Azkenean ere onartu dute .eus domeinua

Sortzailea MikelEiza, 2013ko Ekainaren 14a, 20:31:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Hona hemen web orri ofizialean jarri duten mezua:

AipatuICANNek .eus domeinua onartu du
Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu duela jakin dugu. Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza.

Guztiaren berri emateko, ekainaren 15ean, larunbata, prentsaurrekoa emango dugu Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiako egoitzan, 11:30ean. Eskertuko genizueke bertaratzea.

Ez dakit nork eta zein baldintzatan banatzen dituen .eus-ak, baina uste dut egokia litzatekeela .com-az gain, .eus ere martxan izatea; hau da, Euskal-encodings.eus domeinua eskatzea. Zer diozue?

GS

Lopez, Ares, Basagoiti, Quiroga eta Rosa Diezentzat, besteak beste, egun latza da.