180 UPLOAD KONTUTAN HARTZEKO BESTE ZERBITZARI BAT.

Sortzailea burrundaie, 2012ko Ekainaren 08a, 00:02:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Ea, modu eskematikoan azaltzen dudan zerbitzari honen nondik-norakoa:
Abantailak:
- Artxiboak jasotzeko eta gordetzeko aukera.
- Artxiboak pilatzeko mugarik ez da ageri.
- Artxibo handiak igotzeko era: bi GB artekoak.
- Ez captcharik edo deskargan itxaroteko denborarik.
- Binakako deskargak onartzen ditu.
- Jaisteko abiadura egundokoa: 2,50-3 mg-ko jaitsiera nire kasuan.
- Igoera ona eta, nahi izanez gero, uploader propioa jaisteko aukera. 
Desabantailak:

- Zerbitzariaren orria publizitatez eta kakaz josita dago.
- Zerbitzariaren bidez deskargatzeko zailtasuna (ezintasuna?).
- Deskargarik gabeko 20 egun pasa ondoren artxiboak ezabatzen omen (hau probatu arte ezin ziurtatu, Mediafiren, adibidez, 30 eguneko epea ematen dute...)

Ondorioak:

Zerbitzari interesgarria izan liteke. Igoera, zerbitzariaren beraren bidez egingo nuke nik, azkarra eta segurua ematen baitu. Deskarga, berriz, J. Downloaderra erabiliz zalantzarik gabe. Ez da ezer kostatzen, honen erabilera behartze aldera, artxiboa(k) DLC kontenedore baten barruan sartzea.

180 UPLOAD-en helbidea: http://180upload.com/

Aju

20 eguneko jaitsiera gabeko baldintza horregatik ez balitz, hemen aipatu den zerbitzari onena orduan.

zumarra

Ajurekin ados nago. Hala ere 20 egun oso gutxi iruditzen zait. Eta gainontzeko guztia oraintxe ona bada, hilabete bat barru agian aldatuko dute...

Mediafire-k 30 eguneko epea???

burrundaie

File uploaderren, zerbitzarien eremuan Mediafireri 30 egunero epea ematen zaio. Hala ere, Mediafiren sartu eta, itxura batera, informazioa ez da zuzena. Hona hemen zer jartzen duen:



Los titulares de cuentas tiene mucha más flexibilidad. La mayoría de las cuentas registradas recibirán un período de gracia de 128 días de inactividad antes de ser considerados para su eliminación. Para ser considerado activo, un usuario sólo tiene que acceder a su cuenta una vez durante el período o tiene alguna imagen que está viendo o archivo descargado. Esto nos muestra que el usuario sigue utilizando activamente la cuenta. Si la cuenta se considera inactiva le enviaremos 5 correos electrónicos de más de 5 días instando al usuario a acceder a su cuenta. Al iniciar la sesión en la cuenta se pone a activo. Aunque la mayoría de los usuarios reciben un período de gracia de 128 días un cierto período los usuarios pueden ser más corto. En todos los casos de los 5 días de correos electrónicos de notificación se ha enviado. MediaFire nunca eliminará un archivo individual de su cuenta por inactividad, que sólo eliminan las cuentas enteras.

Horrek aparteko balioa ematen dio Mediafireri nire ustez. Hala eta guztiz ere, beste zerbitzariak probatzea eta aldatzea komenigarria da oso.

zumarra

Guzti honen arazoa inseguritatea da. Horren kontra ezin dugu ezer egin. Batekin fidatu eta errezatu ez aldatzeko. Baina nekagarria da (estresantea esango nuke nik) horrela ibiltzea.