Noiztik ematen dute DB ETB1en?

Sortzailea Vegetal, 2006ko Uztailaren 04a, 04:41:03

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Vegetal

Bueno, nire lenengo posta hauxe.. kaixo denoi ta milesker Dragoi Bola ripeatzearren, zenbat denbora eman dudan bilatzen..buff

Igandean ETB1 jarri nuen ta hara nolako sorpresa.. Dragoi Bolako lenengo OVA.. bueno ba teletextoa jarri nuen emozionaturik ta ikusi nuen egunero 21.35tik 22.05ra Dragoi Bola ematen zutela! Gaur ikusi dut ta Radixen ataletan doaz.. nire galdera da ia noiztik hasi diren berriz ematen? Egun asko daramatzate hala ez dira lenengo ataletik hasi?? Ze Radixen agerpena baino lehen atal mordoa dago...

Bueno, lehenago ez konturatzea ere.. ez dakit negar ala barre egin behar dudan xDDD baina orain egunero ikustera.. jeje

milesker!

mamorro

Bueno, ba OVAk aurreko urtean edo bota zituzten, gero DBGTbotatzen hasi ziren eta bapatean moztu zuten, Iganderarte berriz zegoen GT, eta azkenengo 12 kapituluak edo falat zirela moztu dute. Igandean OVA hori bota dute, eta hemendik aurrera badirudi Z rekin jarraituko dutela, batenbatek apostua ez dutela osorik bukatuko?

baronluigi

Dragoi bola One Piece emititzen asi harte emango dute, eta geroago inongo azalpenik gabe kendu :lol:

Arsenicum

Nik uste dut Freezerren saga amaitzerarte emango dutela. Bertatik bertara 7 urte eta gero kendu badute, zerbaitetarako da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

ETBri email bat bidali nion galdezka GT eta One Pieceri buruz (ez galdetzea Z noraino daukaten, kagadon-kagadon, beste bat bidali beharko diet):

Egunon,

ETBk erosita zituen "Dragoi Bola GT" saioaren atal guztiak eman ditu, falta direnen eskubiderik ez du. Bestalde, egia da bai "One Piece" saioaren eskubideak erosi ditugula, baina ezin dizugu besterik aurreratu.

Zure arreta eskertuz, agur bero bat.



Ke bien, azken 12 atalik gabe geratuko gara...

Vegetal, hasieratik hasi dira ematen, baina badago gauza bat jakin beharko zenukeena ze suposatzen dut ez dakizula: bi serie ezberdin dira Dragoi Bola eta Dragoi Bola Z.

Dragoi Bola Bulma ezagutzen duenetik Satan Txikiren aurkako borrokarartekoa da, beno, gero relleno bat dago abanikuarena.

Eta Z berriz, Raditzetik Boorarte.

Eta atzokoa Zko lehenengo atala izan zen

Vegetal

Bai banekien hori Dragoi Bola Z zela baina ez lenengo atala zela jeje.. urte asko dira ikusi nuenetik ta.. eskerrik asko erantzuteagatik, orain badakit sortea izan dudala lenengo ataletik ikusi baidut xD Dragoi Bola, Z hasi aurretik neureganatu beharko dut orduan.

Galdera bat, norbaitek Z grabatuko al du? nik lehenago jakingo izan banu agian tb kapturagailu bat erosiko nuke baina orain jada hasita ta dirurik gabe....

Ba aber Freezerrekin amaitu arte irauten duen, ze ez dut uste serie osoa emango dutenik ETBkoek... serie guztiak orduz aldatu, bukatu gabe kendu edo holako gauzak egiten dituzte.. en fin. ondo pasa!!

Arsenicum

Ni ahal ditudabak hartuko ditut badaezpada, baina Upload sekzioan dauzkazu Ajuk eginiko DBZ ren lehenengo 20 atalak erratuta ez banago. Bestela Emulen "Dragoi Bola Z euskal-encondings" bilatu eta agertuko dira.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Vegetal

ETBri email bat bidali nion ea zer eingo duten DBZrekin ta ia Naruto zeinek erosi duen azkenian.. ta hona erantzuna:



AipatuEgunon,



Por el momento ETB tiene previsto emitir los 104 primeros cap?tulos de la serie "Dragoi Bola Z", y dependiendo de la acogida que tenga, se decidir? si continuar o no. Enviaremos su sugerencia a los responsables.



Por otra parte, la serie "Naruto" ha sido finalmente adquirida por la cadena Cuatro.



Agradeci?ndole su atenci?n, reciba un cordial saludo.



Servicio de Atenci?n al Cliente de EiTB




Hor deritzon "su sugerencia" zen serie osoa ematea xD



agurrr

FHarlock

Atzo zappinean ikusi nuen...



Ama santua, zelako botea zeukan irudia, guztiz ikaragarria. Beldurturik geratu nintzen.

Taichisan

arraroa iruditzen zait mailean ezer ez esatea dragoi bolaren filmeei buruz ,jada ikusi bait dut oraindik aurrera igandeetan filme bana jarriko dutela.

104 atal programaturik badituzte, orduan freezerren amaierarate izango da, beti bezelaXD baina bueno, nik uste ikustean indizeak igo direla segituko dutela(lastima izango litzateke one piece es emititzea horrengaitik),aunke ongi pentsatuta igual baliteke bi txandetan egitea, paroi bat egin 104atalean, one piece jarra(83 atal erosita dituztela)eta gero segi DBZrekin eta gero kochikameren atal berriak. Ez dakit baino planteamendu hori ez legoke gaizki, zer uste dozue zuek?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Baina ETBk Naruto erosi behar al zuen??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Uste dut oraindik autonomika batek ere ez daukala Naruto erosita, baina  laster hasiko dira erosten ze Naruto ya erosita dauka FORTAk (autonomiken no se ke asoziazio), eta pixkanaka hasiko dira erosten, aunke oso garestia izango da erostea, jakinda nolako fama daukan.



Ikusita ETBk parrilla nahiko beteta daukala, eta berataz ari garela hizketan kontuan hartzen badugu behintzat, aurtengoz ahaz gaitezke Narutorekin (miedo me da zer egin dezaketen bikoizketan). Datorren urtean igual...



DBZk jarraituko du de fijo, emaitzak onak izango dira, GTk bazeuzkan emaitza onak, pentsa...



Tarterik ez diodana aurkitzen Kochikame da, ea non sartzen duten, ETB nahiko "saturatuta" baitago, DBZ eta One Piecerekin... hain gutxi ta saturatuta dagoela esatea... XD



Eta FHarlockek dioenari buruz, XD Boteak ematen zituen bideoak XD Atzo atalaren bideoa desastrea izan zen

Vegetal

Ostia ya te digo bideoa boteak ematen zituen bai, nik pentsatsen nenbilen..hau etbko ala dbzko problema izando al da? :?  :?

FHarlock

Telezinadoarena, zihurrenez proiektorearena.



Telezinadoa, zinema formatuan dagoena proiektatzea da eta lortutako irudia bideo kamara batekin grabatzea. Animazia, stop motion zenez, zine formatuan egiten zen. Edo kopia gaizki zegoen perforazio guztiak markaturik egonda, edo  norbaiti patinak gogortzea ahaztu zitzaion, edo maltako gurutzea kristo egina zegoen.



Arraroena, bote lateral bat zuela, zaila da horrelakorik gertatzea. Ezinezkoa ez, nik bi aste zeramatzan proiektorea konpontzeko etor zitezen losrtu nuen, bote laterala zela eta.