Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 21a, 19:10:59

Izenburua: itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 21a, 19:10:59
Kaixo guztioi!

Duela egun batzuk, DOUBT manga euskararatzen hasi nintzen, eta gaur ideia bat bururatu zait.

Ba al dago norbait mangak itzultzea gustatuko litzaiokena, baino nondik hasi ez dakiena?
Edo, garbiketa lanak, itzulpena eta edizioa, dena berak bakarrik egitea gehiegi iruditzen zaiona?

Bada, zera proposatzen dut: Lan taldeak sortzea (edo antzeko zeozer)
Honela egiten bada, proiektuak bertan behera geratzeko aukera gutxiago dago (nire ustez behintzat).

Adibidez:
Pertsona batek garbiketa lanak egiten dituen bitartean, beste batek itzulpena egin dezake, eta bakoitzak bere lana bukatzean, edizioa egitea egokitu zaionari bidali honek biak batzeko.


Oraindik dudak ditut, baino uste du MEGAUPLOAD edo MEDIAFIRE bezalako zerbitzarietan konturen bat irekiz gero, taldea konposatzen dutenen artean materiala hobeto elkarbanatzeko, gauzak arazorik gabe joango liratekela


ZER DERITZOZUE??

Ideia gehiago edukiz gero, esan mesedez.   :evil:
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 21a, 22:15:56
Ideia ona dela uste dut, ea norbait animatzen den. Nik ez daukat denborarik ezertan hasteko.
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 22a, 13:52:16
Danbo, jarri ezazu mezu hau Komikiak (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?board=74.0) foroan.

Bide batez eskerrik asko! Begirada bat emango diot!
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 22a, 13:56:41
Listo!

Bide batez, begiradatxoa ematearekin batera zuzenkataren bat egin beharko banu, badakizu, "bloc de notas" batean zuzendu beharrekoa mezu batean bidaliz gero, asko eskertuko nizuke, ^^.
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Otsailaren 23a, 13:12:16
Nik uste dut itzulpenak askotan kanjien luzerarekin baldintzatuta egiten direla, adibidez Dragon Questen sarritan marrazkiaren gainean joaten dira testuak, pentsamenduak direlako, eta askotan marrazkia bermarrazten egon beharrean askoz hobeto da letrekin tapatzea  :cool2:
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 23a, 14:35:12
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2011ko Otsailaren 23a, 13:12:16
Dragon Questen sarritan marrazkiaren gainean joaten dira testuak, pentsamenduak direlako, eta askotan marrazkia bermarrazten egon beharrean askoz hobeto da letrekin tapatzea  :cool2:

Argi dago honelako kasuetan zaila dela garbiketa lana ondo egitea, eta zuk aipatutakoa eginda irudi originala gutsiago kaltetzen dela, baino "bokadiloetako" elkarrizketak (manga, edo komiki gehienetan honela agertzen baitira) garbitzeko errazak dira nire ustez...


Nik proposatzen dudana, taldearena, honela antolatuko litzateke:

1)Garbiketa: hau egitea egokitu zaionari, irudietatik, "bokadiloetatik", testuak ezabatuko ditu, irudia kaltetu gabe. Ondoren, kapitulu osoa egina duenean, "itzulpen talde" horren MEGAUPLOAD/MEDIAFIRE kontura igoko du (konprimitua).

2)Itzulpena: "bloc de notas" batean kapituluan agertzen diren testu, edo "bokadiloak", euskararatuko ditu. Ondoren edizioa egin behar duenak ondo uler dezan, itzulpena egiten denean bokadilo bakoitzari zenbaki bat egokitu beharko zaio, irakurketa orde berean. Beraz, "bloc de notas"-ean esaldika idatziko da, esaldi hasieran zein orrialderi eta zein "bokadilori" dagokion ezarriz (adib: 01-01; 01-02; 01-03; 02-01; 03-01; 03-02; ...). Ondoren, kapitulu osoa egina duenean, "itzulpen talde" horren MEGAUPLOAD/MEDIAFIRE kontura igoko du (konprimitua).

3)Edizioa: "itzulpen taldearen" MEGAUPLOAD/MEDIAFIRE kontuan kapitulu osoa (itzulpenaren "bloc de notas"-a eta garbitua izan den kapitulu konprimitua) igota dagoenenean, biak bat egitea du helburu, "bloc de notaseko" zenbakiei kasu eginez. Ondoren kapitulua konprimituko du eta MU/MF-ko kontura igo (bloc de notas-a eta garbitutako kapitulua ezabatzearekin batera), azkenik euskal-encodingsen "link-a" ipiniz.


*bigarren eta hirugarren pausuen artean, ITZULPENAREN ZUZENKETA ipini genezake, beste iritzi bat inoiz ez baitago sobera.
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Otsailaren 24a, 11:51:54
Nik oraindik badut nahia Dragoi bola ultimate edition euskaratzeko, baino itzulpenak beharko nituzke lehendik behin zeren ez daukat ahinbeste denborarik lan horretarako.
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 24a, 23:06:01
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Otsailaren 24a, 11:51:54
Nik oraindik badut nahia Dragoi bola ultimate edition euskaratzeko, baino itzulpenak beharko nituzke lehendik behin zeren ez daukat ahinbeste denborarik lan horretarako.

Ba al duzu hasitako materialik? edo intentzioa besterik ez al da?
hasita baduzu, ez litzateke gaizki egongo eginda daramazuna ikustea, edota azkenik aipatutako mediafireko kontua egitea...

galdera bat... nire izenean ala euskal-encodingsenean egingo dut kontua?

mm... egin ondoren abisatuko zaituztet!
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 26a, 17:35:30
Esan nuen bezala, mediafire zerbitzarian euskal-encodingsen izenean kontu bat ireki dut.

Hemendik aurrera, hasi gaitezke talde lanean zeozer euskararatzen, PROBA bezala, ea antolakuntza honek ondo funtzionatzen duen ikusteko...

Norbaitek proposatzen al du "motza" den zeozer? ("one shot"en bat, edota atal gutxiko mangaren bat...)

Jakinarazi iezadazue taldearen parte izan naiko bazenute eta kontuko pasahitza emango dizuet.

Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 08a, 16:56:24
Aupa!!
Gai honekin zer ikusi handia duen albiste bat eman behar dizuet. FANSUB bat ireki dut non orain harte itzuli dudan material guztia dagoen. Hala ere, Euskal-encodings-en argitaratzen jarraituko dut egiten dudan guztia.
Gure fansub-ean parte hartu nahi izanez gero, bertan izena eman besterik ez duzue egin behar.
Irudian klik eginez gero, fansub-era zuzendua izango zara. (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logofa10.png) (http://katubeltzfansub.foroactivo.com/)
Izenburua: Re:itzulpen taldea
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 09a, 11:07:41
Oso ondo! Eskerrik asko!
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 14:18:17
Aber gente!
Dr.Slump (Arale)-ren euskarazko bertsiorik aurkitzen ez denez gero, zer iruditzen zaizue euskaraz azpititulatuko bagenu??  :funnydance:

Norbait laguntzeko prest??
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 16:09:29
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 14:18:17
Aber gente!
Dr.Slump (Arale)-ren euskarazko bertsiorik aurkitzen ez denez gero, zer iruditzen zaizue euskaraz azpititulatuko bagenu??  :funnydance:

Norbait laguntzeko prest??
Ba ez litzake ideia txarra izango. Nik paguntzeko prest nago, ez dakit zertan baino laguntzeko prest beti.
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 16:51:15
iupi!! :osopozik:
Mmm.. lehenengo pausua raw originalak aurkitzea!  :pozik:
Nik "Aegisubs" programa erabiltzen dut azpitituluak egiteko, ez dakit zein erabiltzen duzuen hemen...
Nahi izanez gero, lanpetuta baldin bazaude, nik egin nezake lan astuna (azpitituluak, Kapituluko "denboran" ondo egokitzea eta itzulpena egitea) eta zuk RAW-etaz arduratu. Edo, kapituluak gure artean banatu genitzazke eta bakoitzak bana egin hasteko.

Zer iruditzen? Proposamenik?
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 21:17:00
ISOak AsianDVDClub-en igotzen ari dira. Igotzen ari dena Dragon Team-eko Asier da. Ideia kristona da, baina serie luzea dela aitortu beharra dago, horrek dakarren lanarekin. Orain ez daukat denborarik horrelakoetan sartzeko.
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 22:11:50
Ez dut ulertu, Dragon Team-ekoak berdina egiten ari dira? Ala euskarazko audioa duten DVD-ak igotzen?
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 07:58:08
Momentuz ez, baina batek hori egin nahi du, eta DVD japoniar asko ditu eta ISOak igotzen ari da. RAWentzat diot.
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 10:50:27
Nik gauza bat proposatzen dut...
Arale atal asko direnez eta seguruenik ezin izango dugunez osorik atera momentuz (2 gaudelako ondino), zergatik ez gara Anime labur batekin?
SENGOKU BASARA lehen denboraldia adibidez, Rawak baditut (amerikarrark) eta Timingaren asuntua DVDaren azpitituetatik atera daiteke...
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 12:26:43
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 10:50:27
Nik gauza bat proposatzen dut...
Arale atal asko direnez eta seguruenik ezin izango dugunez osorik atera momentuz (2 gaudelako ondino), zergatik ez gara Anime labur batekin?
SENGOKU BASARA lehen denboraldia adibidez, Rawak baditut (amerikarrark) eta Timingaren asuntua DVDaren azpitituetatik atera daiteke...
Subak beti lortu behar dira kanpotik (ziur badaudela), norberak timinga egitea suizidioa da, denbora gehiegi kentzen du. Danbo, ez galdu denbora Aegisubekin, lortu sub batzuk (erderaz edo ingelesez) eta itzuli.
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 15:58:42
eta itzulpena egin ondoren, nola egiten duzue zuek SUB-ak muntatzeko? zein programa erabiltzen duzue zuek? (nik, esan bezala, Aegisub-a erabiltzen dut sub-ak egiteko, eta ondoren Avidemux-a dena muntatzeko)
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 16:29:16
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 15:58:42
eta itzulpena egin ondoren, nola egiten duzue zuek SUB-ak muntatzeko? zein programa erabiltzen duzue zuek? (nik, esan bezala, Aegisub-a erabiltzen dut sub-ak egiteko, eta ondoren Avidemux-a dena muntatzeko)
VirtualDub xviderako eta meGUI x264erako (azken honetan mkv erabiltzen denez subak ez dira bideoan itsasten)
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 16:37:58
meGUI horretarako, hemen (http://forum.doom9.org/showthread.php?t=96032) ipintzen duen guztia beharrezkoa al da?

AipatuNik gauza bat proposatzen dut...
Arale atal asko direnez eta seguruenik ezin izango dugunez osorik atera momentuz (2 gaudelako ondino), zergatik ez gara Anime labur batekin?
SENGOKU BASARA lehen denboraldia adibidez, Rawak baditut (amerikarrark) eta Timingaren asuntua DVDaren azpitituetatik atera daiteke...
Nola egin genezake gure artean antolatzeko?
Izenburua: Er: itzulpen taldea
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 16:55:48
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2011ko Martxoaren 15a, 16:37:58
meGUI horretarako, hemen (http://forum.doom9.org/showthread.php?t=96032) ipintzen duen guztia beharrezkoa al da?
meGUI jaitsi eta berak dauka gauza guztiak eguneratzeko aukera. Hori bai, interfazea ez da VirtualDubarena bezain ona, hor ez dago bestean beste aukera.