Yoma eta banpiro ehiztariaren azpitituluak

Sortzailea MikelEiza, 2006ko Ekainaren 29a, 11:00:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Aupa, baten batek grabatu du gaur bota duten yoma izeneko filmea? ni audio hartzekotan egon naiz, gero emuletik jaisten ari naizen bideoarekin montatzeko, baina hasita harrapatu dut eta lehenengo minutu batzuk falta zaizkit. Baten batek kasualitatez hasiera hori kapturatu badu eskertuko nioke pasatuko balit. Ea zortea daukadan eta baten batek daukan.
Beste gauza bat, banpiro ehiztaria dualean montatzen ari naiz, baina azpitituluak euskeraratzean, zalantza bat sortu zait. Hasieran dena zuka egin dut eta dut, dugu eta antzekoak erabiliz, diat eta diagu erabili beharrean, ordea euskarazko audioa entzutean, diat eta antzekoak erabiltzen dituzte eta  noizbehinka hika ere hitzegiten dute, batez ere protagonistak eskuan daraman "sinbiotearekin". Beraz, zuen iritzia jakin nahi dut, zelan euskeraratu jakiteko, hika eta diat edo zuka eta dut erabiliz. Baita ere, ea hombre-lobo nola den euskeraz giza-otsoa edo otso-gizona. Ni seguru nengoen giza-otsoa zela, izatez gizona baita otso bihurtzen dena eta ez alderantziz, baina filmean otso-gizona erabiltzen dute, beraz hemen ere zuen iritzia jakin nahi dut.

Taichisan

Lasai BeleBeltz,neuk hartu egin nuen jada 2 pasea eman zutenean VHS, eta Arsenicumi esker dvdra pasatu egin du, baina ez dakit divxerapasatu duen ala ez(ez du asko importa)...
Aspitutuluen gaiaz nik uste dut hobeago izango zela euskara batuago bat erabiltzea denontzat, aspititulu guztietan euskara batua erabiltzen bait dute(dvd profesionaleetan diot)^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

arsenicumeri eskatu neutzon kapturatzeko gero montajea egiteko eta winnytik nabil jaisten bideoa, ba?a bueno, beste batek montatzen badu hobeto niretzat.

Dena den 2 pelikula edo dira eta ETBk  bakarra daukala uste dut, edo biak bat eginda dauzka... ez dago aklaratzerik ze segun non begiratzen dan pelikula 1 edo 2 direla dakar. Ni jaisten nagoen, hobeto esanda, egon naizen bideoa 2 zatikoa da.

MikelEiza

Taichisan beraz zure ustez, zuka eta dut, dugu... erabiliz nahiago ezta? Suposatzen dut dvdetarako horrela euskeraratzen dutela. Nik ere nahiago dut horrela, baina beste batzuen iritzia jakin nahi nuen. Berri pozgarria Yomarena, ez nekien mota honetako filmeak botatzen zituztenik eta are gutxiago gaur bezala ordu honetan. Espero dut, norbaitek egunen batetan igotzea.

Taichisan

Ba bai lagun, yoma 3 aldiz eman dute honekin eta jakin ezazu filme honetako gutxi eman dutela, baino betizu filme sorta barruan dagoenez ba beitu, baita ere OTRO ZURIA, atzo azkenean grabatu izan nuena, filme izugarri ona da eta ez txikientzako batere,baina....
Behintzat  bakarrik 2 hilabete geratzen dira emisioen berantolaketak egiteko, ea zerk ekartzen digu etb1ek ontako denboraldian(one piece ,eta shinchan dirudien beste telesail bat, eba ohjangurenek esana)....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

AipatuBeraz, zuen iritzia jakin nahi dut, zelan euskeraratu jakiteko, hika eta diat edo zuka eta dut erabiliz.
Lehendabizi, gaizki gogoratzen ez badut, diat, hikako modu bat da. Zukan, Nik daukat-en ekibalentea. Edo hori, edo bizkaierako modu bat da.

Zein erabili? Denak erabili behar dituzu.

Ea ongi azaltzen dudan.

Euskeraz, singularreko bigarren pertsonarentzako, 3 modu daude:
- Berorika: Pertsona garrantzitsuei hitzegiteko, errespetuzko modua. Lehen apaizei beti horrela hitzegin behar zitzaien. Erderazko Usted baino zerbait kategoria haundiagokoa. Su ilustrisimatik gertuago usted-etik baino.
- Zuka: Modu normala. Tuteoa.
- Hika: Lagun artekoa, konfidantza askokoen artean erabiltzen da. Erabil daiteke norbaiti errespetu gabe hitzegiteko. Beste hizkuntzetan ez dago honelako modurik, eta itzultzaileak, egoera, eta pertsonaien arabera erabaki behar du zein erabili.

Berorika, kasu oso konkretuetan erabili beharko litzateke, gero eta gutxiago erabiltzen da berez. Zailtasun bat du, bere denborak, luzeagoak izan oi dira, honek esan nahi du, karaktere gehio, eta karaktere gehio, irakurketa zailagoa.

Hika, konplexua delako, jendeak gutxitan erabiltzen du, zuka korrektua delako kasu guztietan. Behar baino gutxiagotan erabiltzen da. Itzultzaile, edo idazle batek, saiatu behar da, behar duenean komodoa ez izaten eta erabiltzen. Zoritxarrez, ETB-en, azkenaldian badiruri hau ez dutela kontuan hartzen, baina Vampire Hunter-ren kasua, lehengotariko bikoizketa denez, kontuan du.

Hika erabiltzea, errespetu modu bat da bere eran, lagun intimo bat, berangan konfidantza duzuna aitortzen duzu. Bion artean erlazio sendo bat dagoela.

Hikaren gauza partikularra, mezu jasotzailearen generoaren arabera, aldatzen dela. Ez dut ezagutzen beste inolako hizkuntzetan horrelako kasurik.

Ikus dezagun kasu praktiko bat jakiteko noiz erabili beharko litzatekeen. Harlock kapitaina. Bere aintzinako lagunei, eta bere betiko tripulazioari, hikaz egingo lieke: Nime-ri, Emeraldari, Tochirori, Yattarani, Yuki-ri... Baina Daiba gaztea, untziratu berri den gaztea, ezagutu berri du, eta berangan sinetsi arren, zukan egingo lioke. Harlock errege batekin, edo fama haundia duen erori batekin aurkituko balitz, berorika erabiliko luke. Errespetu haundia dion etsai batekin hitzegiteko ere erabiliko luke.

Batzutan, sortea baduzu, bertsio originalak pista bat eman dezake. Ranma Akaneri, Akane-kun deitzen dio, Ryogak berriz Akane. Hori esan nahi du, Ranmak Akanerekin konfidantza gehio duela, eta beraz, hika formak erabiliz errefleja daiteke. Ryogak ez dio ainbesteko konfidantza, eta zukan egingo lioke.

Ingelesetik edo erdaratik, ordea, horrelako pistarik ezin daiteke lor, bakoitzaren kriterioa erabili behar da.

Vampire Hunter-rren, hika sinbioitea eta ehiztaiaren artean erabili beharko da, dudarik gabe, besteetan zuka. Konde banpiroa agertzen da? Horrekin berorika.

AipatuBaita ere, ea hombre-lobo nola den euskeraz giza-otsoa edo otso-gizona. Ni seguru nengoen giza-otsoa zela, izatez gizona baita otso bihurtzen dena eta ez alderantziz, baina filmean otso-gizona erabiltzen dute, beraz hemen ere zuen iritzia jakin nahi dut.
Aintzinako bikoizketa bat da. Bizkaiera kutsua izan dezake hitz horretan. Beraz, nik hombre(gizon)-lobo(otso) formula mantenduko nuke, hitz originalaren ordenean, beraz, nire usteetan, gizatsoa (pronuntzatzioa) edo giza-otsoa erabiliko nuke.

AipatuAspitutuluen gaiaz nik uste dut hobeago izango zela euskara batuago bat erabiltzea denontzat, aspititulu guztietan euskara batua erabiltzen bait dute(dvd profesionaleetan diot)^^
Ez nahaztu, batuan, hika existitzen da eta bere erabila guztiz zuzenekoa da.

Ongi legoke norbaitek aditz konjugazioen taula interneten aurki edo igoko balu. Nik batzuetan, denbora arraroekin, nire dudak sortzen zaizkit.

Barbadil

Berrorika aipatu duzunean Dragoi Bolako Pilaf jauna eta bere bi morroiak etorri zaizkit burura.
Oso kuriosoa iruditzen zait hitzegiteko modu hau
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: "Ajuk"arsenicumeri eskatu neutzon kapturatzeko gero montajea egiteko eta winnytik nabil jaisten bideoa, ba?a bueno, beste batek montatzen badu hobeto niretzat.

Baa 10tan izartu naz, DVD-a aldatu eta ostabere lotara joan naz. Grabatuta daukat nahi deuenarentzat. Nahi izan ezkero pasatuko dut xvid-ra edo.

Aipamenaren egilea: "FHarlock-ek"Hika, konplexua delako, jendeak gutxitan erabiltzen du

Nik ez dot Hika hitzegiten Txorierrin ez dalako erabiltzen (Txorierri = Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Loiu, Sondika eta Erandio). Hemengo hizkeran ez da hika erabiltzen.

Aipamenaren egilea: "FHarlock-ek"Aintzinako bikoizketa bat da. Bizkaiera kutsua izan dezake hitz horretan.

Nik dakidala... ETB-n ez dago bizkaitar kutsu askorik. Azkenaldian agian hasi dira Bizkaiera apur bat gehiago erabilten, baina argi dago Gipuzkera erabiltzen dala gehien, edo batua, azken finean gipuzkera moldatu bat besterik ez dena.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Yomaren bideo italiar bat jaitsi berri dit ta ederra mierda... ondo ikusten da baina resoluzio txikia dauka (480x368), asike pantalla completan... eta mugimenduetan ere zeozer bitxia dauka, pause ematean bi irudi ikusten dira... Eta uste dut eszena batzuk ordenaz aldatuta edo daudela, ez nago ziur ba?a pixkat arraroa egiten zait.

En definitiba, japoniarrei itxaroten jarraituko dut, beste bertsio italair bat be badaukat jaisten, ba?a eztaukat esperantza asko... Japoniarrekin bai, 40 minuturako 700mb dauzkate bideo bakoitzak, eta uste dut jaisten nabilen One Piecekoen ripeo bat dela, asike ondo egon behar da.  (ezin dut previsualizatu  :roll: )