Foro honetako kide batek laguntza eskatu dit abesti batzuen hitzak lortzeko. Uste dut errusiarra dela eta hainbat hizkuntza ikasten ari dela.
Bat Takeru Yamatoren hau: https://www.youtube.com/watch?v=Mg9_TjRg1xs
Transkripzioa egiten hasi naiz baina une batean ez dakit zer dioen. 1:02 minutuan https://www.youtube.com/watch?v=Mg9_TjRg1xs&t=62
Iragana ahaztu, bizitza berriztu.
Bizimodu lasai eta baketsua nik batere gogoko ez dut.
Inguru zabalak eta zeru muga urrunak ezagutu nahi ditut.
Itsasoa ezagutzeko desioak barrua erretzen dit.
Banoa mundu berrira.
Ez naiz erronken beldur.
Egingo dut borrokan etsaien aurka neure lagunekin.
Mundua daukagu zain.
Etsitzeko asmorik ez.
Etorkizuna gainean dugu.
Nire ametsak ?????? zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.
Loturak hautsi eta lerroan jarri arreta egunsentiak goiza dakar eta.
Ez dut zentzuzko ezer lortzen, hartzen duzue zer esaten duen??
Bestea Dragoi Bola Kairen ending hau da. Uste dut honek ez didala arazorik eman: https://www.youtube.com/watch?v=5v112hwvK2c
Bizitza bizi dezagun gogotsu.
Amets egin, izan zoriontsu.
Zeruan ez dago mugarik,
munduan ez dago antzekorik.
Goazen hegan, eman eskuak.
Tira, Zatoz gora!
Hemendik ikusten dena hain da ederra.
Mundua babestekotan dugu borrokatu beharra.
Eraso! Jo gogor Kame Hame Ha!
Ezergatik ere ez etsi.
Geurea dugu gairaipena elkartzen bagara.
Bizitza bizi dezagun gogotsu.
Ezergatik ere ez etsi.
Maitasunaren indarrean sinetsi.
Zoriona erdietsi!
Bide batez, DBKren abestiak bikoiztu egin ziren edo fandubak dira?
Nire ametsak handi doazen ihes haraindi,
zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.
Hau izan daitekeela uste duzue?
Bai! Nik be hori esaten deuela uste dot.
Nik "nire ametsak handi
doaz mendiez haraindi" dela esango nuke, beti horrelaxe abestu izan dut neure buruan.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 21:10:57
Bide batez, DBKren abestiak bikoiztu egin ziren edo fandubak dira?
Bikoiztuak dira, bai openinga eta bai bi endingak.
Urteak aurrera ta... entzumena galtzen nabil! :evil:
Egonik dihoena da, bai! :giveup:
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 23:42:53
Nire ametsak handi doazen ihes haraindi,
zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.
Hau izan daitekeela uste duzue?
Nik ulertzen dudana "Nire ametsak handi doaz zeniez haraindi" da. Badakit ez daukala zentzurik, baina entzuten dudana idazteko eskatzen badidazu, nik hori entzuten dut.
Dena den oso abesti txarra da euskara ikasteko.
Kairen abestian "gairaipena" daukazu idatzita; zuk badakizu akatsa dela baina agian errusiarrak ez.
Ez, abestiak ez dira fandubak :barre:
Baina "zeniez" ez da ezer, nik dakidala, nire bertsioarekin gelditzen naiz XD
Arrazoi duzu "gairaipena" hitzarekin... bista ederra!
Ez dakit ikasteko izango diren, baina abesti horiek eskatu dizkit.
Aipamenaren egilea: Egoni Noiz: 2018ko Irailaren 03a, 12:05:05
Nik "nire ametsak handi doaz mendiez haraindi" dela esango nuke, beti horrelaxe abestu izan dut neure buruan.
Lehen ez dut hau ikusi, baina nik 'm' hori ez dut aditzen.
Nik ere ez nuen irakurri. Eta erabat konbentzitzen nau. Doinua dela eta, nahiko behartuta dago momentu horretan m letra azkar ahoskatzen.
M letra ahoskatzen duela diozu?? Nik diozunaz guztiz kontrakoa esango nuke, abestiaren doinuagatik oso-oso erraz ahoska daiteke "doaz mendiez haraindi" hitzak guztiz bananduz eta ezer behartu gabe.