ARAZOAK XVID RIPEOETAN

Sortzailea Taichisan, 2007ko Otsailaren 07a, 08:35:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi, orain dela hilabete bat, Ajuk pasatu egin zidan ONE PIECE berkodifikatzeko behar nuen pausuak, batez ere kalitate onean berkodifikatzeko eta tamainu gutxiagotan.
Galdetu nion ia beste konfiguraketaren bat egiten bazuen ripeatzeko orduan eta ezetz esan zidan ,orduan ripeatzen hasi nintzen Ajuren konfigurazioarekin:


Konfigurazio honekin Gadget inspektorearen 2 ataletan kalitate hona eta pisu gutxi lortu ditut(212 mega aldera), baino arazoa hemen dator...Kochikame eta Kiteretsurekin ahalegia. 350megatako artxiboak atara egiten zaizkit batzuetan, 300megataoak ere, eta oso gutxitan 275 megakoak edo horrelakoak(audioa ac3an egonda, baino audioa gutxi gora behera 40 mega dira asike....).
Klaro, Ajuri gfaldetu nion eta ez zekien zer izan zitekeen, baino eske konfiguraketa berdina erabilita ez dakit zergaitik egiten dizkidan hain handiak( gainera target sizean 200megatan jarri nuen topea asike...)gainera batzuetan pillo bat denbora galtzen da zeren ripeatzen hasten da eta 4 ordu lehengo paserako jartzen dit(atzo gertatu zitzaidan ,etxean ez nengoen eta)eta klaro, Itsasoaren Urdina eta Krokodilo ehiztaria ripeatzeko ba hil behar dut horrelako arazoekin... espero dut konponbide bat lortzea, eskerrik asko guztioi :bye1
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

pasada batekin 4 ordu tardatzea ez da batere normala, niri bi pasadak ematen 36 minutu tardatzen dizkit eta hori nire portatilla ez dela lo mas de lo mas. Ea ordenadorearena den...

Arsenicum


Nik beste era batera dauzkat jarrita konfigurazio horrek. Profile level jartzen duen lekuan nik advanced simple L5 beharrean (unrestricted) daukat jarrita. Hurrengoan 6-ultrahigh daukazu jarrita, nik 3an jartzen dut. Eta azkeneko argazkian target 1100 kpbs daukazu jarrita, eta nik hor bideoaren tamaina jartzen dut. Niri programa batek kalkulatzen dit. Tarjet botoi hori sakatuta aldatzen dizu 1100 kbps-tik, bideoaren tamainara. Igual azken hau da ahaztu zaizuna. Niri ere noizbait ahaztu egin zait eta 200mbko bideoa irten beharrean 700 mbkoa atara zait.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

Datu garrantsitsuenak ez dituzu esan, luzapena eta kalkulagailuko datuak. Ala ere, ez luke hainbesteko diferentzia eman behar bitratea berdin badute.

Nik ez nuke inoiz bitrate bat ikasiko, kalkulagailuan nahi dudan artxibo tamainia sartzen diot beti, segunduko zehaztasunez, eta bera bitratea egoki dezala. Tamainia klabatzen du kalkulagailuak, mega bat behera gora.

VHQ igo behar zela uste dut, kalitatea bermatzeko.




Aipatu4 ordu lehengo paserako jartzen dit
Beste gauzaren bat egiten ari al zinen? Zer egiten ari zaren arabera gehio kostako zaio. Zein ordenagailu duzu?



Aipatuniri bi pasadak ematen 36 minutu tardatzen dizkit
Gutxiegi, niri 25 minutukoak, ordu terdia, kalitate konfigurazioa ez duzu maximoan izango, edo zure portatila ona da. Zein da?


AipatuHurrengoan 6-ultrahigh daukazu jarrita, nik 3an jartzen dut.
Horrek egiten dizu azkarrago joateko, baina kalitatea sakrifikatuta.

Aju

Aipatu
Aipatuniri bi pasadak ematen 36 minutu tardatzen dizkit
Gutxiegi, niri 25 minutukoak, ordu terdia, kalitate konfigurazioa ez duzu maximoan izango, edo zure portatila ona da. Zein da?

Centrino 1,73GHz, eta gaur egun hori baino ordenagailu (dezente) azkarragoak aurki ditzakezu.

Eta bai, kalitate konfigurazioa ez daukat maximoan, lortu dudan maximoa erabiltzen dudanean DBZrako, 35-36 minutu inguruan ibiltzen da beti; ikusi diferentzia konfigurazio batetik bestera, denbora berdina eramaten dit konpresioan baina baten iraupena 20 minutukoa da eta bestearena 24'5.

Taichisanek jarri duen konfigurazioa One Piecerako erabiltzen dudana da, 24'5 minutuko bideoa + 2 audio izango dena. DBZk 20 minutu+audio bat izanda 220 okupatzen badit, One Piecek konfigurazio maximoarekin 300mb inguru okupatuko lituzke, eta kalitatea pixkat sakrifikatu egin behar izan dut tamaina dezentexeagoa izateko (240mb + o -).

Dena den (Taichisan), nire etxeko ordenadorea 933MHz-koa da, eta horrek ere 4h-tan bi pasadak emanak dauzka, ez da normala batekin hainbeste tardatzea, gainera lehenengoarekin 4h badira, bigarrenarekin...

Nik dauzkazun codec guztiak oso-osorik desinstalatu eta ffdshow + media player classic-ekin egingo nuke proba, http://x264.nl orrialdean daukazu eskura beti programon azken bertsioa, decoders sekzioan. ffdshow-k codec-ak dakartza, eta erreproduktore bat behar denez, hor dago media player classic, edo bestela bsplayer edo vlc jaitsi. Normalean codec pack guztiek gauza ez erabilgarri mordoa instalatzen dizute, ffdshow-k nahiko garbi uzten du dena. Bestela, esan nizun, hurrengo bidalketan sartuidazu kochikameren .vob bat eta egingo ditut probak nahi baduzu.

Dena den oso arraroa da serie batekin ondo egitea eta bestearekin ez.

Edo bestela, egin probak quantizerrak aldatzen, Max p-frame igo 5 edo 6ra, kalitatean igarriko zaio, baina tamaina hobetuko duzu. Nik 4an jartzen dut, 3an jartzen badut 30mb gehiago okupatzen dizkit  :weirdsmiley