DRAGOI BOLA Z FREEZERREN BERPIZKUNDEA Bikoiztu egingo da!

Sortzailea Taichisan, 2015ko Urriaren 06a, 22:50:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aspaldi ez dudala kontakturik inorekin, dena den ez dut uste EITBk oraindik ezer erosi duenik ikusita nolako jarrera izan zuten DBKAI eta beste telesaileekin....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Galiziarrek ere erosi dute Kairen bigarren zatia. Oraindik geu izango gara bakarrak serie gabe geratuko direnak... Ze ez dut uste lehen zatiak onarpen onegia izan zuenik... Egunean 2 atal estrenaitzen zituzten eta berehala jarri ziren 3 ematen, gainetik kentzen bezala.

Aurrekoan enteratu nintzen bigarren zati honen bertsio internazionalak 8 atal gehiago dauzkala eta ezingo zirela erabili raw japoniarrak... Animelliuren badago tipo bat bluray frantsesak jaitsi eta ripeatzen ari dena, baina ea nork jaisten dituen 350 GB asiandvdclub-etik (ratioa mantentzera behartzen dute eta ezinezkoa izaten da ezer igotzea).

jonnydbz

Agian nahikoa zenuke aparteko atal horiek jeistea, horrela ere giga mordoa izango dira baina...

Ea zorte pixka bateaz ekartzen duten!! :goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Urtarrilaren 21a, 17:49:34
Agian nahikoa zenuke aparteko atal horiek jeistea, horrela ere giga mordoa izango dira baina...

Ea zorte pixka bateaz ekartzen duten!! :goku:
Ez, ez, ez nuen esan nahi 8 atal OSO extra daudela. Atalen iraupena desberdina da. Atal japoniar batek 1 irauten badu, internazionalak 0'88 irauten du, eta desfase horrekin eratzen dira 8 atalak. Hori ulertu nuen behintzat. Diozun moduan izango balitz tipo katalan horrek ere berdina egingo zuen.

jonnydbz

Ba horrela bada, japoniarrak bizitza konplikatzeko gogoaz dabiltza...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Okerrena da japoniarrek hasiera batean bertsio internazionala egin zutela eta beranduago haien bertsioa hortik abiatuta. Hau da, esan daiteke bertsio internazionala originala dela eta bertsio japoniarra zentsuratua.

Dena dela bertsio internazionala japonieraz bikoiztu zen osorik eta nik entzuna neukan japoniar blu-ray eta DVDetan atal guztiak internazionalean bezala egongo zirela... Japoniar bertsio zentsuratu hori telebistarako soilik egin omen zuten... Dena den hau ezin dizuet konfirmatu ez baititut blu-ray/DVDak oraindik ikusi.

Ea euskeraz bikoizten duten... eta ganoraz kontxo! DBZko Boo Ahaltsuaren saga primeran bikoiztu zen bere garaian.
Beste txapuza bat egin behar badute hobe audioak zaharretik hartuko balituzte eta copy-paste egin. Azken batean hori egiten dute Shin Chan eta Doraemonen opening eta endingekin...  Alpoja horiek!  :threat:

Opening eta endingei buruz... bertsio internazionalak ingelesezko abestiak dauzka eta ez dira beste hizkuntzetara bikoizten (korearrek, frantsesek eta katalanek ez badute egin ETBk are gutxiago). Nire ustez oso gaizki geratzen da anime bat euskeraz bikoiztuta entzun eta openinga ingelesez egotea...  :kolpe:

Abestiak bikoiztuko ez dituztenez ea gutxienez ganorazko bikoizketa egiten duten!! Ah, egia... oraindik ez dakigula atal berriok bikoiztuko dituzten ala ez...  :aspertu:

Aju

#36
Bale, torrenten web frantses batean serie osoa aurkitu dut (herenegun edo igota) x265 codec-arekin kodifikatuta. Gainera etorkizuneko codec-arekin! Ezin hobeto beraz. Kabroiek torrentak jaisteko IP frantsesa edukitzera behartzen zaituzte baina proxyekin konpon daiteke. Hemen ere ratioa zaindu behar da baina beno, hiruzpalau kontu sortu eta kitto.

EDIT: Jaitsita ordubetean :barre:

Aju

#37
Programa mordoa probatzen ari naiz Kairen atal aurrerapenak webetik atera behar badira eta lortu dudan gauza onena "FVD Video Downloader" da. Erreproduzitzen dagoen atalak zati oso txikietan jaisten du, 10 bat segundukoak. Audioak atera eta itsatsi egin daitezke (perfekto geratzen da). Kriston koñazoa da, baina aurrerapenak motzak izaten direnez, behintzat aurrerapenak bermatuta genituzke 4-5 zatitxo itsatsita.