DRAGOI BOLA Z FREEZERREN BERPIZKUNDEA Bikoiztu egingo da!

Sortzailea Taichisan, 2015ko Urriaren 06a, 22:50:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi,
Ba hori, bikoizketa dagoeneko hasi da, Kepa Kuetok esan digunez, baina ez dago batere seguru Jainkoen Batailaren bertsio luzatua Euskaraz bioiztuko denik, behintzat hilabete hontan aterako duten bertsioan euskarak ez ditu ezena horiek bikoiztuta.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Hasi dira azkenean! Bazuten garaia!  :rock:
Aspalditxo esan zuten euskaraz ere bikoiztuko zela, baina panorama ikusita zalantzak izaten hasia nengoen.
Ea bikoizketa txukuna egiten duten aurreko filmarekin bezala.

Irrika bizian nago filma ikusteko. Japonieraz ikusteko tentazioari eutsi diot orain arte.
Espero dut merezi izana. Freezer beti izan da Dragoi Bolako bilaurik onena nire ustez.  :barre:

Eta Jainkoen Batailaren bertsio luzatua bikoiztea ere ondo legoke. Baina euskararen egoera ikusita ez dut itxaropen handirik egia esan.

Ea oraingoan propaganda hobea egiten duten. Aurreko filmarekin ez zen inor enteratu!  :threat:

kakarot

Kaixo.
Galdera bat egin nahi nuke, badakizue zein egunetan estreinatuko den euskaraz doblaturik?
Badakit gaztelaniaz eta katalanez azaroaren 6an estreinatzen dela, euskaraz ere bai? Jainkoen bataila ezin izan nuen euskaraz ikusi eta hau gustatuko litzaidake ikustea norbaitek esan ahal badit eskertuko nuke.  :Olatu: :goku: :trunks:

egoninobi

Kontrakorik esaten ez badute euskaraz ere egun berean estreinatuko da: azaroaren 6an.

Ostiral honetan Mangamoren "DBZ Jainkoen Bataila" eta "Doraemon Stand by me" filmak proiektatuko dituzte euskaraz. Hurbil bazaudete aprobetxatu joateko. Dohainik da eta giro bikaina egoten da bertan!  :barre:

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

#5
Estreinaldirako bi aste baino gutxiago falta dira eta oraindik ez daukagu trailerrik euskaraz! Beti berdin! A zer fundamentua!!

Gaztelaniaz eta katalanez duela hilabete bat jarri zuten trailerra YouTuben...  :aspertu:

EDIT: Bale... Orain ikusi dut DiarioVascon jarri dutela... Baina zergatik ez dago ezta Selectaren YouTubean ezta Zinema Euskarazen webgunean!?

Taichisan

Egoini, sentitzen dut baina duela aste bat dago Zineuskadiren Youtubean trailerra jarrita, Selectak ez du ezer gehiago jakin nahi baina interneten dakazu jada Trailerra ;) :goku:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 21:15:52
Egoini, sentitzen dut baina duela aste bat dago Zineuskadiren Youtubean trailerra jarrita, Selectak ez du ezer gehiago jakin nahi baina interneten dakazu jada Trailerra ;) :goku:

Agian itsu nago... Baina lehen ere begiratu dut eta hemen ez dut ikusten: https://www.youtube.com/user/zineuskadi/videos

Eta Zineuskadiren webgunean sinopsia besterik ez dute jarri...

Dena dela pozten naiz. Ea film honek aurrekoak baino arrakasta handiagoa izaten duen zinemetan eta euskal bikoizketaren egoerak hobera egiten duen. Gokuk salbatuko gaitu! :goku:


SonGorka4

etb1en iragarki labur bat... enteratzerako bukatu da baina...

azaroak 6 datarekin geratu naiz behintzat

SonGorka4

gaur berriro eman dute atzo ikusitako iragarkia etb1en, eguraldiaren ostean,  :festa:

ea oraingoan kanpaina hobea egiten duten jendeak trailerra ikusi dezan gutxienez :evil:

jonnydbz

Hemen daukazue pelikula emango duten Euskal Herriko zinemak:

Barakaldo: Max Ocio (eu/es)
Bilbo: Ultis (eu)
Donosti: Antiguo Berri (eu)
Errenteria/Orereta: Niessen (eu)
Irun: Ocio (es) :shit:
Iruñea: Golem la Morea (es?)  :shit:

http://misiontokyo.com/noticias/lista-de-cines-actualizada-para-dragon-ball-z
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Urriaren 31a, 16:43:34
Hemen daukazue pelikula emango duten Euskal Herriko zinemak:

Barakaldo: Max Ocio (eu/es)
Bilbo: Ultis (eu)
Donosti: Antiguo Berri (eu)
Errenteria/Orereta: Niessen (eu)
Irun: Ocio (es) :shit:
Iruñea: Golem la Morea (es?)  :shit:

http://misiontokyo.com/noticias/lista-de-cines-actualizada-para-dragon-ball-z

Fundamentu gutxi ikusten dut nik hor...

Aju

Oraintxe ikusi dut iragarkia ETB1en. 10-15 segundu di-da batean pasatzen direnak. Aurreko filmarekin egin zuten promozio berdina egiten ari dira, astebete lehenago iragarki txiki bat eta fuera. Gero han aterako dira Alfa Picturesekoak esanez hemen ez duela jarraipenik izan. Euskararen errealitatea ezagutuko balute herri txikietan emango lukete. Eskerrak Zineuskadiren xedea ez den audientzia, bestela ez lukete ezer gehiago ekarriko.

PD: Atzo marrazkigileetako batek esan zuen 3. filma aterako dutela.

kakarot

Kaixo.
Bilatzen nabil ea pelikula noiz eta non emango duten eta astelehena da iada eta barakaldoko zineman ez dator ezer ere ez pelikulari buruz, baita esan nahi nuke nik ez dakidala bilbon non demontre dauden ultis zinemak, sekulako fundamentu falta iruditzen zait guzti hau....