Zorriak etxean!

Sortzailea Godelet, 2012ko Azaroaren 18a, 22:25:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Godelet

Kaixo lagunok!
Dirudienez zorriak ditugu etxean  :haser: Kabenzotz!
Tipo honi egurra eman(skchreeeny), mesedez. Bi egun darama gurekin SPAM-a bidaltzen errusieraz!

Agian komenigarria izango da euskal-encodings astebeterako sarrera itxi eta gero berriro irekitzea. Potroetaraino naukate!  :haserre:
Beitu azken erabiltzaileak... Itxura txarra dauka! Administratzaileak zaretenok, etxea txukundu... Ekin!   :evil:

G o d e l e t

jonnydbz

Bai, itxura honik ez dauka honek...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

ICQ-ren bidez zeuden batzuk ezabatu ditut, Ajuk esan bezala. Orain, azken egunetan alta emandako hauek daude (eta gehiago) eta borratu behar dira? Batzuk izen arraroa dute baina beste batzuk normal xamarra. skchreeeny ezabatuta, Godelet!  :threat:


zumarra

Oraintxe hauek daude. Zer egin behar da?


Godelet

Helduberriak dira... Zero mezuak...
Dudarik gabe...  :threat: Suntsitu!  :goku:
G o d e l e t

carlocollodi

Haisuek!! Ni pertsona naiz! Benetako pertsona eta ez zorria! Eta iritsi berriak horrela mustutzea gure sarrera estresantea da...

Enpin. Hemen nagoela, baina ez suntsitu, mesedez...

Aju

Aipamenaren egilea: carlocollodi  Noiz: 2012ko Azaroaren 22a, 08:15:21
Haisuek!! Ni pertsona naiz! Benetako pertsona eta ez zorria! Eta iritsi berriak horrela mustutzea gure sarrera estresantea da...

Enpin. Hemen nagoela, baina ez suntsitu, mesedez...
Zin egiten dut nick horrekin neuk ere SPAMa zinela pentsatu nuela  :barre: Baina emaila ikusita pentsatu nuen ezetz, benetako pertsona zinela.

burrundaie

Ajuk arrazoi du. Spam eraso bortitz samar bat izan dugu azken aldian, eta zure nick-ak despistatu gaitu. Barkatu eta ongi etorri gurera, lagun.

zumarra

Ni bakarrik moskeatzen nautena IRC-kin etorritako azkenekoak; errusiako edo horko emaila dutenak.

Libratzen da FutureSpy (2007-n alta eman zuen)

Zu, carlocollodi ez zeneun IRC-rik.

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Azaroaren 22a, 14:34:13
Ni bakarrik moskeatzen nautena IRC-kin etorritako azkenekoak; errusiako edo horko emaila dutenak.

Libratzen da FutureSpy (2007-n alta eman zuen)

Zu, carlocollodi ez zeneun IRC-rik.
Hori libratzen da, bai. Euskara ikasten ari zen brasildar bat zen, mezu bat dauka idatzita.

Godelet

#10
Ummm... Uste dot «bot» bat dela... Adimen artifiziala oso aurreratuta dago eta... Nola jakin dezakegu pertsona bat dela?

«Azkenean gurekin akabatuko dute». Sarah Connor esana :futer:
G o d e l e t