NORBAIT BIZIRIK AL DA??

Sortzailea danbo, 2010ko Azaroaren 29a, 17:10:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:57:48
Ez dizut ulertzen zer esan nahi duzun honekin, mesedez azaldu beste modu batean.
[/quote]

jaja.. barkatu, esan nahi nuena zera da: hari bitetan "informazio" bera egoteak zentzurik ez duela, eta hoberena hari honetatik ezabatzea litzatekeela.. ezta?

jonnydbz

Hori moderatzaileren batek egin beharko luke. Bertatik mezuak hartu eta bestera aldatu, ea Ajuk edo Taichisanek egiten duen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:07:51
Aizu, Aju, zerbait idatzi nahi zenuen?
Zin egiten dizut idatzi dudala, baina uniko konexioa desastre ibili da eta nahi duena egin du; saiatu naiz berridazten baina ya kargatu ere ez zuen egiten eta bertan behera utzi dut. Egingo dudana azaltzen nuen mezu horretan ;tximuzoro

jonnydbz

Eta ez duzu orain azalduko?

Eta mezuak alde batetik bestera mugitu?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 12:45:59
Lehendik eta behin ongi etorri Dambo ta Nitrome8, eskertzekoa da jendea gogortxu etortzeak.

Nik nire Euskal Encodingsen ikuspena azalduko dizuet:

Aspaldi aspaldi, hemen lau katu besterik ez ginenean proiektu asko sortzen hasi ginen, material egunero grabatuz telebistatik, etab. Baina orain dela urte ta erdi gutxi gora behera, nik(material gehiena grabatu ta igo duena) denbora gutxirekin ibili naiz muntaiak segitzeko ta material berria ripeatzeko, ta hor dago arazoa, materiala ez badugu sartzen, gendearentzat ez da erakargarria beti ikusten bait du berdina. Horri gehitzen badiogu, material guztia dudan disko gogorra puskatu zaidala okerrago gainera.
Dena den gabonak direla eta baita EUSKAL ENCODINGSen 5 urteurrena ere, behintzat material apur bat egitea pentsatu dut, telesail laburtxo bat askotxo niretzako ez izateko eta filme pare bat. Ezer gutxi da baino ezer ez baino hobe.

Dena den zuen aportazio GUZTIAK ongi etorriak izango dira beti, hori bai, manga bat hasita mesedez, ahalegindu amaitzen ados? Horregatik gomendagarria da atal gutxiko mangekin hastea^^.

EUSKAL ENCODINGS ARTXIBATEGIA egitearena aspaldi proposatu neban, eta ikusita batzuek nahiduzuela zergatik ez egin? Denon artean daukagun material guztia euskaraz posteatuta badakigu bakoitzak zer daukagun eta horrela eskaerak egin daitezke.

Bide batez, oraindik MEGADENDAn material asko dago VHSan euskaraz inon ez dagoena, nik proposatzen dut "bote" antzeko bat egitea material hori erosi ahal izateko ta norbaitek ripeatu ta igo dezan, VHS horiek Euskal Encodings guztiarenak izango dira noski.

Beno ba, txapa honen ondoren berriz ikusiko dugu elkar laster, aio!

Eskerrik asko ongietorriagatik.

Asko gustatzen zait foro hau eta lagundu nahiko nuke materiala grabatzen, baina ez dakit nola egin behar den. Norbaitek azaldu ahalko lidake nola grabatzen den materiala, zer behar den horretarako eta guzti hori?

Taichisan

Behar den bakarra dvd grabagailua edo TDT bat izango litzake grabaketak egiteko. Gero ordenagailura pasatu ta ripeatzeko programa batzuen premia eta kitto^^.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Eskerrik asko informazioagatik. Ba al dakizu non deskargatu dezakedan ripeatzeko programaren bat?

darko

Kaixo eta ongi etorri berriei, egia da azken aldian foro hau "itzali" samarra egon dela nire ustez, ea denon artean konpontzen dugun. Danbo, manga itzultzen baduzu jarri hemen eta jonnydbzri ez kasurik egin  :silba:

PD: Oraingoz ezin dut One Piece eta Death Noten artean aukeratu.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2010ko Abenduaren 03a, 14:37:34
Kaixo eta ongi etorri berriei, egia da azken aldian foro hau "itzali" samarra egon dela nire ustez, ea denon artean konpontzen dugun. Danbo, manga itzultzen baduzu jarri hemen eta jonnydbzri ez kasurik egin  :silba:

PD: Oraingoz ezin dut One Piece eta Death Noten artean aukeratu.
Aizu, ni ere igotzearen alde nagoela!! XD

PD: One Piece-i aurre egitearren Death Note!! Askoz hobea baita!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Kaixo barriro be guztioi!

Barriak zarienori ongi etorri.

Egia da foroa nahiko hilda egon dala. Materialarena nire kasuen ez da inongo aitzakiarik izen, esku pilota grabatzen 4 urte ibili naz ta partiduak beti egongo direz. Nire kasuen denbora kontue izen da gehienbat. Urtebete ibili naz Gasteizen beharrean eta geueko 20:30 inguruen ibili naz etxera helduten. Dala gitxi Bilbon hasi naz lanean (etxetik urbilau) ta denpora giau dekot ostabere.

Foroak aurrera jarraitzeko ezinbestekoa da jende berriaren laguntza, fenix txorian modura itzultzeko.



Inkestaren inguruan duda asko euki dotaz.

One Piece Vs Death note.

Dala hile pare bat Death Note esango neuke, baie ordutik hona One Piece ikusten hasi nintzen, atal bat bestean atzetik. 478.narte ikusite dekot one piece, hau da, egunean daroat eta oso oso engantxeta nabil. Death noteren ideia nitzako askoz hobea da. Mundua garbitzearen ideia oso ona da, baie nik uste mangaren sortzaileak ez zeuela behar zan moduen landu. Nitzako hasieratik akats larria egin zeuen. L-k Light hasiera hasieran harrapatzen deu, eta gero ez daki zelan manga luzatu. Uste dot, ondi?o damutzen ibiliko dala.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Nere ustez Death Notek

Spoiler
L-ren heriotzaren ondoren bukatu behar zuen.

Gehiegi luzatu zutela uste dut.

Eta One Piecerekin ere gauza berbera gertatzen hari dela iruditzen zait. Luzea da, eta ia atal guztiek daukate maila oso ona, baina ez dakit, ez dit grazia askorik egiten 20 urtez telesail bat jarraitzen egon beharrak. Full Metal Allchemist adibidez orain dela urte erdi amaitu zen, 2001 geroztik hilero argitaratzen zelarik. 9 urte izan dira baina izugarri azkar pasatu dira. ONE PIECE-ren azkenego sagan gaude orain aldiz, baina Odak esan zuen gutxienez 2017 rarte (mangak 20 urte betetzen zituen urterarte) jarraituko zuela manga marrazten. Eta hasieran 5 urterako bakarrik prestatu zuen serie hau xD. Baina jendeari gustokoa egin zitzaionez, jarraitzea erabaki zuen xD.

jonnydbz

Bozketako mangei buruz:

One Piece... ba honi buruz zera esan dezaket, Ajuren muntaia ikusten aspertu nintzen. Niretzat kaka hutsa da, ez dakit nola duen horrenbeste arrakasta. Desertuko saga horretan batez ere nazkatu nintzen, eta hortik aurrera ez jarraitzea erabaki nuen.

Nire ustez ere Death Note-ren 3. zatia deskafeinatu samar gelditu zen, hala ere, zati hau ez dago hain txarto. Shinigamien kontua asko gustatu zitzaidan, eta dedukzioen paranoia ere. Light eta L-ren arteko guda deduktiboa izan zen gehienbat engantxatu ninduena.

FMA izan da nire manga gogokoena azken aldian. Kapituluak hilero irakurtzen nituen, eta amaiera gehienetan aho-zabalik gelditzen nintzen, jakinminaz gainezka. Eragin hau lortzea izugarria iruditzen zait.

Bleach, ere egunean jarraitzen dut. Entretenigarria da, ezpatak, kimonoak eta deabruak nahasten ditu, kasualitatez gogoko ditudan hiru gauza. Bestela ez da beste munduko ezer. Duela bi hile, esan zidaten egileak beste bi saga egin behar zituela... nire ustez hankasartze bat, ea zer egiten duen.

Conan Detektibea, ez dut irakurri, ezta ikusi ere. Asmorik ere ez daukat. Atal bakoitzeko istorio motz bat kontatzen duten komikiak ez ditut oso gustoko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

AipatuOne Piece... ba honi buruz zera esan dezaket, Ajuren muntaia ikusten aspertu nintzen. Niretzat kaka hutsa da, ez dakit nola duen horrenbeste arrakasta. Desertuko saga horretan batez ere nazkatu nintzen, eta hortik aurrera ez jarraitzea erabaki nuen.

Hombre, animea eta manga gauza oso desberdinak dira. One Piece jarraitzekotan, jarraitu manga, ez animea. Animeak zentzurik eta aspergarria den relleno pila bat dauka.

danbo

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 15:22:25

Hombre, animea eta manga gauza oso desberdinak dira. One Piece jarraitzekotan, jarraitu manga, ez animea.

Guztiz ados zurekin baronluigi, animea jarraitzen hasi nahiz duela gutxi (katalanez ikusten ari nahiz, telebistan, Bartzelonan baitnago ikasten) eta zentsura ikaragarriaz aparte, mangak azkoz gehiago "engantxatu" ninduen...

jonnydbz

Baina Kokodriloren saga ere rellenoa da?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa