ezkero, 5 bider deskargatu leike, 5 kontsola ezberdinetan. Joko gehienak 10 ? inguruan dabilz. Ba 5 Lagunen artean erosi ezkero 2 ? bana, nahiko merke urteten da. Nik holan, GTI Club, Worms, Red Baron, Wipout HD, eta Crash Team Racing erosi dotaz.



Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Neri hori ez zait batere zuzena iruditzen. Eta joko bat betiko nahi baldin badut zer?

Horregatik jarraitzen dut nire originalen kopiak PSP formatura pasatzen, STOREtik erosi beharrean. DRM babes puta ez daukatelako.

Taichisan

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 14:47:44
Neri hori ez zait batere zuzena iruditzen. Eta joko bat betiko nahi baldin badut zer?

Horregatik jarraitzen dut nire originalen kopiak PSP formatura pasatzen, STOREtik erosi beharrean. DRM babes puta ez daukatelako.
Horretan zurekin nago, baino gauza da joko japoniar askotxo storean daudezenak oso zailak dira eskuratzeko, bai ebayn ,bai play asia edo horrelako webguneetan.

Nik orain dela urte bat erosi nituen play-asian KOF KYO eta KOF 99, PSXekoak(japonieraz, noski) eta txiripaz eskuratu nituen, 15 euro kostatu baitzitzaidan baikoitzak. Orain KOF 95,96,97,98,Last blade, Fatal Furyak eta beste jokoren bat ditut jarritak "SAVE FOR LATER2en eta orain batzuk ia 40 eurora irizten dira, ta ezinezko erosteak ahinbeste diru gastatzeko.

Egia esango dizut, niri ezidazu kendu edizio fisiko bat ze niri asko gustaten jat diskoa begiratzea, kaixa hartu, argibideak ikuskatu, portada ikusi,....baino storeak daukan gauzarik onena da adibidez orain merkatuan 79 euro baino gehiago bailo duen FINAL FANTASY VII bat gaztelaniaz ta ia inon aurkitu ezin dena storean 100% originala 10 euroren truk, ba oso ondo dago.
Berdin Japoniarrarekin eta amerikarrarekin. Horregatik nik bideojoko fisikoak nahiago ditut,baino ezin denean eskuratu ba ze erremedio ezta?

P.D: Arsenicum, Metal Gear Solid PSXeko jokoa ez da sekula europar storera heldu, bai amerikarrera baino hemen sekula ere, auxe da ahin zuzen ere zaleek ahin beste eskatzen duten jokoa, gogora baitdezagun gaztelaniaz bikoiztuta zegoela.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Nik ere nahiago ditut gauza materialak birtualak baino, baina, adibidez, orain dela 10 urte ateratako joko bat, garai hartan atera zen bezalaxe berriro saltzea, beste plataforma batean jartzeko, ez zait batere ondo iruditzen.

Zergatik ordaindu behar dut 10 euro RE 1 nire PSP-an jolasteko, 1996-an atera zen bertsio berbera baldin bada, eta nik etxean aspalditik baldin badaukat? Ez zait zuzena iruditzen.

PSX saga osoa etxean daukat eta PSP-an ederki asko funtzionatzen dute, eta ez nago ados kontsola horretan jolastu ahal izateko joko bakoitzeko 10 euro ordaindu beharrarekin.