Igoerak egiteko programa fidagarria behar dut

Sortzailea Taichisan, 2010ko Otsailaren 01a, 16:42:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa aspaldikook, arazotxo bat suertatzen hasi zait materiala igotzeko, gauza da derrepente MEGAMANAGER programak errorea emon ta zaputzen dela, Rapid Up programa ez dit Megauploadeko premiuma hartzen eta azkenik Fileuploaderra ez dit ezertxo ere igotzen,....norbaitek badauka igotzeko programa fidagarririk Premium kontua sartu ahal izateko?? eskerrik asko dena den.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

#1
EDIT: Oraintxe konturatu naiz, hemen zegoen mezu honetan gomendatzen nizun programa probatuta zeneukala dagoeneko, eta honek ere gaizki funtzionatzen zizula.

Ba hau horrela izanda, ez dakit zer gehiago esan. BROWSER-aren bitartez, megauploaden web orritik igotzen saiatu al zara? :osvaisacagar:

zumarra

Kaixo Taichisan:
  Nik Windows erabiltzen nuenean, megamanager-ekin, tarteka, artxibo bat erabat igota zegoenean, "error" ematen zidan eta kaka. Baina konturatu nintzen, kasu horietan, berriz artxibo horren gainean (borratu ta ezer gabe, oraindik programan bistan duzula "error" ematen) artxibo hori markatu eta "Play" eman berriz. Berriz igotzeko prest bezala jartzen da. Eta orduan, megamanager programa erabat itxi eta ireki berriz. Niri beti, segundu gutxi barru igota bezala eta helbidea agertzen zait.
  Espero dut balio izana.
  Eskuminak