DBZ emulen falta diren kapituluak

Sortzailea fermil, 2006ko Abuztuaren 21a, 15:17:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

fermil

Emulen dauden kapituluetan batzuk falta dira. zehaskia 68, 70, 71, 75, 77, eta 80.a. beste serbidore batetan daude? ez dituzue eskegi?

Aju

DBZko uploadsen daukazu azalpena. Hona hemen itsatsita:



Aipamenaren egilea: "Aju"Bueno, aber, arazotxo bat sortu da antza, inongo malizirik gabea, dena irakurtzen baduzue ulertuko duzue.



Emulean baten batek atalak jarri ditu 82.rarte, eta dakidanez metalyzerrek bakarrik dauzkanez 81 eta 82 atala, suposatzen dut emulean jarri dituen tipoak beragandik lortu dituela atalak, asike hau azaldu beharrean nago.



Beno, ni duela dezente geratu nintzen metalyzerrekin fakultatean DBZko atalak pasatzeko, eta garai hartan 82 neuzkan eginda (orain 84, como avanzo XD), eta atalok pasatu nizkion. Baina gero, hasi nintzen seriearen atal batzuk ikusten, eta konturatu nintzen gaizki sinkronizatuta neuzkala batzuk (beherago esango dut zeintzuk), eta berriro hasi nintzen audiook sinkronizatzen.



Forotik zabiltzatenok irakurriko zenuten noizbait komentatu dudala Edertrackek kriston txapuza egin zuela montajean, ahotsak eta kolpeen zaratak ez daude elkarrekin sinkronizatuta, kolpeen arabera sinkronizatu ezkero ahotsak geroago entzuten ziren, eta ahotsek arabera sinkronizatu ezkero kolpeak lehenago entzuten ziren. Audioa modifikatutako atalak lehen ahotsen arabera sinkronizatuta zeudelako modifikatu nituen, eta gero kolpeen arabera jarri nituen. Aukera txarra egin nuen atalok ahotsen arabera sinkronizatzen, ze resulta ke bikoizketa guztietan ahotsa geroago entzuten da...



Ta beno, zein da arazoa?? Audioa modifikatuta dagoenez, orain emuleko atalak eta nik dauzkadanak artxibo ezberdinak dira, eta horrenbestez, 2 artxibo desberdin bezala agertuko dira, eta honek fuente separazioa suposatzen du.





Hauek dira afektatutako atalak 43-44, 46, 49, 55, 57-60, 62, 64-82




Hauek behintzat neuk jarritakoak jaistea hobe duzue, baina hori bakoitzak ikus dezala.



Nik ez dut behartu nahi jarri dituenari atalak kentzera, ze behin edo behin baten batek kriston iniziatiba ona daukala (detalle tope guay XD benetan) hori egitea... Baina gero esan dudan bezla fuente dibisioa egongo da 2 artxibo egoteagatik. Dena den jakizuela bideoa berdina dela, eta gero gainera ETBtik hartutako audio berria jartzeko asmoa daukadala emulean (komentatu nuen audio hutsak jarriko nituela pixkanaka emulean, nahi dituenarentzat), eta audio berriaren zain daudenentzatko behintzat berdin-berdin izango da bata zein bestea jaistea, asike nahi duzuena egizue. Dena den badiotsuet, nik igoko ditudanen audioak hobeto montatuta daude.



Zer egin behar duzuen? Nahi duzuena, irakurri goiko guztia eta zeuek erabaki, behin edo behin baten batek iniziatiba on bat hartzen duela eta ez naiz izango ni galaraziko diona.



Dena den hau irakurtzen badu atalak jarri dituenak, ba beno, badakit intentzio onekin egin duzula eta hori (baita metalyzerrek be), baina eskertuko nizuke atalak kentzea, mas ke nada jendea ez nahasteko. Baina berriro diot kentzen ez badituzu ere ez dela ezer pasatzen. (saiatu naiz emuletik azaltzen baina uste dut hobe dela behin idaztea foroan guztientzat)



Laburbilduz, ofizialki ez daudela jarrita, 60/291 dakar postaren tituluan ere.