ETB-ren azkeneko emisio akatsa

Sortzailea FHarlock, 2006ko Azaroaren 27a, 13:35:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Konpainia moduan neukan ETB jarrita. Lucky Luken ondoren Tin Tin jarri dute.

Hasi eta 7 minutura edo, blokeatu, eta ia 10 minutu eman du irudi bera finko. Konpondu dutenean, ez dakit besterik gabe kapituluan salto egin duten edo ez. Uste

Ez al dago inor kontrolean emisio pantailari begira?

10 minutu, askotxo dira honelako akatsa konpontzeko. Gehienez jota, zinta atera eta berriz sartu beharko zuketeen, eta gutxienez, beintzat, momentu baten gatoz, arazo teknikoak konpontzen, kortinatxoari paso eman edo larrieltarako irudi musikal sorta sartu. Arazoa larria bada, imaginatu partidu bat, sateliteak huts egiten duela ordu erdiz, Tom eta Jerryren cartoonak edo bideo musikalak jartzen dira.

Irudia bertan bazen, ikutzen ez zebiltzatelako da. Eta konpondu bada, kapituloaren bigarren zatian bigarren zinta baten egon daitekeelako izan daiteke zihurrenez, hau da, inor ez da konpontzeaz arduratu.

Zineman nengoenean, makina geratzen bazen, segunduetan geuden bere gainean martxan jarriz, pantaila begira ez bageunden, makinak berak alarma abisua egiten zuen, txirrina eta pantailan abisu ikurra jarriz, beste makinan gorri pilotua jarriz. Modu baten edo bestean, segundutan martxan jarriz berriz, eta ez bagenuen martxan jartzen, arazo larri batek eragozten zigun, baina lanean geuden, eta salako argiak piztu gendea lasai egoteko, 3-4 minututik luza bazezakeen, norbait agertzen zen salan lasaitasuna eskatzeko.

Desenkuadre bat izaten bagenuen, arraroa berau aurrez probatzen bai genituen ahal zen guztietan, hor geunden zain probatua izan ez bagenuen eta makina martxa jartze bakoitzean gaizki prestatu bagenuen gerta litekeelako, bere alboan beti edo gertu kontrolatzen. Zineklubean nagoenean, ezin probatu ditut, eta proiekzio osoa makina alboan nago, gerta litekeenagatik.

Baina ez, ETB digitalizatu dutenez, zinta kontrola robotak egiten duenez, programatu, eta ez duela hutsik egingo hustean, ez dago inor adi zer gerta liteken. Gutxienez pantaila bat emisioari seguika estudioetan eta areto nagusietan, noiz edo noiz begirada bat eman ahal izateko.

darko

Lotsagarria benetan. Eta telebista publiko batean gainera.

Askotan gertatzen da baita ere iragarkiak botatzen ari direla, besterik gabe, iragarkiaren erdian moztu eta segundu batzuen ondoren beste iragarki batekin hastea.

Eta aurreko ostiralekoa? Dragoi Bola hasi aurretik, nolabait denbora betetzeko, Ero eta Bero hasi zen (nola ez). Lauzpabost esketx txar graziarik gabeak, Freddie Star eta horietakoak, bota zituzten eta hurrengo esketxean, erdi-erdian zegoela, barreen soinu hori jarri eta programa bukatu zen esketxa airean utzita...

Edo ETB-n langile guztiak praktiketan dabiltza edo lanean edan egiten dute.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Biak, praktiketan daude eta edaten.

ero eta berorena ere suertatu zait inoiz, pisukoak esan zidan bestean 'ikusi zelako txiste txarra' ta justo azaltzera zihoanean txistea, kendu egin zuten. Egia esan grazia ematea lortu zuen, ze justo zain geunden azalpenari ta horrela uztea ere... XDD

FHarlock

Nire ustetan, arazoa alde batetik dator, digitalizazioa betacam digitala eginez erabili da, betacama sistema mekaniko konplexua du.

Egin behar dutena, betacama utzi, dvd antzako sistema batera pasa materiala gordetzeko, eta errobota jubilatu, horren ordez kristonen diska gogorra hurrengo egunetako emisiak sartzeko.

Ero ta berorena, programazioa batere fin prestatzen ez delako gertatzen da, edonola betez soberan dauden minutuak, eta mozten bada, hor konpon.

Q kalitatea hau bada, jai dugu.

Beste egunean ETB-en euskerako arduraduna hileak pasatzen zirela akatsik gabe, Superman III bezalako emisio lotsagarriak ez ohizkoa zela, ez zela arrunta filmeen formatuak moztea...

Ez dakite zer den formatua errespetatzea ez direlako formatuaz jakiten arduratzen, film gehiago ematen dira formatua moztua errespetatua ematen direnak baino, errobota gero eta okerrago doa, betacam irakurgailuak trabatzen dira, aintzinako betacam-ak digitalizatu dituzte irudi master berria ezarri gabe, inor ez dago adi emisio pantailara, behin edo beste errobota gaizki programatu eta audio kate okerrak emititzen ditu. Hori bai, gu la ostia gara, eta beste guztiei azken komatxoa begiratuko diegu.

Q(que miedo) kalitate agiria lortzeko puntu guztiak bete dituzte.