Aupa guztioi!
Post hau ireki det batez be esateko Arsenicum ta Baronluigik dakiten gauzatxo bat ofizialki esatera...
12 urte geroago azkenik nire ametsa lortu egin dut!! BIKOIZLE PROFESIONALA NAIZ!!
Pasadan astean hasi nintzen bikoizketa lanetan "JULIEN ERREGEA" telesailaren telesail berrian, 3garren atalean ahin zuzen, "SUGE" deituriko pertsonai batekin.
Baliteke zihurasko DBS BROLY filmean egotea pertsonai batekin, baina ointxe ez da ezer seguru.(//)
Zorionak!!!
Noiz entzun ahalko zaitugu??
Hombreeeeee, zorionak!
Bejondeiala motel! Ametsak betetzea oso gauza ederra duk!!
Zorionak Taichisan! 12 urte geroago lortu dugu bikoizketan infiltratzea :txistu2: :evil: :evil:
Ederki Taichisan! Zorionak! Ea bikoizketa munduari astinaldi bat ematen diozun! XD
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2018ko Abenduaren 11a, 01:32:01
Baliteke zihurasko DBS BROLY filmean egotea pertsonai batekin, baina ointxe ez da ezer seguru
Ea zortea duzun, hau bai ederra izango zela!
Hau bai albiste interesgarria, zorionak Taichisan!!
Disfrutatu zure ametsa bizitzen! Kontaiguzu gauza gehiago ahal duzunean :agurtu:
(https://scontent.fmad3-6.fna.fbcdn.net/v/t1.0-9/50597994_2095675770519270_1146915581253910528_o.jpg?_nc_cat=111&_nc_ht=scontent.fmad3-6.fna&oh=66a700a9d5d5d0abf96cb8ceb3186302&oe=5CB3054C)
Nola doa hau? Paperen bat eman dizute?