Euskaltel-ek ez du euskera eskaintzen eta ez du egingo.

Sortzailea FHarlock, 2006ko Abenduaren 04a, 20:55:19

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

La sexta, larunbateko partiduarekin egin zen, eta legez, larunbateko partidu bat irekian izan behar du hizkuntza autonomikoekin. La sexta hori betetzen ari da, TDT bidez 4 audio bidalita: erdera, katalana, euskera eta galegoa.

http://www.lasexta.com/Principal/Portada/tdt.htm Hemen ikus dezakezue nola egiten ari den.

Ba euskaltel asko mareatu ondoren, beren akatsa ez dela, eta serbitzu hau ez dutela eskaintzen esaten bukatu dute. Akatsa ez dutele, baina akatsa zein den ez dira konturatzen, beren sistemak seinalea errekodifikatzean 3 eta 4 audio kateak zanpatzen dituela. Noski, sistema akatsik ez duela dio, eta ez du, gaizki konfiguratua dago.

Mesedez, egidazue fabore, eta ahal duzuen euskal foro gehienetan honen berri eman dezazue, ea baten eta bestearen kexuekin gauzak behar bezala egiten dituzte.

Aju

Hori jaurlaritzari komentatzeko modukoa da, hizkuntza diskriminatzea baita

darko

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2006ko Abenduaren 04a, 23:37:21
Hori jaurlaritzari komentatzeko modukoa da, hizkuntza diskriminatzea baita

Euskara diskriminatzen den kasuen laurdena idatzita ere, Jaurlaritza, Nafarroako gobernuaren egoitza eta Iparraldekoarena eskutitzen artean lurpera daitezke lasai asko. Ez zaie axola ordea. Tristea baina egia.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

Izen aldaketa bat egin beharko luke enpresa honek, adibidez, Vaskotel edo halakoren bat...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2006ko Abenduaren 06a, 00:29:32
Izen aldaketa bat egin beharko luke enpresa honek, adibidez, Vaskotel edo halakoren bat...

Vascuencetel. Puta pe?a que dice 'vascuence', es que hori frankoren garaikoa izan behar da XDDDDD

FHarlock

Beno, atzo behintzat, badiduri euskera eman zutela.

http://www.sustatu.com/1166395038

Ikusiko dugu ea oraingoan betiko den konponketa edo ez.