NORBAIT BIZIRIK AL DA??

Sortzailea danbo, 2010ko Azaroaren 29a, 17:10:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

Aupa guztioi!
Hilabete pare bat da euskal enkodings-era iritsi naizela, eta dagoen mugimendu eskasa dela eta, harrituta geratu naiz.
Zer egin genezake honi bizi izpi bat pizteko??

ideiak:
-inkestak
-jokoak (kideon arteko erlazioa pizteko)
-...

ADIB.:
-lehiaketak:
    ?irudi lehiaketa (kide batek ikusi/irakurri duen manga/anime -ren irudi bat ipini eta asmatzen duenak hurrengoa jartzeko eskubidea du).
    ?anime/manga TRIVIAL-a (aurrekoaren antzekoa, galdera-erantzunekin)


ZER DERITZOZUE???

danbo

Dibertigarria eta entretenigarria den joko bat proposatzen dut , anime/mangei buruzko TRIVIAL bat.
Honela funtzionatuko luke: galdera bat egingo da, erantzuna bidali, eta galdera egin duenak erantzun zuzena dela badio, erantzuna bidali duenak hurrengo galdera egiteko eskubidea du.
arau batzuk ipintzea ondo legoke nire ustez:

1.-Galdera bat 4 egunetan erantzuna izan ez bada, galderaren autoreak hau aldatzeko 2 egun izango ditu, hala ez bada, edozein kidek beste bat galdetzeko eskubidea du.
2.-Galdera bat erantzuna izan bada eta autoreak ez badu 2 egunetan erantzuten (zuzena edo okerra dela), edozein kide galdera berri bat egiteko eskubidea du.
3.-Autoreak zuzena dela erantzun, eta hurrengo galdera proposatu beharko lukeen kideak 2 egunetan idazten ez badu, edozein kide galdera berri bat idazteko libre da.
4.-Galdera,nahi den anime/mangari buruz izan daiteke, baino zeini buruz hitz egiten ari garen ipini beharko da, ebidenteegia bada ezik, adib. "Nor da luffy-k Arabastan aukitzen duen etsaia'. Eztaere, egiten dugun galdera honakoaren antzekoa bada: ''Zein mangatan agertzen dira Sanji eta Zoro pertsonaiak??''
5.-Erantzun bakarra kide bakoitzeko, berriro ere erantzun daiteke galderaren autoreak "pista"-ren bat emanez gero.


Hasteko askatasunarekin sentitzen naizenez, One Piece-ri buruzko galdera batekin hasiko naiz.

-Zein motatako lokala da Crocodilek duena?

egoninobi

Ideia ona iruditzen zait. Horra nire erantzuna:

Laku baten azpian dagoen soto bat da. Euri Baseko kasinoaren sotoan.

danbo

PRIMERAN!!! (ez dakit nik hain deskribapen garbia emango nukeenik.. jeje)

Badakizu, orain zuri dagokizu galdetzea!!

egoninobi

#4
Hona One Piece-ren animeari buruzko galdera bat:

Nola agurtzen dute elkar jendeak Skypiea-n?

Aju

Bizitza egoteko forma bakarra materiala agertzea da, ni m?s ni menos :meparto: Komentario hotza da, baina urteetan ikusi duguna da. Kontua da ezinezkoa dela material zaharra agertzea, DBZ bezalako material preziatua agertzea ere kosta egin zen, beraz, pentsa... Ta horri gehituiozu ETBn emandako aldaketei "esker" kaka besterik ez dutela ematen behin eta berriro (betiko serieak dabiltza bueltaka). Egin behar dena da ezagunei ko?azoa eman eta galdetu ea VHS zaharren batean ezer grabatuta daukaten :meparto:

Ni oraingo ebaluaketan ez nago ezertarako ere, eta hurrengoan ikusiko dugu. Datorren urtean karrera bukaerako proiektua bakarrik faltatzea espero dut, horrela ez nuke Donostin pisurik hartu beharko eta etxean egongo naiz egunero; suposatzen dut horrela denbora asko izango dudala, eta jada badauzkat pare bat ideia x264 kodekarekin.

danbo

Jakina materialak bizia ematen diola, baina, esan duzun bezala, materiala lortzea ez da erraza (ez material zaharra berreskuratzea, ezta material berria euskeraratzea ere).
Nik proposatzen dudana foruko kideak elkarren artean "erlazio" bat sortzea da, Euskal-enkodings "material artxibategi" bat izatera irits ez dadin, eta kideon gustuen inguruko joko bat "sortzea" besterik ez, material berria iristen den bitartean ere mugimendua egon dadin. Nork daki, baliteke honela proiektu berri baten batean hasteko intentziokin ari den norbaitek proiektu hori norbaitekin elkarbanatu eta azkarrago, kalitate hobearekin, etab. egin ahalko luke.
Gaizki iruditzen?

jonnydbz

#7
Argi dagoena zera da, odol berria behar dela, eta hauen aportazioak. Jende berria sartzean, agian jende gehiago animatzen da idaztera eta parte hartzera. Bat-batean 3 edo 4 hasi zarete idazten eta ez da seinale txarra, gainera gauzak egiteko asmoa antzematen zaizue. Hemen joko asko hasi dugu, baina jarraipen gutxi eman diogu... baina hari berriak irakurtzea beti da eskertzekoa. Honekin lotuta eskaera bat, jokoa egiteko beste hari bat hasi, bestela hasierako bozkaketarekin nahasten da.

Nire bozka FMArentzat noski.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 21:34:19
Ni oraingo ebaluaketan ez nago ezertarako ere, eta hurrengoan ikusiko dugu. Datorren urtean karrera bukaerako proiektua bakarrik faltatzea espero dut, horrela ez nuke Donostin pisurik hartu beharko eta etxean egongo naiz egunero; suposatzen dut horrela denbora asko izango dudala, eta jada badauzkat pare bat ideia x264 kodekarekin.
mmmmmmmmmm, bat agian gustatuko zait, bestea aldiz... ziurrenik ez XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

danbo

Aipatu"Hemen joko asko hasi dugu, baina jarraipen gutxi eman diogu... baina hari berriak irakurtzea beti da eskertzekoa. Honekin lotuta eskaera bat, jokoa egiteko beste hari bat hasi, bestela hasierako bozkaketarekin nahasten da."

Beste hari bat?
Eta, zein sailkapenetan jarri beharko nuke? "off topik" honetan bertan? :blink


Gaiarekin zer ikusirik ez duen beste gauza bat... DRAGON HEAD manga euskararatzen hasi berri nahiz, denborapasa moduan, lehen kapitulua egiten ari nahiz, eta egin ostean jarraitzeko asmoarekin naiz. Hona igotzeko aukera izango al nuke? eta hala izatekotan, hoberena zer litzateke, kapituluka, edo lehen liburuki osoa egin ostean igotzea?
Eta azkena, mangak hona igotzeko, nola egin bahar dut? (irudiak editatzen ez dut arazorik, baino internet eta biok ez gara lagun onak.. XD)
milesker

jonnydbz

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 02:16:09
Beste hari bat?
Eta, zein sailkapenetan jarri beharko nuke? "off topik" honetan bertan? :blink
Bai, jokoak Off Topic bezala jarri izan dugu, adibidez, Euskal-Encodings Tropeltxoa (tropela.net) Parte Hartu!, Zelan esaten da zure herrien...? edota Esaldien jokoa. Tituluan jarri Manga/Anime triviala edo galdera jokoa, edo horrelako zerbait, eta lehen postean jarri itzazu arauak eta hasi jokoa (ondo egongo litzateke moderatzaileren batek Nitromeren eta zure mezuak hara mugitzea :silba:).

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 02:16:09
Gaiarekin zer ikusirik ez duen beste gauza bat... DRAGON HEAD manga euskararatzen hasi berri nahiz, denborapasa moduan, lehen kapitulua egiten ari nahiz, eta egin ostean jarraitzeko asmoarekin naiz. Hona igotzeko aukera izango al nuke? eta hala izatekotan, hoberena zer litzateke, kapituluka, edo lehen liburuki osoa egin ostean igotzea?
Eta azkena, mangak hona igotzeko, nola egin bahar dut? (irudiak editatzen ez dut arazorik, baino internet eta biok ez gara lagun onak.. XD)
milesker
Noski igo dezakezula! Komikiak igotzeko ez da ezer berezirik egin behar, Komikiak azpi-foroan gai berri bat hasi eta bertan jarri interneteko linkak. Zer nolako linkak jarri zure esku dago, emule, deskarga zuzenean (megaupload, mediafire,...), bittorrent, pando,... Eta kapituluka edo liburuki osoak igotzea, zuk nahi duzun bezala. Edozein zalantzatarako Zalantzak eta tutorialak azpi-foroa daukazu, bertan egin ditzakezu galdera guztiak (irudiak eta fitxategiak nola igo internetera, foroan linkak nola jarri, edo nahi duzuna).

PD: komikiak itzultzerakoan kontuz horrelakorik jartzen baduzu: Banakako ataletan akatsen bat ikusten baduzu, foroan esan beldurrik gabe eta zuzenduko da. Hemen astapotro asko dago akatsak aterako dizkizutenak :meparto:

PD2: bide batez, ongi etorri danbo, Nitrome8 eta igone!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Lehendik eta behin ongi etorri Dambo ta Nitrome8, eskertzekoa da jendea gogortxu etortzeak.

Nik nire Euskal Encodingsen ikuspena azalduko dizuet:

Aspaldi aspaldi, hemen lau katu besterik ez ginenean proiektu asko sortzen hasi ginen, material egunero grabatuz telebistatik, etab. Baina orain dela urte ta erdi gutxi gora behera, nik(material gehiena grabatu ta igo duena) denbora gutxirekin ibili naiz muntaiak segitzeko ta material berria ripeatzeko, ta hor dago arazoa, materiala ez badugu sartzen, gendearentzat ez da erakargarria beti ikusten bait du berdina. Horri gehitzen badiogu, material guztia dudan disko gogorra puskatu zaidala okerrago gainera.
Dena den gabonak direla eta baita EUSKAL ENCODINGSen 5 urteurrena ere, behintzat material apur bat egitea pentsatu dut, telesail laburtxo bat askotxo niretzako ez izateko eta filme pare bat. Ezer gutxi da baino ezer ez baino hobe.

Dena den zuen aportazio GUZTIAK ongi etorriak izango dira beti, hori bai, manga bat hasita mesedez, ahalegindu amaitzen ados? Horregatik gomendagarria da atal gutxiko mangekin hastea^^.

EUSKAL ENCODINGS ARTXIBATEGIA egitearena aspaldi proposatu neban, eta ikusita batzuek nahiduzuela zergatik ez egin? Denon artean daukagun material guztia euskaraz posteatuta badakigu bakoitzak zer daukagun eta horrela eskaerak egin daitezke.

Bide batez, oraindik MEGADENDAn material asko dago VHSan euskaraz inon ez dagoena, nik proposatzen dut "bote" antzeko bat egitea material hori erosi ahal izateko ta norbaitek ripeatu ta igo dezan, VHS horiek Euskal Encodings guztiarenak izango dira noski.

Beno ba, txapa honen ondoren berriz ikusiko dugu elkar laster, aio!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 23:48:59
Argi dagoena zera da, odol berria behar dela, eta hauen aportazioak. Jende berria sartzean, agian jende gehiago animatzen da idaztera eta parte hartzera. Bat-batean 3 edo 4 hasi zarete idazten eta ez da seinale txarra, gainera gauzak egiteko asmoa antzematen zaizue. Hemen joko asko hasi dugu, baina jarraipen gutxi eman diogu... baina hari berriak irakurtzea beti da eskertzekoa. Honekin lotuta eskaera bat, jokoa egiteko beste hari bat hasi, bestela hasierako bozkaketarekin nahasten da.

Nire bozka FMArentzat noski.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 21:34:19
Ni oraingo ebaluaketan ez nago ezertarako ere, eta hurrengoan ikusiko dugu. Datorren urtean karrera bukaerako proiektua bakarrik faltatzea espero dut, horrela ez nuke Donostin pisurik hartu beharko eta etxean egongo naiz egunero; suposatzen dut horrela denbora asko izango dudala, eta jada badauzkat pare bat ideia x264 kodekarekin.
mmmmmmmmmm, bat agian gustatuko zait, bestea aldiz... ziurrenik ez XD

jonnydbz

Aizu, Aju, zerbait idatzi nahi zenuen?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

danbo

Jonnydbz! eskatu bezala hari berria sortu dut.
Zerbait egin behar al dut hari honetako "trivial" moduko hau isteko?

milesker denoi ongietorri bero honegatik!
XD

jonnydbz

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:33:41
Zerbait egin behar al dut hari honetako "trivial" moduko hau isteko?
Ez dizut ulertzen zer esan nahi duzun honekin, mesedez azaldu beste modu batean.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa