Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 02:33:27

Izenburua: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 02:33:27
Aupa, ointxe berton jun naz grabagailura gaurko TRAVELER atala ateratzera ta zein izan da nire sorpresa.... derrepente eman die etbko hauei 3 atal segidan emititzea sin previo aviso,....ba putada itzela egin didate ze azkeneko atala 35minutu grabatu bait dira ta 3 minutu daude faltan, pa joder. Gainera flipatzen nago gauza bategaz, ta fijo ia guztiok konturatu zaretela....Donostiako siziriak emititu egin dituzte eguuuuuuunero arrajatabla....ta zer gertatzen hari da Bilboko Suziriekaz???urte guztietan emititu ta derrepente ez??? Ze gertatzen dabil EITBko harduradunekin?? niri egia esan bostajola zaizkit suziritxoak, baino nik uste askok segitzen dituztela urtero etbtik, eta errespetu falta itzela iruditzen jat, zeren badirudi bizkaitarrak gipuzkoarrak baino maila baxuagoan gaudela edo EITBren ustez....Dena den sutan nago TRAVELERrekin egin didaten putada itzelagatik, oin itxoin behar 2,paseari 6.atala berriz hartzeko,...TA GAINERA EZ DITUZTE OSORIK EMOTEN ATAL MADARIKATUOK, AMORRUA SARTZEN ZAIT HORRELAKOETAN!zeren ikusten dugu nola esfortzu bikaina egitend dituzten bikozketa zaintzeko ta guzti ta marikoi hauek nahi dutena egiten dute errespetu falta hitzelak eginez!!
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: AKET Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 09:31:21
Trankil Taichisan, nik grabatu ditut.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 12:11:02
Jeje, gipuzkoarrek Bilboko Telebista deitzen diote eta guk Gipuzkoako telebista. Sekula inor ez dago konforme.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 15:05:17
Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 09:31:21
Trankil Taichisan, nik grabatu ditut.
Joder ba sekulako poza emoten didazu!! soilik azkena beharko nuke, baino dena jarraian emon daben ez ba ezdozu jakingo non hasten dan 3.atala...ahal dozunean pasaizkidazuXD(ta ointxe pasako dotzut ripeatzeko zera horiek)
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 19:15:34
Niri su artifizialak bost, baina EITBk Bizkaiari (batez ere Bilbori) 9999999999999999 aldiz protagonismo handiagoa ematen diola ukaezina da.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 19:56:09
 Donostiko "jaietako" programa nagusia suak dira, ta normala da beti telebistan emotea.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 20a, 20:45:21
Ezta erraza esaten zeini ematen dioten protagonismo gehiago. Darko badakit zuk oso-osoan pentsatzen duzula Bilbori deskaradamente atentzio gehiago jartzen diotela, baina benetan, hemen justu alderantziz iruditzen zaigu. Bakoitzak berera tiratzen du.

Jaiei buruz egia da Bilbori protagonismo gehiago ematen dietela Donostikoei baino, ba?a eske Donostikoek ez dute graziarik. Eta futbolekoa ya katxondeoa da. Baina ez ETBrena, errealekoena baizik.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 15:40:10
Baina ETB-ren sede nagusia ez al dago ba bizkaian xD?
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 16:12:58
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 15:40:10
Baina ETB-ren sede nagusia ez al dago ba bizkaian xD?
Beno, eta urteetan Miramonek izan du pisu gehiena baina inor ez da kexatu...
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Jaiez aparte.

Eta horregatik ETB ikusita badirudi 1983ko uholdeak Bilbon eta asko jota inguruan bakarrik izan zirela, eta horregatik Kopako partida beti Athleticena da nahiz eta beste batzuek derbia jokatu (Osasuna-Pe?a Sport), eta horregatik Vaya Semanitako 10 txistetik 9tan Athletic = Euskal herria eta Clemente, Guerrero = Jainkoa da eta Reala baino ezer okerragorik ez dago, eta horregatik ikusi ditugu ez bat eta ez bi marrazki bizidun erdi batu erdi bizkaieran, eta horregatik (albistegietako ordenaren arabera) Realak ia liga irabazi eta bigarren geratzea baino garrantzitsuagoa da Athletic 7. geratzea, eta horregatik Hik jan eta nik jai programa behin izan ezik beti Bizkaiako herrietan izan da, eta horregatik egoten dira Basetxeak euskaraz ez dakiten bizkaitarrez beteak, eta horregatik Tu vista de Euskal Herriako finalean Gipuzkoako bistarik ez zen izan, eta horregatik Euskadi Gazteak trabesti ospetsua Bilbora bakarrik ekartzen du (hau ere niri bost XD, baina diru publikoa da), eta...

Norbaitek aurten Realaren partida asko bota dituztela esaten badit, bigarren maila botatzen duelako dela eta Alavesen partida mordoa ere bota dituztela pentsatu. Eta nik El Derby ikusi nuen azkenekoan (Reala 1. mailan zegoela), batere partida berezirik izan ez zenean, denbora honela banatu zuten:
Reala: 12-13 minutu, tartean aurretik botata zuten elkarrizketa baten errepikapena.
Osasuna eta Alaves: bien artean Realaren denbora edo.
Athletic: progamari falta zitzaion beste guztia.
Bestela, emakumezkoen futbolean ere Athleticek askoz tarte handiagoa hartzen du.

Pasalo saioko aurkezleek gutxi gorabehera onartu egin zuten Bizkaiari eta batez ere Bilbori ematen diotela garrantzia osoa, "biztanle gehiago dituela" eta betiko aitzakiak jarriz.

Ez dakit nola esan litekeen EiTBk Gipuzkoari garrantzia gehiago ematen diola. Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal herria ahaztuta daudela, hori bai, eta lotsagarria da.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Eta horregatik ETB ikusita badirudi 1983ko uholdeak Bilbon eta asko jota inguruan bakarrik izan zirela
Eta hori ETBren errua bakarrik da ala? Komunikabide GUZTIAK askoz gehiago zentratu ziren Bilbon gertatu zenarekin. Durangoko bonbardaketa ere handia izan zen, baina zergatik aipatzen da beti Gernikakoa? Hori ere ETBren errua da ala? Komunikabideak Bilborekin gehiago zentratu baziren, orain artxiboan gehiena Bilbokoa edukiko dute, eta zer nahi duzu ematea ba... Aparte, ETB kate berria izanda, ez dut uste mugimendu askotarako zeudenik, eta hala izanik, hobe jende gehien dagoen lekuan zentratu.

eta horregatik Kopako partida beti Athleticena da nahiz eta beste batzuek derbia jokatu (Osasuna-Pe?a Sport)
Eredu ona aukeratu duzu ba... Nik logikoa aurkitzen dut preferentzia Athletici ematea, zer nahi duzu esatea... Audientziatik bizi dira. Athleticekoen harrokeriatzat hartuko duzu, baina beraiek ere beraien interesak dauzkate.

eta horregatik Vaya Semanitako 10 txistetik 9tan Athletic = Euskal herria eta Clemente, Guerrero = Jainkoa da eta Reala baino ezer okerragorik ez dago
Realak kriston jokoa ematen du, eta Badiolak ya ni te kuento... Entre ke bera eta txinako dirua... Badirudi jartzen dituzten Realeko gauzak iraintzat hartzen dituzula... eta zuk uste duzu guretzako Clemente jartzea kriston detalle polita dela? Niri ere berdin izorratzen dit.

eta horregatik ikusi ditugu ez bat eta ez bi marrazki bizidun erdi batu erdi bizkaieran
Honekin hanka barruraino sartu duzu, benetan, flipatzen utzi nauzu. Hasteko, bizkaierako gauzak Edertracken (Bilbon) bikoizten direnean bakarrik sartzen dira, Irusoinekoetan (Donostia) ez da ezer sartzen, eta hemen badago jendea konfirma dezakeena. Gainera, garrantzitsuena, zergatik ez dituzte sartuko hitz batzuk? Gure euskera txarragoa da ala? Nahikoa egiten dugu eskoletan umeei batua sartzen, bizkaiera baztertuz. Nahiago dut "arrakada" entzun "belarritakoa" baino, ze "belarritakoa" bezalako hitzek euskeraren sormen ahalmena oso baxua dela erakusten dute, hori esateko hitz berezi bat existitzen bada, nahiago dut hori esan, eta ez "belarrirako dena, belarritakoa". Eta iparraldeko euskerako hitzak sartuko balituzke ere berdin izango litzaidake.

eta horregatik (albistegietako ordenaren arabera) Realak ia liga irabazi eta bigarren geratzea baino garrantzitsuagoa da Athletic 7. geratzea

eta horregatik Hik jan eta nik jai programa behin izan ezik beti Bizkaiako herrietan izan da
Zenbat programa daramatzate? 3 edo? Azkarregi ateratzen dituzu zuk ondorioak, eta nik dakidala makailu lehiaketa bat eman zuen gipuzkoan. Uneoro joan behar zarete gehiago agertzen edo? Lehenengo programan bizkaia agertzen bada "eztago eskubiderik, bizkaia agertu da eta gu baten ere ez" esaten duzu?

eta horregatik egoten dira Basetxeak euskaraz ez dakiten bizkaitarrez beteak
Kriston erantzuna hau ere. Gero Athletic filosofia xenofoboa dela entzun behar dugu. Euskera gehiago egiten duzuenez agian pentsatuko duzu gehiago zaretela edo. Ni inpresio horrekin utzi nauzu.  Baina beno, erantzunaren bila zabiltzanez, kalera joan zen bigarrenak zer esaten zuen? Deseroso zegoela denek euskeraz egiten zutelako, DENEK. Finalera heldu zen Amaia horrek (gipuzkoarra bera) inork baino euskera garbiagoa izanda, zergatik hitz egiten zuen erderaz beti? Ibaien parean zegoen. Badakizu zer esan zuen Artzek, ezta? "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako... dakitenek hitzegitan ez dutelako baizik". Basaurikoak ezer gutxi zekien euskeraz, baina ahal zuen guztian erabiltzen zuen. Hurrengo edizioan aurkez zaitez ETBn euskerazko filtroa izateko, ea nor ager daitekeen telebistan ta nor ez. Benetan, gai hau delikatua da eta zure jarrera oso txarra da, bide horretatik gaizki zoaz.

eta horregatik Tu vista de Euskal Herriako finalean Gipuzkoako bistarik ez zen izan
Badirudi ez zenuela ulertu nola zihoan bozkaketa. Jendeak bozkatzen zuen. Bakoitzak bereari bozkatzen badio ere, gehiago garenez, normala da bizkaia ateratzea. Sentitzen dut baina hala da.

eta horregatik Euskadi Gazteak trabesti ospetsua Bilbora bakarrik ekartzen du (hau ere niri bost XD, baina diru publikoa da)
Aber, ni ez naiz juergazalea, baina edonork esango dizu Donostiako jaiek ez dutela ezer merezi. Horiek zaharrentzako jaiak dira, gazteentzako kaka bat da. Gasteizek ere berdina esan dezake baina ez dute negarrik egiten.

Norbaitek aurten Realaren partida asko bota dituztela esaten badit, bigarren maila botatzen duelako dela eta Alavesen partida mordoa ere bota dituztela pentsatu.
Eta nola nahi duzu partidak ematea, Realak oztopoak jarri baitizkio? Badiolak pare bat partidu emititzea debekatu dio ETBri, ematen ez badute zelaia gehiago beteko delako. Gaia kontrolatzen duen edozeinek konfirmatuko dizu. ETBk uste dut Realaren 19 partida emateko asmoa zeukala Ligaren hasieran, baina Realak popatik hartzera bidaltzeko arrazoiak eman dizkio. Katxondeo bat da partiduak erosita izanda debekuak jartzea, eta gainera Localiarekin partiduen emisioak negoziatzen hastea. Egidazu kasu, gai hau ondo kontrolatzen dut.

Eta nik El Derby ikusi nuen azkenekoan (Reala 1. mailan zegoela), batere partida berezirik izan ez zenean, denbora honela banatu zuten:
Reala: 12-13 minutu, tartean aurretik botata zuten elkarrizketa baten errepikapena.
Osasuna eta Alaves: bien artean Realaren denbora edo.
Athletic: progamari falta zitzaion beste guztia.
Bestela, emakumezkoen futbolean ere Athleticek askoz tarte handiagoa hartzen du.
Onartu behar dut lehen mailan zeudetenean arrazoia ematen nizuela, niretzat ere ez da guztiz justua Athletici denbora gehiago eskaintzea zale gehiago dauzkalako, eta errealzaleek berdintasuna eskatzen zuten, maila berean bazeuden, eskubide bera zeukatelako. Hori aurten arte. Orain ikus dezakegu nola Eibar eta Reala kategoria berean dauden, eta Realari askoz denbora gehiago dedikatzen dien. Orain errealzaleei esaten diezu ea zergatik ez diren kexatzen Eibarri denbora gutxiago dedikatzen dielako eta "talde txikiagoa eta zale gutxiago dauzkalako dela diote, eta normala dela denbora gutxiagoan agertzea". Ba lehen mailan ere berdin-berdin gertatzen zen, bakarrik alderantziz ematen zirela gauzak. Ez du balio diskurtsua aldatzea komeni zaizuen unearen arabera.

Eta barkatuko didazu parrafo hau sartzea, baina aipatu egin behar nuen. Osasunakoek, nahiz eta niri ere zergatiak izorratu, ez dute eskubiderik ezer esateko, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako diruarekin bakarrik finantzatzen baita ETB, Nafarroak ez du dirurik uzten, Nafarroako gobernua, tamalez, bere bolara doa, eta ez du euskerarekin ezer jakin nahi. Fuyukiren blogean (uste dut) bazegoen artikulu oso interesgarri bat, Nafarroan ETB emititzen hasi zeneko garaiak azaltzen zituena. Hasieran ETBk Nafarroa ez zuen bere eskualdetzat hartzen, eta gerora hasi ziren han, 4 urtera, ETBko seinalea hartzen. Zergatik? Gehienbat arrazoi politikoengatik geratzen zen kanpoan, baina jakizula oraindik ere Nafarroak ez diola zentimorik ere ordaintzen ETBri. Eta TDTa sartzen denean ETB gabe geratuko dira Nafarroan... Honekin esan nahi dudana da, nahiz eta euskal talde bat izan, izatez ez dutela ezer eskatzeko eskubiderik. Eta berriro errepikatzen dizut asko izorratzen nauela horrek.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Pasalo saioko aurkezleek gutxi gorabehera onartu egin zuten Bizkaiari eta batez ere Bilbori ematen diotela garrantzia osoa, "biztanle gehiago dituela" eta betiko aitzakiak jarriz.
Eta normala da. Audientzia potentzial gehiago dago Bilbon, gauza gehien jazotzeko aukera gehien dauzkan lekua da, etab. Ez dakit zerk harritzen zaituen. Nahiz eta bizkaitarra izan, Bilbo eta Donostia distantzia berera dauzkat, eta ulertuko duzun moduan niri Bilbo me la suda, nire inguruko gauzarik ez dute jorratzen, baina niri me la suda. Ez dakit, zerbaitetaz kexatzearren zabiltzala dirudi.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Ez dakit nola esan litekeen EiTBk Gipuzkoari garrantzia gehiago ematen diola. Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal herria ahaztuta daudela, hori bai, eta lotsagarria da.
Ba bai, eta berriro esaten dizut hala uste dudala. Gustatu ala ez, ETBk Gipuzkoa oso potentziatuta dauka, eta Bizkaiak merezi duena baino indar gutxiago dauka. Lehen bikoizketetan bizkaiera askoz gehiago sartzen zen, eta radikalki aldatu zuen guztia, ta ez dakit zergatik, ezta bizkaierak legenarra baleuka ere. Benetan, bizkaierarekiko daukazun paranoia nahiko larria da, niretzako batua bezain euskera ona da, ez hobeagoa ez txarragoa, irakurri dizudanagatik badirudi zuk ez duzula berdin pentsatzen.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 01:40:24
Gipuzkoari eta Bizkaiari tratu bera ematen diotela iruditzen zait (agian bizkaiari gehiago, baina gipuzkorra naizelako izango da), baina besteei ezer ez. LDTa iristean nafarrek ez dute aukerarik izango ezertarako, ETBrik gabe geratuko baitira eta Nafarroako gobernuak manipulatutako telebista bat izango dute, euskera arnasan ere entzungo eztena. Eta, iparraldean ere ETB galdu egingo da?
Eta bikoizketetan bizkaiera erabiltzearena, ez dut batere gustoko. Hala ere ez nuke gustoko izango gipuzkeraz balitz, ez bailitzateke euskaldun guztiei zuzenduta egongo hola jarriz gero (nire ustez). Hala ere, edozein euskalkitako hitzak euskeraren zati direla uste dut, hau da, euskera batuaren zati. Edonon erabiltzen den euskerazko hitza, edozein (Otto Petten ageri den musde ere) euskera batukoa da, edo hala behar litzateke behintzat euskerazko hitza baita. Baina ez litzaidake batere gustatuko edozein euskalkiko aditza, tonua... erabiltzea bikoizteko. Nik diodan bezala: euskalkiak pertsonen arteko traturako eta batua komunikabide eta gauza publikoetarako.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:00:44
Aipamenaren egilea: NeuAitor  Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 01:40:24
Gipuzkoari eta Bizkaiari tratu bera ematen diotela iruditzen zait (agian bizkaiari gehiago, baina gipuzkorra naizelako izango da), baina besteei ezer ez. LDTa iristean nafarrek ez dute aukerarik izango ezertarako, ETBrik gabe geratuko baitira eta Nafarroako gobernuak manipulatutako telebista bat izango dute, euskera arnasan ere entzungo eztena. Eta, iparraldean ere ETB galdu egingo da?
Eta bikoizketetan bizkaiera erabiltzearena, ez dut batere gustoko. Hala ere ez nuke gustoko izango gipuzkeraz balitz, ez bailitzateke euskaldun guztiei zuzenduta egongo hola jarriz gero (nire ustez). Hala ere, edozein euskalkitako hitzak euskeraren zati direla uste dut, hau da, euskera batuaren zati. Edonon erabiltzen den euskerazko hitza, edozein (Otto Petten ageri den musde ere) euskera batukoa da, edo hala behar litzateke behintzat euskerazko hitza baita. Baina ez litzaidake batere gustatuko edozein euskalkiko aditza, tonua... erabiltzea bikoizteko. Nik diodan bezala: euskalkiak pertsonen arteko traturako eta batua komunikabide eta gauza publikoetarako.

Ados nago, baina batura bakarrik mugatzen bagara, euskera oso motz geratzen da nire ustez. Ez nabil esaten ahal den nahastuena erabiltzeko ere. Adibidez lehen esan dudan, "arrakada" eta "belarritakoa". Neuk ere belarritako hitza erabiltzen dut, baina onartu behar dut oso hitz flojoa dela, irudimen gutxirekin sortutakoa, "belarrirako gauza, belarritakoa". Bestea hitz berezia da, eta ez eratorria. Nik uste dut ez garela mugatu behar batura. Eta ya kasu extremoak "hatza" eta "hatzamarra" bezalakoa, zeresanik ez. Batuan gaizki edo behintzat anbiguo geratzen da ("behatza" ere badago baina ez du asko konpontzen). Bizkaian adibidez ondo ezberdintzen ditugu. Zergatik ez hori erabili, zuzena bada eta batuakoa ez?
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:34:40
Hau da esaten dena, gai bat hasi eta radikalki gaiarekin zerikusirik ez duen beste gai batera heltzeaXD....

Mesedez, ez dezagun txorrada hauek estabaidatu ta konfrontazioa hasi txorrada hauengatik, ados?
gutxiak gara ta oin txutxumutxuka ibiltzeko bata bestearen kontra.

Baino esango dut soilik EUSKARA gero ta leku gutxiagorekin geratuko dela azkenean horrela segitzen badute politikoek, ta ETBkoek noski, ze TERMINATOR telesaila hizkuntz guztitan bikoiztu egin da(katalaneraz, balentzieraz, galizieraz, gazteleraz)baino euskaraz inoiz bez. Ta niri bost telesailak edo filmeak puta mierda badirez a la ez, norbaiti gustatuko zaio eta, bikoizteko ka?a gehiago eman beharko genieke etbkoei ta azkar ze bestela....

Azkenengoz esan, gauza esanguratsua ikusi dudala etbn....kasua da etbk ekoiztutako saio, telesail edo filmeetan BETI amaierako KREDITUAK moztu gabe emititzen dituztela, etbko ekoizpena ez duten beste guztia kredituak moztuta beti....benetan lotsagarria da, Fuyuki gaixoak irrika bizian dago bere abestiak entzun ahal izateko ta ONE PIECEn bikoiztutako endinga ondino ez degu ezta ere entzun sekulan ere...Ka?a emon beharko genieke ere arlo horretan.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:40:40
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:34:40
Azkenengoz esan, gauza esanguratsua ikusi dudala etbn....kasua da etbk ekoiztutako saio, telesail edo filmeetan BETI amaierako KREDITUAK moztu gabe emititzen dituztela, etbko ekoizpena ez duten beste guztia kredituak moztuta beti....benetan lotsagarria da, Fuyuki gaixoak irrika bizian dago bere abestiak entzun ahal izateko ta ONE PIECEn bikoiztutako endinga ondino ez degu ezta ere entzun sekulan ere...Ka?a emon beharko genieke ere arlo horretan.
Egia. Fuyuki, One Piecen falta diren atalak ez ditut oraindik jarri 6. amaierako abesti hori ez dutelako eman  osorik (3 pasetan, ya les vale). Ezin duzue ka?a pixkat sartu? XD Lotsagarria da. Ikusten nago japonieraz utzita igoko ditudala eta orduantxe emango dutela. Eta eskerrak Araitekoek bideoa editatu eta aurrerapenak abestia baino lehen jarri dituztela, ze bestela aurrerapenak ere ez dira salbatzen.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 15:50:37

Ados nago, baina batura bakarrik mugatzen bagara, euskera oso motz geratzen da nire ustez. Ez nabil esaten ahal den nahastuena erabiltzeko ere. Adibidez lehen esan dudan, "arrakada" eta "belarritakoa". Neuk ere belarritako hitza erabiltzen dut, baina onartu behar dut oso hitz flojoa dela, irudimen gutxirekin sortutakoa, "belarrirako gauza, belarritakoa". Bestea hitz berezia da, eta ez eratorria. Nik uste dut ez garela mugatu behar batura. Eta ya kasu extremoak "hatza" eta "hatzamarra" bezalakoa, zeresanik ez. Batuan gaizki edo behintzat anbiguo geratzen da ("behatza" ere badago baina ez du asko konpontzen). Bizkaian adibidez ondo ezberdintzen ditugu. Zergatik ez hori erabili, zuzena bada eta batuakoa ez?
[/quote]

Nik esan nahi nuena zera zen, euskeraz erabiltzen ditugun hitz guztiak batukoak izan beharko liratekeela, euskera baita hori ere. Arrakada (inoiz ez nuen entzun), euskerazko hitza denez, batukoa izan beharko litzateke, eta beste hitzak bezala erabili, euskerari aberastasuna ematen dio-eta. Nik behintzat, euskeraz erabiltzen dudan edozein hitz erabiltzen dut batuan idazten dudanean ere.

Ta gainea, Taichistanek errazoia daka, eztakitx zela ailau gean honi buruz hitz eitxea, jeje.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 23a, 18:54:30
Ez dut haserretzeko asmorik Aju, baina Bizkaiaren edo bizkaieraren etsaitzat jarri nauzu eta gezurra denez erantzun egingo dizut.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Eta horregatik ETB ikusita badirudi 1983ko uholdeak Bilbon eta asko jota inguruan bakarrik izan zirela
Eta hori ETBren errua bakarrik da ala? Komunikabide GUZTIAK askoz gehiago zentratu ziren Bilbon gertatu zenarekin. Durangoko bonbardaketa ere handia izan zen, baina zergatik aipatzen da beti Gernikakoa? Hori ere ETBren errua da ala? Komunikabideak Bilborekin gehiago zentratu baziren, orain artxiboan gehiena Bilbokoa edukiko dute, eta zer nahi duzu ematea ba... Aparte, ETB kate berria izanda, ez dut uste mugimendu askotarako zeudenik, eta hala izanik, hobe jende gehien dagoen lekuan zentratu.
ETB ikusita hori ematea ETBren errua bakarrik da, bai. Besteez ez naiz ari ni. Telebista publiko batek ezin du horrela jokatu eta artxiborik gabe ere informazioa ederki eman daiteke denei buruz.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik Kopako partida beti Athleticena da nahiz eta beste batzuek derbia jokatu (Osasuna-Pe?a Sport)
Eredu ona aukeratu duzu ba... Nik logikoa aurkitzen dut preferentzia Athletici ematea, zer nahi duzu esatea... Audientziatik bizi dira. Athleticekoen harrokeriatzat hartuko duzu, baina beraiek ere beraien interesak dauzkate.
Ba al dakizu zergatik ez zaion euskarari batere garrantziarik ematen eta marrazkiak jaten ditugun erabat? Audientziagatik, beraz, gaur egungo sistema horrekin ados bazaude, zure dirua ia osorik gaztelaniazko edukietara (ETB2, Radio Euskadi...) bideratzen dela jakinik... Esango didazu zer lukeen arraroa urtero talde ezberdin baten partida emateak.

Eta nik uste nuen EiTB ez zela audientziatik bizi (zenbatek ikusten dituzte euskarazko dokumentalak, adibidez?), diru publikotik baizik.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik Vaya Semanitako 10 txistetik 9tan Athletic = Euskal herria eta Clemente, Guerrero = Jainkoa da eta Reala baino ezer okerragorik ez dago
Realak kriston jokoa ematen du, eta Badiolak ya ni te kuento... Entre ke bera eta txinako dirua... Badirudi jartzen dituzten Realeko gauzak iraintzat hartzen dituzula... eta zuk uste duzu guretzako Clemente jartzea kriston detalle polita dela? Niri ere berdin izorratzen dit.
Jokoa bilatzen bada denek ematen dute hemen. Athletic jainkoa den txiste bat eta Reala zakur kaka den beste bat ikusitakoan nik ere barre egiten dut, aizu. Jakina, mila ikusitakoan ez du graziarik egiten eta garbi geratzen da zein probintziakoentzat egindako programa den. Denen arteko berdintasun pixka bat asko eskatzea ote da ba?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik ikusi ditugu ez bat eta ez bi marrazki bizidun erdi batu erdi bizkaieran
Honekin hanka barruraino sartu duzu, benetan, flipatzen utzi nauzu. Hasteko, bizkaierako gauzak Edertracken (Bilbon) bikoizten direnean bakarrik sartzen dira, Irusoinekoetan (Donostia) ez da ezer sartzen, eta hemen badago jendea konfirma dezakeena. Gainera, garrantzitsuena, zergatik ez dituzte sartuko hitz batzuk? Gure euskera txarragoa da ala? Nahikoa egiten dugu eskoletan umeei batua sartzen, bizkaiera baztertuz. Nahiago dut "arrakada" entzun "belarritakoa" baino, ze "belarritakoa" bezalako hitzek euskeraren sormen ahalmena oso baxua dela erakusten dute, hori esateko hitz berezi bat existitzen bada, nahiago dut hori esan, eta ez "belarrirako dena, belarritakoa". Eta iparraldeko euskerako hitzak sartuko balituzke ere berdin izango litzaidake.
Nik ez dut esan non bikoiztuta eta zeinek, horrek ez du batere axola ikuslearentzat, nik esan dut marrazki asko ikusi ditugula bizkaierako hitz askorekin. Gezurra al da? Nik esan al dut bizkaiera (gustatzen zaidan hizkera) txarra denik? Edo eskoletan baztertu egin behar denik? Edo Ipar Euskal Herriko euskalkiak txarrak direnik?

Marrazkietan sartu den euskalki bakarra bizkaiera izan da eta hori da ondo iruditzen ez zaidana. Nafarrerako, gipuzkerako, lapurterako edo zubererako hitzak sartzen dituztenean asko poztuko den lehena nauzu, baina lehengo gauza bera errepikatzen dut: telebista publiko batean, berdintasuna. Ez da hain ulergaitza nire ustez.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik (albistegietako ordenaren arabera) Realak ia liga irabazi eta bigarren geratzea baino garrantzitsuagoa da Athletic 7. geratzea
Hau horrela utzi duzunez, ados zaudela pentsatuko dut.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik Hik jan eta nik jai programa behin izan ezik beti Bizkaiako herrietan izan da
Zenbat programa daramatzate? 3 edo? Azkarregi ateratzen dituzu zuk ondorioak, eta nik dakidala makailu lehiaketa bat eman zuen gipuzkoan. Uneoro joan behar zarete gehiago agertzen edo? Lehenengo programan bizkaia agertzen bada "eztago eskubiderik, bizkaia agertu da eta gu baten ere ez" esaten duzu?
Nik bost programa ikusi ditut eta lau Bizkaian izan dira eta bat Gipuzkoan. Zeinek esan du Gipuzkoak gehiago agertu behar duela? EiTBk nahi duenerako duen azpiegiturarekin, erraz askoa eta denentzat bidezkoa izango zatekeen bat Bizkaian, bestea Gipuzkoan, bestea Araban, bestea Nafarroan eta bestea Ipar Euskal Herrian egitea. Edo ez?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik egoten dira Basetxeak euskaraz ez dakiten bizkaitarrez beteak
Kriston erantzuna hau ere. Gero Athletic filosofia xenofoboa dela entzun behar dugu. Euskera gehiago egiten duzuenez agian pentsatuko duzu gehiago zaretela edo. Ni inpresio horrekin utzi nauzu.  Baina beno, erantzunaren bila zabiltzanez, kalera joan zen bigarrenak zer esaten zuen? Deseroso zegoela denek euskeraz egiten zutelako, DENEK. Finalera heldu zen Amaia horrek (gipuzkoarra bera) inork baino euskera garbiagoa izanda, zergatik hitz egiten zuen erderaz beti? Ibaien parean zegoen. Badakizu zer esan zuen Artzek, ezta? "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako... dakitenek hitzegitan ez dutelako baizik". Basaurikoak ezer gutxi zekien euskeraz, baina ahal zuen guztian erabiltzen zuen. Hurrengo edizioan aurkez zaitez ETBn euskerazko filtroa izateko, ea nor ager daitekeen telebistan ta nor ez. Benetan, gai hau delikatua da eta zure jarrera oso txarra da, bide horretatik gaizki zoaz.
Edo ez dizut ondo ulertzen edo ez didazu ondo ulertzen. Non esan dut gehiago naizela pentsatzen dudanik? Gipuzkoan ere badira toki nahiko erdaldunak eta Bizkaian ere bai herri euskaldun askoak. Nahiago nuke Donostia Gernika bezain euskalduna balitz. Eta Artzeren esaldi horrekin, pentsatuko duzunez, erabat ados nago.

Ez dakit zein ediziotaz ari zaren azken urteetan ikusten ez dudalako, Basauriko horri bejondeiola. Baina nik ikusten nuenean parte hartzaile gehien gehienak bizkaitarrak eta euskaraz ez zekitenak ziren, baina EZ euskaraz saiatzen diren horietakoak, ia beti erdarara jotzen zutenak baizik. Azkenean batek ez zekien Basetxea edo El conquistador ikusten zuen. Hori ez zait batere ondo iruditzen eta ez da batere kostatzen jende euskaldunagoa aukeratzea (eta probintziak hobeto banatuta egotea). Beste probintzietan ere badago jendea, eta Bizkaian ere bai euskaldunak.

A! Ez nenbilen erantzunaren bila, hau dena idatzi badut EiTBk Bizkaiari edo Bilbori garrantzia askoz ere gehiago ematen diola frogatzeko izan da.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik Tu vista de Euskal Herriako finalean Gipuzkoako bistarik ez zen izan
Badirudi ez zenuela ulertu nola zihoan bozkaketa. Jendeak bozkatzen zuen. Bakoitzak bereari bozkatzen badio ere, gehiago garenez, normala da bizkaia ateratzea. Sentitzen dut baina hala da.

Bai bai, bozketa sistema ederki ulertu nuen. Eta ETBk ere jakin bazekien hasi aurretik sistema horrekin Bizkaia erabat nagusituko zela. Eta horrexegatik, beraz, berdintasuna eskatzen dut berriz ere. Zer kostatzen zen, adibidez,  probintzia bakoitzetik bista bat jartzea finalean, lehiaketa horretarako prestatuta? Berdin berdin Bizkaiakoak irabaziko bazuen ere, nahiko bidezkoa izango zatekeen.

"Gehiago garen" argumentu hori da EiTBk diru guztia gaztelaniara bideratu eta euskara nahita ahazteko erabiltzen duena. Euskaldunak gutxiago garenez, horrela konformatu behar al dugu beti?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
eta horregatik Euskadi Gazteak trabesti ospetsua Bilbora bakarrik ekartzen du (hau ere niri bost XD, baina diru publikoa da)
Aber, ni ez naiz juergazalea, baina edonork esango dizu Donostiako jaiek ez dutela ezer merezi. Horiek zaharrentzako jaiak dira, gazteentzako kaka bat da. Gasteizek ere berdina esan dezake baina ez dute negarrik egiten.
Niri Donostiako eta Bilboko jaiak ez zaizkit ba piperrik axola, ez naiz joaten eta. Baina normala al da trabesti bat eramateko, edo berdin da zertarako, erkidego osoko diru publikoa Bilbon erabiltzea eta beste inon ez? Gasteizekoak kexatzen ez omen direlako ondo al dago? Ez al da Bilbori garrantzia gehiago ematearen adibide garbia?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Norbaitek aurten Realaren partida asko bota dituztela esaten badit, bigarren maila botatzen duelako dela eta Alavesen partida mordoa ere bota dituztela pentsatu.
Eta nola nahi duzu partidak ematea, Realak oztopoak jarri baitizkio? Badiolak pare bat partidu emititzea debekatu dio ETBri, ematen ez badute zelaia gehiago beteko delako. Gaia kontrolatzen duen edozeinek konfirmatuko dizu. ETBk uste dut Realaren 19 partida emateko asmoa zeukala Ligaren hasieran, baina Realak popatik hartzera bidaltzeko arrazoiak eman dizkio. Katxondeo bat da partiduak erosita izanda debekuak jartzea, eta gainera Localiarekin partiduen emisioak negoziatzen hastea. Egidazu kasu, gai hau ondo kontrolatzen dut.
Hemen bai ez didazula ulertu. Ez dut Realaren partida gehiago nahi nituela esan. Eta behin ere ez didazu entzungo (edo irakurriko) Badiola mesias bat denik, esan dituzunak egiak dira baina ni ez nintzen horretaz ari.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Eta nik El Derby ikusi nuen azkenekoan (Reala 1. mailan zegoela), batere partida berezirik izan ez zenean, denbora honela banatu zuten:
Reala: 12-13 minutu, tartean aurretik botata zuten elkarrizketa baten errepikapena.
Osasuna eta Alaves: bien artean Realaren denbora edo.
Athletic: progamari falta zitzaion beste guztia.
Bestela, emakumezkoen futbolean ere Athleticek askoz tarte handiagoa hartzen du.
Onartu behar dut lehen mailan zeudetenean arrazoia ematen nizuela, niretzat ere ez da guztiz justua Athletici denbora gehiago eskaintzea zale gehiago dauzkalako, eta errealzaleek berdintasuna eskatzen zuten, maila berean bazeuden, eskubide bera zeukatelako. Hori aurten arte. Orain ikus dezakegu nola Eibar eta Reala kategoria berean dauden, eta Realari askoz denbora gehiago dedikatzen dien. Orain errealzaleei esaten diezu ea zergatik ez diren kexatzen Eibarri denbora gutxiago dedikatzen dielako eta "talde txikiagoa eta zale gutxiago dauzkalako dela diote, eta normala dela denbora gutxiagoan agertzea". Ba lehen mailan ere berdin-berdin gertatzen zen, bakarrik alderantziz ematen zirela gauzak. Ez du balio diskurtsua aldatzea komeni zaizuen unearen arabera.
Nik ez dut diskurtsorik aldatu, ez zait ondo iruditzen eta Eibarri garrantziarik ez ematea edo Realari gehiago ematea. Baina berdin da lehen maila edo bigarrena, berdin da gizonak edo emakumeak, beti Bizkaiakoa eta Bizkaiakoa bakarrik den taldeak beste guztiek batera baino garrantzia gehiago hartzen du. ETBk saltzen du "Athletic = Euskal Herria" ideia faltsu hori. Zer da, "gehiago garelako eta gauzak horrela direlako"? Beste behin: telebista publikoa bada, ikuslearenganako begiruneagatik bakarrik bada ere berdintasuna exijitu behar da.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Eta barkatuko didazu parrafo hau sartzea, baina aipatu egin behar nuen. Osasunakoek, nahiz eta niri ere zergatiak izorratu, ez dute eskubiderik ezer esateko, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako diruarekin bakarrik finantzatzen baita ETB, Nafarroak ez du dirurik uzten, Nafarroako gobernua, tamalez, bere bolara doa, eta ez du euskerarekin ezer jakin nahi. Fuyukiren blogean (uste dut) bazegoen artikulu oso interesgarri bat, Nafarroan ETB emititzen hasi zeneko garaiak azaltzen zituena. Hasieran ETBk Nafarroa ez zuen bere eskualdetzat hartzen, eta gerora hasi ziren han, 4 urtera, ETBko seinalea hartzen. Zergatik? Gehienbat arrazoi politikoengatik geratzen zen kanpoan, baina jakizula oraindik ere Nafarroak ez diola zentimorik ere ordaintzen ETBri. Eta TDTa sartzen denean ETB gabe geratuko dira Nafarroan... Honekin esan nahi dudana da, nahiz eta euskal talde bat izan, izatez ez dutela ezer eskatzeko eskubiderik. Eta berriro errepikatzen dizut asko izorratzen nauela horrek.
Beraz, Iru?etik beherako eskuina Espainia osoko menditarrena izatea Nafarroako euskaldunen errua al da? Galdetu Leitzaldean, Baztanen, Malerrekan, Bortzirietan, zer iruditzen zaien. Dena dela, ETBk Euskal Herri osoan irudi polita eman nahi badu eta eguraldiaren mapak Euskal Herri osokoak egin behar baditu, koherentziaz denei garrantzia bera eman behar die.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Pasalo saioko aurkezleek gutxi gorabehera onartu egin zuten Bizkaiari eta batez ere Bilbori ematen diotela garrantzia osoa, "biztanle gehiago dituela" eta betiko aitzakiak jarriz.
Eta normala da. Audientzia potentzial gehiago dago Bilbon, gauza gehien jazotzeko aukera gehien dauzkan lekua da, etab. Ez dakit zerk harritzen zaituen. Nahiz eta bizkaitarra izan, Bilbo eta Donostia distantzia berera dauzkat, eta ulertuko duzun moduan niri Bilbo me la suda, nire inguruko gauzarik ez dute jorratzen, baina niri me la suda. Ez dakit, zerbaitetaz kexatzearren zabiltzala dirudi.
Kexatzearren ez. EiTBk Gipuzkoari garrantzia gehiago ematen diola irakurri dut eta hori Bizkaiarekin gertatzen dela erakutsi nahian ari naiz. Arrazoia beti berdina da: Bilbo handiagoa da, audientzia potentzial handiagoa du, bla, bla. Telebista publikoa bada esan nahi du berdin ordaintzen duela bilbotarrak edo donostiarrak edo baliarraindarrak. Denak berdin trata ditzala edo kate pribatua bihurtu dadila.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 23:50:30
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 21a, 22:33:44
Ez dakit nola esan litekeen EiTBk Gipuzkoari garrantzia gehiago ematen diola. Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal herria ahaztuta daudela, hori bai, eta lotsagarria da.
Ba bai, eta berriro esaten dizut hala uste dudala. Gustatu ala ez, ETBk Gipuzkoa oso potentziatuta dauka, eta Bizkaiak merezi duena baino indar gutxiago dauka. Lehen bikoizketetan bizkaiera askoz gehiago sartzen zen, eta radikalki aldatu zuen guztia, ta ez dakit zergatik, ezta bizkaierak legenarra baleuka ere. Benetan, bizkaierarekiko daukazun paranoia nahiko larria da, niretzako batua bezain euskera ona da, ez hobeagoa ez txarragoa, irakurri dizudanagatik badirudi zuk ez duzula berdin pentsatzen.
Benetan gustatuko litzaidake jakitea zergatik pentsatzen duzuen Bizkaiak merezi baino gutxiago duela eta Gipuzkoak merezi baino gehiago.

"Lehen bikoizketetan bizkaiera askoz gehiago sartzen zen". Eta zergatik ez zen beste euskalkirik sartzen? Bizkaiera al da merezi duen euskalki bakarra? Zergatik ez denak sartu? Edo denak edo inor ez, hori da bidezkoena. Orain, euskalki guztietan bikoizten hasten badira, ni oso pozik. Baina nork esan du bizkaierak legenarra duela? Nik ez daukadala inolako paranoiarik Bizkaiarekin edo bizkaierarekin, EiTB nire diruarekin finantzatzen dela jakinik euskalki denetzako berdintasuna eskatzen eta exijitzen dut. Horixe da dena. Probintzia guztiak eta euskalki guztiak berdin.

Eta "bizkaiera ez dela batua baino hobea ez txarragoa", ba horretan arrazoi duzu eta ez nago ados. Agian ez duzu sinetsiko, baina niretzat bizkaiera eta beste euskalki guztiak batua baino askoz hobeak dira hitz egiterakoan. Beste naturaltasun eta grazia bat dute. Euskalkiak mendeetan zehar garatu dira eta batua urte gutxitan eta gutxi batzuek sortu dute. Nik hemen beti batuan idazten badut ez pentsatu bikaina iruditzen zaidalako egiten dudanik, denek ondo ulertzea nahi dut nik. Kontua da Euskal Herri osorako ari dela suposatzen den komunikabide publiko batean, ezin dela euskalki bat sartu eta besteak sartu gabe utzi. Horixe uste dut nik.

Eta hein handi batean NeuAitorrekin ados nago euskara batuaren kontuan.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 01:02:53
Enoa aurreko aipamenak idazten ze bihar goizean ere ez dut amaituko. Basetxeko bizkaitarrenak niretzako ofensiboa izaten jarraitzen du, zer nahi duzu esatea, ba?a errespetatu egin beharko da. Pentsatu nahi dut ulermen faltagatik egiten dutela (ze bizkaitarroi askotan gertatzen zaigu gipuzkoarrek ez digutela ulertzen eta normalean nire moduko burugogorra ez bazara erderara pasatzen da jendea).

Errealaren azpitxapeldun postukoa ez nuen erantzun ahaztu egin zitzaidalako, azkenerako utzi nuen eta azkenean ahaztu. Ni enaiz gogoratzen ordenaz, baina hala izango da. Okurritzen zaidan arrazoi bakarra Athleticek zeukalako errealak irabazteko giltza izango da, ze zuek irabazteaz gain Athleticen garaipena behar zenuten Real Madridek galtzeko. Azkenean ez zen hala izan, eta ligako txapelduna hortik atera zen. Suposatzen dut Athletic jokatzea + gure garaipena behar Realak Real Madrid harrapatzeko + partidutik Ligako txapelduna ateratzea izan zela arrazoia. Ez dakit, agian soso xamar gera zitekeen alderantziz emanda? Reala irabazten eman (zer egin zuen?) eta gero ezertarako balio ez zuela esatea lehenengo... ez dakit, agian eman zuten ordena egokiagoa aurkitzen dut nik, ba?a nigatik alderantziz ere izan zitekeen.

Marrazki bizidunak jatearen estrategia niri aproposa iruditzen zait. Argi dago zergatia: umeei hasieratik euskera sartzeko. Joango zara ezagutzen jendea, eta nola dakiten euskera DB/Zgatik. Harrigarria da baina bilbo partetik zeuk uste duzuna baino gehiago daude XD

Uholdeetakoa oraindik ETBren errua ez dela pentsatzen jarraitzen dut. Urtebete edo zeukaten, zenbat diru izango zuten? Gero artxiboan dena Bilbokoa badaukazue, ba...

Bikoizketan bizkaiera sartzea aipatzea ere exajeratzea iruditzen zait. DBZ ikusita noizean behin bakarrik agertzen da hitzen bat bizkaierakoa dena eta agian beste euskalkietakoek ezagutzen ez dutena. "gabe" esan beharrean "barik" esatea... Baina hitz "asko" ez da agerpenen kantitatea azaltzeko hitz egokia, ezer gutxi izaten da eta.

Programa hartako agerpenena... komunismoa ere kriston ideia ona da, praktikan jar ezin daitekeena. Diozuna idealena litzake, baina Araban aber ze lehiaketatan aurkitzen duzun euskeraz dakien norbait eta kamarekin egon nahi duena hitz egiten. Iparraldean ere ezta oso erraza izango. Nafarroa ba ez dakit zer esan. Batzutan batzuk gehiago hartzen dute besteek baino.

Trabestiarenari erantzunez, ba denon dirua Bilbon horretan gastatzen den bezala, denon dirua erabili zen baita ere Anoeta eraikitzeko, eta orain San Mames Barria egiteko. Hau boladaka doa, ez gara egongo kontuak ateratzen nori zenbat ematen zaion. Niregatik oso-osorik zuentzat Sandra Love

Nafarrek gobernuari ka?a sartu beharko liekete, ze edozer egiten dabiltza eta ez dugu sekula ezer entzuten horren kontra. Beraiek dira mugitu behar direnak, ETB hasieran lortzeko mugitu ziren moduan. Eta garai prehistoriko hartan lortu bazuten, ETB TDT bidez gaur egun lortzea txistekoa izan behar da, internetetik eta dena ikus baitaiteke munduko edozein tokitan. Ezin da batere zaila izan.

Eztabaidan egon gaitezke nahi haina denbora, bakoitzak gauzak nahi dituen bezala enfokatzen badira. Telebista publikoa dela diozu eta horregatik guztiok ordaintzen dugunez berdin, berdintasunez tratatzeko. Bozkaketa sisteman ere berdintasuna erabilita, dei bat botu bat bada, normala da beti bizkaiak irabaztea. Eta garbi jokatuz gero, botuetan bakarrik zentratuta, gertatu dena gertatu da. Esan dizut, gauza asko ideia bezala oso onak dira, baina praktikan ezinezkoak.

Eta bizkaian gehiago garenez gauza gehiago gertatzea normala da. Baina egun batean Gipuzkoan 4 gertaera garrantzitsu gertatu badira eta bizkaian ezer ez, albistegietan gipuzkoako 4ak emango dituzte, hemen ez dabil inor zenbatzen "bizkaiako kasu bat derrigor eman behar dugu e". Gauzak nola jazotzen diren egiten da. Behin kriston txapa izan zuten Miranda de Ebro zelako munduan droga gehien mugitzen zen gunea izatearren, eta ez zuen hemengo gauzetaz ia ezer hitz egin, baina sin m?s. Hori Pasalogatik diotsut.

Azkenik, esateko bikoizketetako auzian ez direla hala ere euskalki asko kanpoan geratzen. Arabako euskerak ia ez dauka marka berezirik, "gara" esan beharrean "gare"... Arabarrek eurek ere ez dakite hori, eta horrekin guztia diotsut. Iparraldekoa ez da sartzeko aproposa, hitzen bat edo beste bai (hau da, bizkaierarekin egiten dena bezala), baina rollo arras ezberdina da, bokal ezberdin bat eta dena daukate. Nafarrokoarekin ya ez daukat ezer esateko.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 11:17:32
 PPFF. Ba ni ointxe heldu naz bilboko jaietatik, eta paso txapa hau irakurtzeaz. Bai batena eta bai besteana jeje.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 12:25:11
Nire ustez probintzien eta euskalkien pisuaren artean sekulako desoreka dago EiTBn Bizkaiaren edo Bilboren alde, eta hori zergatik pentsatzen dudan jakin nahi duenak irakurri aurreko totxoa, ez dut errepikatuko. Eta Ipar Euskal Herriko euskalkiak beste edozein bezain aproposak direla uste dut.

Realaren 2. postuaren urteari buruz, azken partidaz ez naiz ari ni: urte osoan ia-ia beti lehenik Athleticen albisteak ematen ziren.

PD: Pelma izango naiz, baina jakin nahi nuke zergatik pentsatzen duen jendeak EiTBn Bizkaiak merezi baino gutxiago duela eta Gipuzkoak merezi baino gehiago.

Edit: honek gaiarekin ez du zer ikusirik, baina marrazkiak jatea umeei euskara sartzeko ona dela... Umeei euskara sartzea eskolarekin lortzen da, eta umea hazten denean telebistan marrazkiak besterik ez baditu ikusten, katez aldatzen du. Dragoi Bola ikusi zuenak orain euskarazko kalitatezko ezer ez badauka, marrazkiez gain...
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 12:43:18
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 12:25:11
Pelma izango naiz, baina jakin nahi nuke zergatik pentsatzen duen jendeak EiTBn Bizkaiak merezi baino gutxiago duela eta Gipuzkoak merezi baino gehiago.
Bizkaiako informazioa emanda 3 aldiz pertsona gehiago informatzen delako. Eta dena den, jakizula niri Bilboko informazioak zuri niri beste ardura didala, oso urruti geratzen baizait niri zeozertan eragiteko.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 12:25:11
Edit: honek gaiarekin ez du zer ikusirik, baina marrazkiak jatea umeei euskara sartzeko ona dela... Umeei euskara sartzea eskolarekin lortzen da, eta umea hazten denean telebistan marrazkiak besterik ez baditu ikusten, katez aldatzen du. Dragoi Bola ikusi zuenak orain euskarazko kalitatezko ezer ez badauka, marrazkiez gain...
Ahal baduzu pasa zaitez egunen batean Bilbo edo Gasteiztik eta esango didazu zenbat euskera egiten den. Euskera eskolako klaseetarako (ze euren artean erderaz) eta kitto. Klasez kanpo ere izan dezatela zerbait. Eta hazten denean eta marrazkirik ez duela nahi... berak erabaki beharko du zer egin, nagusitxoa izango da ya eta. Ikasketak ere amaitzen egongo da eta orduan eskolan egiten duen euskera apurra ere ez du izango. Euskeraz jakingo du behintzat, berak jakingo du erabili ala ez. Eta hau ziur nago orionatkek konfirma dezakeela.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 13:46:00
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 12:43:18
Ahal baduzu pasa zaitez egunen batean Bilbo edo Gasteiztik eta esango didazu zenbat euskera egiten den. Euskera eskolako klaseetarako (ze euren artean erderaz) eta kitto. Klasez kanpo ere izan dezatela zerbait. Eta hazten denean eta marrazkirik ez duela nahi... berak erabaki beharko du zer egin, nagusitxoa izango da ya eta. Ikasketak ere amaitzen egongo da eta orduan eskolan egiten duen euskera apurra ere ez du izango. Euskeraz jakingo du behintzat, berak jakingo du erabili ala ez. Eta hau ziur nago orionatkek konfirma dezakeela.
[/quote]

     Bai, euskara pixkat jaso dezala eskolatik kanpo ere, baina gero, ikasketak amaitzean eta, zuk esan duzun bezala, ez du euskerarik egingo. Ondo iruditzen zait euskara pixkat jasotzea eskolatik kanpo, baina hori, nire ustez, ez da gertatu behar haurtzaroan soilik. Umetan ondo, gustatuko zaie betizu egunean 8 ordu ikustea, baina koskortzen direnean marrazkiak gero eta gutxiago interesatuko zaizkio eta beste eratako programak ikusi nahiko ditu. ETBk bere bizitzan botako ez dituen programak. Eta normala den bezala, beste kateak jarriko ditu pelikulak eta telesailak ikus ditzan.
    Nire ustez, ETBk egin duen akatsik handiena horixe izan da, ETB1 umeen kate bihurtu, gazte eta helduentzako ezer bota barik. Euskaldun zaharrak garenok, seguruenik, honek sutan jarriko gaitu, baina besteek katea aldatuko dute. Horrela gero eta jende gutxiagok entzungo du euskara, ondorioz, gero eta gutxiagok erabili eta azkenean euskara bultzatzeko egiten dena zakutikan botatzen dute, ez baita ETB bakarrik, zinean euskarazko filmik ez egotea da, euskarazko bideojoko batere ez egotea, euskarazko liburuak eskasak direla uste izatea... euskarazko kultura galtzea. Eta horrek ez dakar hau bakarrik: nire lagun bat, euskaldun zaharra bera, beti euskeraz egiten duena, erderazko pelikula eta liburuen bonbardaketaren ondorioz, orain ez zaizkio euskaraz ikustea gustatzen eta horrek bere hizkeran minbizi latza eragin du.
    Euskara aurrera bota nahi bada, umeek eskolan ikastea bakarrik ez da kontua. Gero etxean eta lagunekin egin behar dute (pausurik garrantzitsuena da, eta ez daukagu zer eginik honetan, beren kontua da-ta) eta hori gauzatzeko erarik onena inguruan euskera entzutea da, telebistan, zinean, aldizkarietan, egunkarietan... denean. Euskaraz bizitzeko aukera izatea da. Edonora joan eta euskera egin dezakezula ziurtatzea. Gaitza da, baina nahi izanez gero, lor daiteke. Eta hor dago ETBren arazoa, ez duela nahi, audientziei begira begiak okertu zaizkielako.

Bueno ba, dana irakurtzen bazue ZORIONAK!!!
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 13:51:27
Aipamenaren egilea: NeuAitor  Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 13:46:00
Euskara aurrera bota nahi bada, umeek eskolan ikastea bakarrik ez da kontua. Gero etxean eta lagunekin egin behar dute (pausurik garrantzitsuena da, eta ez daukagu zer eginik honetan, beren kontua da-ta) eta hori gauzatzeko erarik onena inguruan euskera entzutea da, telebistan, zinean, aldizkarietan, egunkarietan... denean. Euskaraz bizitzeko aukera izatea da. Edonora joan eta euskera egin dezakezula ziurtatzea. Gaitza da, baina nahi izanez gero, lor daiteke. Eta hor dago ETBren arazoa, ez duela nahi, audientziei begira begiak okertu zaizkielako.

Egia, zaharrentzako ere zerbait eman beharko lukete, baina nik uste dut egiten ari direnarekin negritan jarri dudana eman zaiela, euskeraz bizitzeko aukera izatea, badakite euskera eta helduak dira, gero beraiek dira erabaki behar dutenak zer egin. Beraien partetik ezer jartzen ez badute ez dago zereginik.
Izenburua: Er: ETBko hauek ganorabako hutsak dira....
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 24a, 17:02:02
Ikusten dut biztanleriaren gehiengoaren kontua dela beraz. Ni horrekin ados ez nagoenez, alferrik ari gara eztabaidan.

Eta umeek eskolatik kanpo euskaraz egiteko bidea gurasoek egitea da. Gurasoek euskaraz bizi nahi badute eta etxean telebista jarrita ezer ez badute, alferrik ari gara. Erabakitzeko aukera izan behar da eta EiTBk ez du aukerarik eskaintzen umea ez bazara.