Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2013ko Maiatzaren 13a, 23:45:23

Izenburua: Solidfiles ondo al dabil?
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Maiatzaren 13a, 23:45:23
SF-eko estekak J.downloaderren bidez jaisterakoan, elemento desactualizado azaltzen zait eta ezin ditut jaitsi. Zerbitzaritik bertatik berriz bai, arazorik gabe. Zuei berdin gertatzen zaizue?
Izenburua: Er: Solidfiles ondo al dabil?
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Maiatzaren 14a, 00:22:06
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Maiatzaren 13a, 23:45:23
SF-eko estekak J.downloaderren bidez jaisterakoan, elemento desactualizado azaltzen zait eta ezin ditut jaitsi. Zerbitzaritik bertatik berriz bai, arazorik gabe. Zuei berdin gertatzen zaizue?

Batzuetan web orri horietako administratzaileek orriaren kodean aldaketak egiten dituzte, JDOWNLOADER bezalako programekin funtziona ez dezaten.

Ingelesez baldin badakizu, abisatu arazoaz JDOWNLOADERen foroan.
Izenburua: Er: Solidfiles ondo al dabil?
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Maiatzaren 14a, 13:28:17
Ba, niri ere atzo berdin pasa zitzaidan. "Capturador de enlaces"-en ondo agertzen ziren eta gero, deskargatzerakoan, "Complemento desactualizado".

Baina gauza guzti hauekin bezala, nahiago dut egun batzuetan itxoin ikusteko ea bakarrik konpontzen den.
Izenburua: Er: Solidfiles ondo al dabil?
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Maiatzaren 14a, 22:55:44
Ez dakit nolakoa izango den igotzeko, baina zippysharetik izugarri azkar jaisten da.
Izenburua: Er: Solidfiles ondo al dabil?
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Maiatzaren 15a, 21:16:01
Oraindik ere ez dago erabilgarri J.downloaderrekin.... ummmm! Usain txarra hartzen ziot kontu honi!!!
Izenburua: Er: Solidfiles ondo al dabil?
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Maiatzaren 15a, 23:54:36
Esan dizut ba. Abisatzen ez bazaie, JDOWNLOADERekoek ez dute arazoak ematen dituzten zerbitzariekin dauden arazoak konpontzen xD.