Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2015ko Urriaren 19a, 20:02:25

Izenburua: Barkaidazue, baina ez daukat denborarik. Taichisan.
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Urriaren 19a, 20:02:25
Aupa guztioi.
Aspalditik ez nago lehen bezain aktibo hemetik, besteak beste SENTOKU JIDAI elkartearen presidentea naizelako, ta haren bidez ahin beste ekintz egiten ditudalako proiektu horretan (Tokusatsuari buruzko elkartea da, hau da, sentai, riderrrak, Power Rangerrak, Ultramanak,...).
Material piloa daukat ondino ripeatu nahian baina egia esan ez dakat ez denborarik, ezta ezpaziorik daukadan guztiarekin jartzeko, ripeatzeko ta igotzeko, orduan jakinzazue, naiz ta niri emailak bidaltzea, oso sarritan ikusten ditudala edo ta erantzun tamalez, Zumarran, Burrundaien ta Artadin jarri bait nuen nire esperantza osoa ikusita, Euskal Encodingsen bizia eragin genuenok, ia ia ez dugula astirik gure semetxoari jaten edo ta ondo hezitzeko.

Hitzaldia amaitu baino lehen, esker mila emon nahi diet Euskal Encodings guztiontzako egiten duzuen orori, material berria igotzen duzuen guztioi, berrigotzen dituzuenoi, galdetzen duzuenoi, jaisten duzuenoi eta batez be webgune hau eredu bezala erabiltzen duzuenoi euskara zabaltzeko eta euskaraz bizi ahal izateko! Denok guztioi mila esker bihots bihotsez!!

Espero dut egunen batean lehen baino denbora eduki ahal izatea material zaharra ripeatu ta igo ahal izateko (Artadik ez badu lehendik igotzen, genio dakagu ta geure arteanXD).

Mila esker guztioi zuen pazientziagaitik eta zuen lan nekezagaitik.

Eskuminak guztioi,
Joseba "Taichisan" Cordón.
Izenburua: Er: Barkaidazue, baina ez daukat denborarik. Taichisan.
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Urriaren 19a, 21:35:35
Lasai lagun!!

Ni "antzeko parezido" nabil. Lan haundirik egin gabe denbora falta dela eta. Baina nahikoa lan egin duzu (egiten ari zara) eta ez duzu azalpenik eman behar. Bakoitzak ahal duen neurrian hartzen du parte proiektu honetan.

Besarkada.
Izenburua: Er: Barkaidazue, baina ez daukat denborarik. Taichisan.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Urriaren 20a, 18:41:53
Taichisan lehendakari XD

Animo eta egurra Taichisan!
Izenburua: Er: Barkaidazue, baina ez daukat denborarik. Taichisan.
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Urriaren 20a, 20:27:42
Argi zegok denok antzera gabiltzala. Nik oraindik marrazki batzuk (Maya erlea grabatzen ari nauk egunero), dokumentalak, film bat edo beste eta filmen mantenimendu pittin bat egiteko denbora badut oraindik. Badakik lagun, bakoitza bere martxan.  :orden2:
Izenburua: Er: Barkaidazue, baina ez daukat denborarik. Taichisan.
Egilea: Nitro T Noiz: 2015ko Urriaren 21a, 13:08:06
Lasai, Taichisan, ez zaitez horregatik arduratu. :keinu: